Hasiera Partikularrak Aseguruak Etxebizitza asegurua

ETXEBIZITZA ASEGURUA

Doako hautazko estaldurak

100€ arte eta % 10eko deskontua betiko

% 10eko deskontua

% 10eko deskontua betiko

Goza ezazu etxebizitza aseguru onenaz, %10eko deskontuarekin betiko

Doako hautazko estaldurak

Doako hautazko estaldurak

Ikusi baldintzak

Eskaintzak auto eta etxe-aseguruen kontratazio berrietarako balio du, betiere kanpainaren baldintzak betetzen badituzte eta 2017-10-02tik 2017-12-31ra bitartean kontratatzen badira (eragin-data 2018-03-31ra artekoa). Gehienez 2.000 opari itzuliko dira kontratuko. Gehienez 100 € itzuliko dira kontratatutako polizako.
Bezeroak nahi dituen estaldurak aukeratuko ditu, betiere seriekoak ez badira aukeratutako modalitatean. % 10eko deskontua, kontratatutako polizaren bizitza osorako. Garbiketa-txekea opari, izakinak amaitu arte (20.000 ale). Eskaintza hau ezin da beste sustapen batzuetan erabili.
Kontsultatu baldintzak www.laboralkutxa.eus webgunean edo LABORAL Kutxaren bulegoetan. Aseguru hauen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da, banka-aseguruetako operadore lotetsia, eta Administrazio Erregistro Berezian inskribatua, OV-0072 klabearekin. Erantzukizun Zibila eta Finantza Ahalmena estalita ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro SA Kontsultatu aseguratzaileak hemen: www.laboralkutxa.com/eu/partikularrak/aseguruak.

Aholkatuko zaitugu

Posta elektronikoz edo telefonoz aholkatuko zaitugu:

ESKA IEZAGUZU INFORMAZIOA
×
×
ETXEBIZITZA OINARRIZKO ASEGURUA

ETXEBIZITZA OINARRIZKOA

Zure etxeko alderdi nagusiak ezin hobeto estalita, oso prezio egokian.

Barnean hartzen ditu:

  • Sutea eta leherketa
  • Lapurreta, espoliazioa, ebasketa,...
  • Beirak haustea, kristalak, bitrozeramika, marmolak
  • Bitxiak eta objektu baliotsuak lapurtzea
  • Kalteen erreklamazioa

Modalitate honen nahitaezko baldintza da ezbehar guztiak 944 94 74 28 zenbakira deituta eta Aseguru-etxeko konpontzaileen bitartez gestionatzea.

Hautazkoak:

  • Kristalak haustea, 600 € arte
×
ETXEBIZITZA ASEURU OPTIMOA

ETXEBIZITZA OPTIMOA

Zure etxearentzat oinarrizko modalitatea:

Barnean hartzen ditu:

  • Suteak, tximistak eta leherketak
  • Eragile atmosferikoak (haizea, euria, harriabarra eta elurra)
  • Elektrizitateak eragindako kalteak
  • Urak egindako kalteak
  • Lapurreta, espoliazioa eta ebasketa
  • Bitxiak eta balio handiko gauzak lapurtzea eta kanpoaldeko atrakoak
  • Edukitzaileak balio estetikoa galtzea
  • Higiezinaren jabetzatik eta familiatik eratorritako erantzukizun zibila
  • Kalteen erreklamazioa
  • Etxebizitza digitala
  • Esku-trebe zerbitzua
  • Ondasun hoztuetan gertatutako kalteak
  • Beira-plakak eta kristalak haustea. 3.000 € arteko mugarekin

Hautazkoak:

  • Kontsumitzailearen defentsa juridikoa eta zabaldua
  • Edukiak balio estetikoa galtzea
  • Etxetresna elektrikoen laguntza (piezekin edo piezarik gabe)
  • Asistentzia PLUS
×
ETXEBIZITZA PLUS ASEGURUA

ETXEBIZITZA PLUS

Pixka bat gehiagorekin, askoz gehiago:

Modalitate esklusiboa, zure segurtasunak gehiago kezkatzen bazaitu. Berme hauetara zabaldua:

  • Hozkailuetako janariak hondatzea
  • Eskudiruaren lapurreta edo espoliazioa etxearen barnean
  • Etxetik kanpoko lapurreta
  • Giltzak lapurtu edo galtzeagatik sarrailak aldatzea
  • Kristalak haustea %100

Hautazkoak:

  • Istripuz gertatutako bestelako kalteak
  • Defentsa juridiko zabaldua
  • Etxetresna elektrikoen laguntza (piezekin edo piezarik gabe)
  • Asistentzia PLUS
×
ETXEBIXITZA ERRENTATZAILE ASEGURUA

ETXEBIXITZA ERRENTATZAILEA

Zuretzat pentsatuta, etxebizitza alokatuta baitaukazu.

