Estalduran sartu ditugun hobekuntzak:
Haizeak eragindako kalteak
Orduko 80 kilometrotik gorako abiadurak eta orduko 120 kilometrotik beherakoak erregistratzen badira.
Aurreko gutxieneko balioak ezbeharra gertatu den tokitik gertuen dagoen behatoki meteorologikoaren neurketen bidez frogatuko dira. Datu objektiboak lortzerik ez badago edo, lortu arren, adierazitakoak baino txikiagoak badira, kalteen estaldurarako nahiko intentsitate egon dela ulertuko dugu esku hartzen duen perituaren iritziz arrisku aseguratuaren pareko beste higiezin batzuetan ere kalte orokorrak daudela egiaztatu bada, betiere 5 kilometroko eremuan.
Aseguratutako edukitzailean haizeak eragindako kaltetzat hartuko dira aurrez definitutako fenomeno atmosferikoek eragindako zuhaitzak, kaleko argiak edo Aseguratuaren jabetzakoak diren beste instalazio batzuk erortzearen ondorioz sortutakoak.
×