Barnean hartzen ditu:

  • Jabearen erantzukizun zibila
  • Defentsa juridikoa errentatzaile gisa
  • Kalte estetikoa
  • Maizterraren bandalismozko ekintzak
×
ETXEBIZITZA MAIZTERRA ASEGURUA

ETXEBIZITZA MAIZTERRA

Etxearen zati bat zurea da. Babestu.

Barnean hartzen ditu:

  • Bitxien lapurreta
  • Familiaren erantzukizun zibila
  • Kontsumitzailearen/maizterraren defentsa juridikoa
  • Estaldura osagarriak; elikagaiak, etab.
  • Esku-trebe zerbitzua

Hautazkoak:

  • Defentsa juridiko zabaldua
  • Kontsumitzailearen defentsa juridikoa
  • Asistentzia PLUS
  • Etxetresna elektrikoen laguntza (piezekin edo piezarik gabe)
×
Aholkatuko zaitugu

Posta elektronikoz edo telefonoz aholkatuko zaitugu:

Aukeratu nola nahi duzun zurekin harremanetan jartzea:

×
  • zein modalitate komeni zait?

    Klikatu estalduren testuaren gainean, ohiko zalantzak kontsultatzeko. Oinarrizkoa Optimoa PLUS Errentatzailea Maizterra
    Lehen arriskua, edukitzailea: 3.000 €
    Estaldura orokorrak
    Suteak, tximistak eta leherketak
    Eragile atmosferikoak
    Keak egindako kalteak
    Aparatu elektrikoei eta horien osagarriei egindako kalteak Edukitzailea bakarrik
    Hozkailuetan salgaiak hondatzea 300 € 300 € 300 €
    Urak egindako kalteak Norberaren edo hirugarrenen instalazioetatik etorritakoak
    Lokalizatzeko eta konpontzeko gastuak 100% 100% 100%
    Topatzeko gastuak ezbeharrik gertatu gabe 400 € 400 € 400 € 400 €
    Buxadurak libratzea
    Iragazteak (Barrukoak / Kanpokoak) 300 €
    (urteko erabilpen 1)
    300 €
    (urteko erabilpen 1)
    300 €
    (urteko erabilpen 1)
    300 €
    (urteko erabilpen 1)
    Beirak haustea Kristalak, lozak eta ispiluak... / Loza sanitarioa (EDUKITZ.), bitrozeramika... / Marmolak, granitoak.... 600 €
    Aukeran
    3.000 € 100% 3.000 € 3.000 €
    Lapurreta, Espoliazioa eta Ebasketa Objektu historiko eta larruzko objektuen lapurreta eta espoliazioa 0 € 25% del
    EDUK.
    25% del
    EDUK.
    25% del
    EDUK.
    Eskudiruaren eta txekeen lapurreta (etxebizitzan) 0 € 500 € 1000 € 500 €
    Bitxien lapurreta edo espoliazioa 0 € 10% EDUK.
    máx. 3.000 €
    20% EDUK.
    máx. 6.000 €
    10% EDUK.
    máx. 3.000 €
    Kreditu-txartelaren iruzurrezko erabilera 0 € 300 € 600 € 300 €
    Eskudirua eta ondasun pertsonalak espoliatzea etxebizitzatik kanpora 0 € 150 €
    esku-dirutan
    300 €
    esku-dirutan
    150 €
    esku-dirutan
    600 € objektuak 1.000 € objektuak 600 € objektuak
    Sarrailak ordeztea giltzak lapurtu edo galtzeagatik 0 € 500 € 100% 500 € 500 €
    Erantzukizun Zibila Familiarra 150.000 € 150.000 edo 300.000 € 300.000 edo 600.000 € 150.000 edo 300.000 € 150.000 edo 300.000 €
    Higiezina 150.000 € 150.000 edo 300.000 € 300.000 edo 600.000 € 150.000 edo 300.000 € 150.000 edo 300.000 €
    Bestelako galerak Hondakinak kentzeko gastuak, suhiltzaileen udal-tasa eta agintariek hartutako neurrien ondoriozko kalteak
    Etxebizitzaren biziezintasuna % 100 eduk Geh. Urtebeteko errenta % 100 eduk Geh. Urtebeteko errenta % 100 eduk Geh. Urtebeteko errenta
    Hotela 100 € perts/eguneko Geh. 3.000 € 150 € perts/eguneko Geh. 6.000 € % 100 eduk Geh. Urtebeteko errenta
    Jatetxea 40 € perts/eguneko Geh. 200 € 60 € perts/eguneko Geh. 400 € % 100 eduk Geh. Urtebeteko errenta
    Luxuzko laguntza
    Etxebizitza digitala
    Asistentzia PLUS

    3 ordu arte (2 zerbitzu/urteko)
    Aukeran Aukeran Aukeran
    Tresna elektrikoen laguntza ( piezarik gabe / piezak barne)

    3 ordu arte (3 zerbitzu/urteko)
    Aukeran Aukeran Aukeran
    OKetxea Maizterraren bandalismozko ekintzak 3.000 €
    Fran. 150 €
    Manitas Optimoa Aukeran
    Manitas Esklusiboa
    24 orduko etxeko zerbitzua
    Familia superbabestua
    Defentsa Juridikoa Telefonozko Orientazio Juridikoa
    Kalteen erreklamazioa
    Fidantzak eta epaiketa-kostuak
    Kontsumitzailearen defentsa juridikoa Aukeran Aukeran Aukeran
    Defentsa juridikoa errentatzaile gisa
    Defentsa juridiko zabaldua Aukeran Aukeran Aukeran
    Etxe superbabestua
    Balio estetikoa galtzea Edukitzailea 1.000 edo 2.000 € 3.000 edo 6.000 € 1.000 edo 2.000 € 1.000 edo 2.000 €
    Edukia 1.000 edo 2.000 € 3.000 edo 6.000 € 1.000 edo 2.000 € 1.000 edo 2.000 €
    Etxeko konponketak egiteko mailegua
    Lorategiak hondatzea 2.000 €
    Aukeran
    3.000
    ó 6.000 €
    Aukeran
    2.000 €
    Aukeran
    Istripuz gertatutako bestelako kalteak AUKERAKOA frankizia 100 €
    Luxuzko izapidetzea
    Izapidegile pertsonala
  • Zer du barne?

    Zer du barne?

    Todas las modalidades incluyen:

    • ETXEBIZITZA DIGITALA BERRIA

      Barne hartzen du, halaber, Urruneko laguntza informatikoaren (gorabeherak konpontzea, lekuan bertan laguntza informatikoa, smartphone eta ordenagailuak bilatzea, datuak berreskuratzea etab.) eta Babes digitalaren estaldurak (gurasoen kontrola, irainak ezabatzea eta Internet bidezko jazarpena kudeatzea, Internet bidez egindako erosketen erreklamazioetarako aholkularitza etab.)

    • 24 orduko etxe-laguntza

      Ustekabeen aurrean, prestatuta gaude behar duzunean era azkar eta eraginkor batean zu artatzeko. Eta polizak estaltzen ez dituen ustekabeetarako, gure profesionalen lantaldea eskaintzen dizugu joan-etorriko gasturik gabe eta prezio berezietan.

    • Deluxe ezbeharren izapidetzea

      Ezbeharra gertatuz gero, izapidegile pertsonal batek hartuko du izapide guztien ardura, eta emandako urratsen berri emango dizu, telefonoz nahiz SMS bidez. Hasieratik amaierara arte laguntzen dizugu.

    • Telefonozko Orientazio Juridikoa

      Etxebizitzari, lanari, higiezinen salerosketari, kontratuak eta erreklamazioak idazteari, eta abarri buruzko legezko aholkularitza ematen dizugu behar duzun guztietan. Deitu 901 100 200 telefonora, eta gozatu zerbitzu honetaz doan.

  • Estaldura osagarriak zure asegurua osatzeko

    • Asistentzia PLUS

      3 ordu arte (2 zerbitzu/urteko)

      Bermea espresuki kontratatua dagoenean Baldintza Partikularretan, laguntza zerbitzua bermatzen dizugu, betiere Polizaren estalduretan estalita ez dagoen kalteren bat gertatu bada etxebizitza aseguratuan, eta ezarritako muga eta baldintzetan.

    • Etxetresna elektrikoen laguntza (piezekin edo piezarik gabe)

      Polizan kontratatutako bermeek estaltzen ez dituzten kasuetan, esku-lanaren lehen hiru orduak gure gain hartuko ditugu, baita profesionalaren desplazamendua ere.

    • Defentsa juridiko zabaldua

      Jabeen erkidegoaren aurkako erreklamazioak, laneko erreklamazioak edo etxeko zerbitzua.

    • Maizterraren bandalismozko ekintzak

      Errentatzailea bazara, maizterrak zure etxebizitzan egin litzakeen ekintza bandalikoen aurrean babesa izan dezakezu.

    • Kontsumitzailearen defentsa juridikoa

      Kontratuak ez betetzeagatiko auzietan adiskidetasun-bidetik defendatuko zaitu.
      Errentatzaile gisa, zure maizterrak kontratua betetzen ez duenean ere babestuko zaitugu.

    • Errentatzailearen Defentsa Juridikoa

      Zure maizterrak alokairu-kuotak ordaintzen ez baditu, zure izenean auzibidez erreklamatuko ditugu zenbateko horiek.

    • Istripuz gertatutako bestelako kalteak

      Sute, ur, lapurretako edo kristaleko bermeek estaltzen ez dituzten beste kalte batzuk estaltzeko. 100 euroko frankizia du ezbehar bakoitzeko.

Bermea: Sutea, tximista eta leherketa

Suaren eragin zuzenagatik, tximista batek jotzeagatik eta gas-leherketengatik aseguratutako ondasunek izandako kalte eta galera materialak estaltzen ditu.

Maiz egiten diren galderak

  • Tximista batek etxea jo eta kalteak eragin zituen, baina ez zuen suterik sorrarazi. Kasu hori ere kontuan hartuta dago?
    Tximisten kasuan, kalteak estalita daude, nahiz eta suterik izan ez.
×

Bermea: Atmosferako eragileak

Ondasun aseguratuei kausa hauengatik eragindako zuzeneko kalte materialak estaltzen ditugu:

  • Euria: Erregistratutako prezipitazioak m2 eta orduko 40 litrotik gorakoak badira, edo m2-ko 60 litrotik gorakoak 12 orduz.
  • Haizea: 80 km/h-ko abiadura baino handiagokoak.
  • Harriabarra eta euria.

Maiz egiten diren galderak

  • Haize-kolpe handi batek gela bateko pertsianak hondatu dizkit. Estalita dago konponketaren kostua?
    Bai. Lagun Arok ziurtatu behar du haizearen abiadura 90 km/h-tik gorakoa zela. Euriaren kasuan ere zenbait gutxieneko ezartzen dira. Harri-jasaren eta elurraren kasuan, berriz, kalteak beti daude estalita, edonolakoak direla ere.
×

Bermea: Keak eragindako kalteak

Keak zuzenean eragindako kalte materialak estaltzen ditu, betiere, kea aseguratutako instalazioetako errekuntza-sistemetan gertatutako ihesen baten ondorioz sortzen bada.

Maiz egiten diren galderak

  • Etxea zikindu didan kea beste eraikin batekoa bada, kalteak estalita daude?
    Bai, besteen instalazioetako keak eragindako kalteak ere estaltzen ditu berme horrek.
×

Kalteak berritako balioaren arabera baloratuko dira, ezbeharrak hondatutako objektuaren modeloa merkatuan badago edo, horren ezean, ezaugarri eta funtzio berberak dituen bat.

Maiz egiten diren galderak


×

Bermea: Hozkailuetan salgaiak hondatzea

Hotz-ganberetan dauden elikagaien kostua estaliko da kontsumorako ez erabiltzeko moduan gelditu badira polizak estalitako ezbehar baten ondorioz hotz-ganbera gelditu bada, barneko matxura bat gertatu bada edo energiaren horniduran akatsak gertatu badira.

Maiz egiten diren galderak

  • Elektrizitate-konpainiak korrontea eten zuen zenbait orduz, eta hozkailuan neukan guztia hondatu zen, baita hozkailua bera ere. Estalita daude elikagaien kostuak eta hozkailua konpontzeko gastuak?
    Bai, produktuen prezioa itzuliko zaizula bermatzen dizugu, baina berme horrek ez du etxetresna elektrikoen konponketa barne hartzen, elektrizitate-konpainiaren zabarkeriak hondatu baditu.
×

Bermea: Urak egindako kalteak

  • Aseguratuaren edo hirugarren batzuen instalazioetank
  • Kaltetutako zatia lokalizatzeko eta konpontzeko gastuak
  • Topatzeko gastuak ezbeharrik gertatu gabe:
    Agerian ez dauden etxebizitzaren hoditerian edo instalazioetan gertatutako istripuzko ur-isuriak topatzeko eta konpontzeko beharrezkoak diren iturgintza- eta igeltserotza-gastuak estaliko dira, Urak eragindako kalteak izeneko bermeak estalitako kalteak gertatu ez badira ere.
  • Buxadurak libratzea:
    Buxadurak libratzeko gastuak estaliko dira, nahiz eta urak kalterik sortu ez duen aseguratutako etxebizitzaren hoditeria pribatuetan gertatutako buxaduren ondorioz. Horien artean sartuko dira hondakin-urak, zikinak edo euri-urak husteko sareari dagozkion hodiak.
  • Iragazteak:
    • Kanpoko iragazketak: Ondasun aseguratuek teilatuetan, teilatu lauetan edo fatxadetan iragazitako euri-uraren ondorioz sortutako zuzeneko kalte materialak.
    • Barneko iragazketak: ur-iragazketen ondoriozko kalteak estaltzen dira, baldin eta etxebizitzako bainuontzien, dutxen, konketen, harrasken, txorroten eta antzekoen tarteetan begi-bistakoa ez den zigilatze-akatsen bat badago.
  • Izozteek/urtzeek egindako kalteak:
    Izotza urtzearen ondorioz aseguratutako ondasunek jasandakoak, eta izotzagatik uraren hodi, eroanbide eta deposituak hausteagatik jasandakoak.
  • Uholdeek egindako kalteak:
    Irtenbide naturalik gabeko aintzirek, kanalek, erretenek edo gizakiak gainazalean eraikitako beste ubide batzuek gainezka egin edo desbideratzeagatik, baita estolderiek, kolektoreek eta lur azpiko beste ubide batzuek gainezka egin, hautsi edo matxuratzeagatik jasandakoak ere. Kaltetutako zatia lokalizatzeko eta konpontzeko gastuak (kalteak egonez gero).
  • Normaletik gorako kontsumoa:
    Bezeroaren ur-fakturan agertzen dena, uraren bermeak estalitako ezbehar baten ondorioz.
×

Bermea: Beirak haustea

Estaldura horrek aseguratutako etxebizitzako elementu hauek ISTRIPUZKO HAUSTURAZ izan ditzaketen zuzeneko kalte materialak ordainduko ditu: beirak, ispiluak, marmolak, granitoak, loza sanitarioa, plaka bitrozeramikoak, plastikoak eta metakrilatoak. Halaber, haiek jartzeko gastuak ere estalita geratzen dira.

Maiz egiten diren galderak

  • Bainugelako dutxa-itxiturako kristala apurtu zaigu. Aseguruak estaltzen du?
    Jakina. Parte eman aseguruari, eta hura arduratuko da dutxa-itxiturako kristala jartzeko beharrezkoak diren gastu guztiez.
  • Sukaldeko armairutik, kazola bat erori eta bitrozeramikako kristala apurtu du. Aseguruak kasu hori hartzen du aintzat?
    Bai, estaldurak istripuzko haustura hori hartzen du barne. Deitu aseguruari, eta hura arduratuko da bitrozeramikako kristala jartzeko beharrezkoak diren gastu guztiez.
×

Bermea: Objektu historiko eta larruzko objektuen lapurreta eta espoliazioa

Lapurreta da beste batek ondasun batzuez jabearen borondatearen aurka eta indarraren bidez jabetzeko ekintza. Espoliazioaren desberdina da; espoliazioan, pertsonen aurkako indarra edo larderia erabiltzen da, eta lapurretan, berriz, indarra ondasun materialen aurka. Ebasketa ere bestelakoa da: ez dago larderiarik, ezta bortxakeriarik eta indarrik ere. Estaldura horrek kalte-ordaina bermatzen du altzariak lapurtu edo espoliatu badira.
Estaldura horrek kalte-ordaina bermatzen du, objektu artistiko eta historikoen eta larruzko objektuen lapurreta eta espoliazioaren kasuan (gehienez, 600 € deklaratutako objektu bakoitzeko).

Maiz egiten diren galderak

  • Oso balio handiko margolana daukat, 600 eurotik gorako balioduna. Zer egin behar dut kasu horretan?
    Poliza kontratatzerakoan, margolan hori daukazula zehaztu eta aseguruan bereizirik sartu beharko duzu.
×

Bermea: Eskudiruaren eta txekeen lapurreta eta espoliazioa

Lapurreta da beste batek ondasun batzuez jabearen borondatearen aurka eta indarraren bidez jabetzeko ekintza. Espoliazioaren desberdina da; espoliazioan, pertsonen aurkako indarra edo larderia erabiltzen da, eta lapurretan, berriz, indarra ondasun materialen aurka. Ebasketa ere bestelakoa da: ez dago larderiarik, ezta bortxakeriarik eta indarrik ere.
Estaldura horretan, baldintza partikularretan, kalte-ordainaren gehienezko muga adierazi behar da.

×

Bermea: Bitxien lapurreta eta espoliazioa

Lapurreta da beste batek ondasun batzuez jabearen borondatearen aurka eta indarraren bidez jabetzeko ekintza. Espoliazioaren desberdina da; espoliazioan, pertsonen aurkako indarra edo larderia erabiltzen da, eta lapurretan, berriz, indarra ondasun materialen aurka. Ebasketa ere bestelakoa da: ez dago larderiarik, ezta bortxakeriarik eta indarrik ere.

Aseguratutako etxebizitzatik bitxiak eta balio handiko objektuak lapurtu edo espoliatu izana estaltzen du; hain zuzen, 600 €-ko kalte-ordaina ematen du aseguruak objektu bakoitzeko. Zenbateko horretatik gorako objektuak zehatz-mehatz adierazi eta identifikatu behar dira polizan, kalte-ordain handiagoa jaso nahi izanez gero.

×

Bermea: Kreditu-txartelaren iruzurrezko erabilera

Lapurreta da beste batek ondasun batzuez jabearen borondatearen aurka eta indarraren bidez jabetzeko ekintza. Espoliazioaren desberdina da; espoliazioan, pertsonen aurkako indarra edo larderia erabiltzen da, eta lapurretan, berriz, indarra ondasun materialen aurka. Ebasketa ere bestelakoa da: ez dago larderiarik, ezta bortxakeriarik eta indarrik ere. Berme horrek txartelez ordaindutako erosketak eta egindako banku-mugimenduak estaltzen ditu; alabaina, mugatik gorako zenbatekoa aseguratuaren kontura egongo da, eta edonola ere, erabateko hondamenari dagokion gehiengoa baldintza partikularretan adierazitako zenbatekoa izango da.

Maiz egiten diren galderak

  • Poltsa eta kreditu-txartelak lapurtzen badizkidate, zer egin behar dut?
    Lehenbailehen deitu behar diozu erakunde igorleari, lapurretaren berri emateko; izan ere, aseguruak kreditu-, erosketa- eta banku-txartelen maulazko erabilera estaltzen du, betiere, erakunde igorleari lapurretaren berri eman eta aurreko edo hurrengo 48 orduetan erabili badituzte.
×

Bermea: Sarrailak ordeztea giltzak lapurtu edo galtzeagatik

Lapurreta da beste batek ondasun batzuez jabearen borondatearen aurka eta indarraren bidez jabetzeko ekintza. Espoliazioaren desberdina da; espoliazioan, pertsonen aurkako indarra edo larderia erabiltzen da, eta lapurretan, berriz, indarra ondasun materialen aurka. Ebasketa ere bestelakoa da: ez dago larderiarik, ezta bortxakeriarik eta indarrik ere. Aseguratutako etxebizitzako sarraila osoa edo haren zati bat ordezteko beharrezkoak diren gastuak estaltzen ditu berme horrek, etxeko giltzak lapurtu, espoliatu edo etxearen barruan edo etxetik kanpo galduz gero.

Maiz egiten diren galderak

  • Etxera iristean, sarraila manipulatuta dagoela ikusi dut baina ez dut nabaritu lapurretarik etxebizitzaren barruan. Parte eman ahal diot aseguruari?
    Kasu horretan, aseguruak zure sarrailan egindako kalteak konpontzeko gastuak estaltzen ditu.
×

Bermea: Erantzukizun Zibil familiarra

Hirugarrenei eragindako gorputz-kalte, kalte material eta kalte guztiei dagozkien kalte-ordainak estaltzen ditu berme horrek, betiere, kalteen erantzule zibilak honako hauek badira, egitez edo ez-egitez: aseguratua; haren ezkontidea, edo izatezko bikotekidea, aseguratuarekin bizi bada; seme-alaba ezkongaiak; aseguratuaren tutoretzapeko adin txikikoak; ikasten eta/edo ekonomikoki aseguratuaren mendean dauden adin nagusikoak; eta odoleko eta ezkontzako ahaideak, aseguratuarekin bizi badira eta ekonomikoki haren mendean badaude.

×

Bermea: Higiezinaren erantzukizun zibila

Hirugarrenei eragindako gorputz-kalteei eta kalte materialei dagozkien kalte-ordainak estaltzen ditu berme horrek, betiere, kalteen erantzule zibila aseguratua bada, egitez edo ez-egitez, erruz edo zabarkeriaz, eta kalteak aseguratutako etxebizitzaren jabe gisa egotz badakizkioke.

×

Bermea: Higiezinaren erantzukizun zibila

Hirugarrenei eragindako gorputz-kalteei eta kalte materialei dagozkien kalte-ordainak estaltzen ditu berme horrek, betiere, kalteen erantzule zibila aseguratua bada, egitez edo ez-egitez, erruz edo zabarkeriaz, eta kalteak aseguratutako etxebizitzaren jabe gisa egotz badakizkioke.

×

Bermea: Balio estetikoa galtzea

Sutearen, tximistaren eta leherketaren, Arrisku osagarrien, Urak sortutako kalteen eta Lapurreta bidezko kalteen bermeekin estalitako ezbeharrak hartzen ditu barne. Konponketak zuzeneko kalteak izan dituzten elementuak hartzen ditu barne, bai eta harmonia estetikoa berreskuratzeko konpondu behar direnak ere. Estaldurak baldintza bat du: derrigorrezkoa da konponketa egitea, eta horretarako, Lagun Arok eskubidea du hura egin dela egiaztatzeko eta egin dela frogatzen duten konponketa-fakturak eskatzeko.

×

Bermea: Balio estetikoa galtzea

Sutearen, tximistaren eta leherketaren, Arrisku osagarrien, Urak sortutako kalteen eta Lapurreta bidezko kalteen bermeekin estalitako ezbeharrak hartzen ditu barne. Konponketak zuzeneko kalteak izan dituzten elementuak hartzen ditu barne, bai eta harmonia estetikoa berreskuratzeko konpondu behar direnak ere. Estaldurak baldintza bat du: derrigorrezkoa da konponketa egitea, eta horretarako, Lagun Arok eskubidea du hura egin dela egiaztatzeko eta egin dela frogatzen duten konponketa-fakturak eskatzeko.

×

Bermea: Bandalismo-ekintzak edo asmo txarrekoak

Pertsona baten edo gehiagoren bandalismo-ekintzek eragindako kalte materialak estaltzen ditu.

Maiz egiten diren galderak

  • Gauean, ganberro batzuek atezain automatikoa hondatu dute. Kasu horretan, estalita egongo litzateke konponketaren kostua?
    Bai, bandalismo-ekintzatzat hartzen baita.
×

Bermea: Manitas Optimoa (behin bakarrik, 2 orduz gehienez)

Lagun Arok langileak bidaliko ditu, gure aseguratuak eskatzen dituen zerbitzu hauek betetzeko:

- Gortinak, koadroak, arropa esekitzekoak, bainugelako osagarriak, ispiluak, kakotegiak eta armairu-barrak esekitzea.
- Dutxa-telefonoaren euskarria jarri eta konexioa egitea.
- Apal solteak eta apalategiak.
- Bi zoru desberdinen arteko juntura-estalkiak eta paretaren izkinako babesgarria jartzea.
- Leihoak isolatzea: beiraren eta markoaren artean burleta jartzea eta beira silikonarekin finkatzea.
- Mekanismorik gabeko pertsiana biribilgarriak eta kutxan ezkutatu gabekoak konpondu edo jartzea.
- Barruko zurezko ateetan pieza hauek aldatu edo jartzea: heldulekuak, maratilak, eskulekuak, malgukiak eta kisketa txikiak.
- Sukalde, bainugela eta zurezko osagarrietako altzarien ate txikietan bisagrak aldatzea.
- Kit motako altzariak muntatzea.
- Zurezko aulki, mahai eta oheak kolatzea.
- Entxufe eta etengailuetako edergarriak, bonbillak, neonezko hodiak, fluoreszenteak eta pitzarazgailuak jarri edo aldatzea.
- Lanparak, aplikeak edo plafoiak jartzea, kableatua aldatu beharrik ez baldin badago.
- Askatutako txorrotak doitzea eta haren zapatak aldatzea, baldin badauzka.
- Erradiadoreak purgatzea.
- Bainuontzi, dutxa, konketa eta harraskak silikonarekin zigilatzea.
- Azuleju-estaldurarik gabeko hormetako zulo txikiak estaltzea.

×

Bermea: Manitas Esklusiboa (bitan, 3 orduz gehienez)

Lagun Arok langileak bidaliko ditu, gure aseguratuak eskatzen dituen zerbitzu hauek betetzeko:

- Gortinak, koadroak, arropa esekitzekoak, bainugelako osagarriak, ispiluak, kakotegiak eta armairu-barrak esekitzea.
- Dutxa-telefonoaren euskarria jarri eta konexioa egitea.
- Apal solteak eta apalategiak.
- Bi zoru desberdinen arteko juntura-estalkiak eta paretaren izkinako babesgarria jartzea.
- Leihoak isolatzea: beiraren eta markoaren artean burleta jartzea eta beira silikonarekin finkatzea.
- Mekanismorik gabeko pertsiana biribilgarriak eta kutxan ezkutatu gabekoak konpondu edo jartzea.
- Barruko zurezko ateetan pieza hauek aldatu edo jartzea: heldulekuak, maratilak, eskulekuak, malgukiak eta kisketa txikiak.
- Sukalde, bainugela eta zurezko osagarrietako altzarien ate txikietan bisagrak aldatzea.
- Kit motako altzariak muntatzea.
- Zurezko aulki, mahai eta oheak kolatzea.
- Entxufe eta etengailuetako edergarriak, bonbillak, neonezko hodiak, fluoreszenteak eta pitzarazgailuak jarri edo aldatzea.
- Lanparak, aplikeak edo plafoiak jartzea, kableatua aldatu beharrik ez baldin badago.
- Askatutako txorrotak doitzea eta haren zapatak aldatzea, baldin badauzka.
- Erradiadoreak purgatzea.
- Bainuontzi, dutxa, konketa eta harraskak silikonarekin zigilatzea.
- Azuleju-estaldurarik gabeko hormetako zulo txikiak estaltzea.

×

Bermea: Etxeko laguntza 24 orduz

Lagun Arok honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu, eguneko 24 orduetan: iturgintza, elektrizitatea, beirak, arotzeria, sarrailagintza, etxetresna elektrikoak, telebistak eta bideoak, antenak, atezain automatikoak, igeltserotza, pintura, pertsianak, igeltsua, moketa-jartzaileak, parket-jartzaileak, arotzeria metalikoa, tapizeria, bernizatzaileak, kristal-garbitzaileak, kontratistak, garbiketa orokorrak.

Edozein kasutan, Lagun Arok profesionala aseguratutako etxebizitzara joateko kostua ordainduko du, baina aseguratuaren konturakoa izango da prestazioak emateak sor dezakeen beste edozein gastu, polizak estalitako istripuren baten ondoriozko zerbitzuak izan ezik.

Zerbitzu hauez baliatzeko, 901 100 200 gure telefono-zenbakiaren bidez eskatu behar dira beti.

×

Garantía de reclamación de daños

Aseguratuaren interesen defentsa juridiko-penala estaltzen du, errua edo zabarkeria bitarteko egindako egiteek eta ez-egiteek eragindako erreklamazioak ebazteko epaiketa-prozesuetan, betiere, Erantzukizun Zibil familiarraren bermeak estaltzen badu. Halaber, kalteengatiko erreklamazioa adiskidetasun-bidez egitea eta aseguratuta dauden pertsona guztiei eragindako kalteen erantzulearen aurkako epaiketa-erreklamazioak ordaintzea ere estaltzen du.

Preguntas frecuentes

  • Kalean pasieran nengoela, bizikleta batek harrapatu nau. Zer egin dezaket?
    Konpainiak defentsa juridiko-penaleko gastuak estaltzen ditu.
×

Bermea: Fidantzak eta epaiketa-kostuak

Erantzukizun Zibil familiarraren edo Alokatutako etxebizitzaren jabearen Erantzukizun Zibilaren bermeek estalitako istripuren bat gertatuz gero, Lagun Arok bere gain hartuko du prozedurako ondorio zibilak eta epaiketa-kostuak ordaintzeko aseguratuari eskatzen zaizkion epaiketa-fidantzen eraketa. Ondorio zibilak eta epaiketa-kostuak konpainiak ordaindu behar duen kalte-ordainarekiko proportzio berean ordainduko dira.

×

Bermea: Defentsa juridikoa kontsumitzaile gisa

Kalteen erreklamazioa adiskidetasunez eta auzibidez egitea bermatzen da, jasandako kalte-galeren erantzuleen kontra, honako kasu hauetan:

- Ondasun higigarrien erosketan
- Zerbitzu-kontratuetan: profesional tituludunen zerbitzuetan, zerbitzu mediko eta ospitalarioetan, bidaia-zerbitzuetan, turismo eta ostalaritzako zerbitzuetan, irakaskuntza eta eskola-garraioko zerbitzuetan, garbiketa, arropa-garbiketa eta tindaketako zerbitzuetan, etxe-aldaketako zerbitzuetan eta etxetresna elektrikoak konpontzeko zerbitzu tekniko ofizialetan, fabrikatzaileak espresuki baimenduak baldin badira.

Hornidura-kontratuetan: ur, gas, argindar eta telefoniako (finko edo mugikor eta ADSLko) eta telebista-kanal pribatuetako kontratuak ez betetzea.

Etxeko berritze eta konponketa-laneko obren kontratuetan: etxebizitzaren eta bere instalazioen konponketa, kontserbazio eta mantentze-lanetako obra-zerbitzuen kontratuak ez betetzea (zerbitzu horien ordainketa aseguratuari dagokionean).

- Kontsumitzaile gisako Defentsa Juridikoak barne hartzen du Maizter gisako Defentsa Juridikoa ere, errentatzailearen aurka, errenta-kontratutik ondorioztatutako gatazketan.

×

Bermea: Defentsa juridikoa errentatzaile gisa

Aseguraturen defentsa eta horren eskubideen erreklamazioa bide judizialez egitea bermatzen da, aseguratutako etxebizitzari buruz indarrean dagoen errentamendu-kontratuarekin zerikusia duten zuzeneko gatazketan.

Bermatzen dira, baita, errentak ez ordaintzeagatik edo baimendu gabeko obrengatik etxebizitza utzarazteko judizioak ere, auzi-jartzailea aseguratua bera baldin bada.

Ordaindu gabeko errenten erreklamazioa ere bermatua geratzen da, baldin eta zorduna, deklarazio judizial bidez, ez bada kaudimengabetzat jotzen.

×

Bermea: Defentsa juridiko zabaldua

Etxebizitzarekin lotutako erreklamazioak:

- Ke- edo gas-isuriek sortutako eragozpenengatik Aseguratuak inguruko auzokoei, gehienez 100 metrora daudenei, egiteko erreklamazioak.
- Aseguratuak Hirugarrenei egiteko erreklamazioak, aseguratutako etxebizitzaren inguruko zortasun, muga edo mehelinei buruzko gatazkengatik.
- Aseguratuen interesen defentsa eta erreklamazioa Jabekideen Erkidegoak hartutako erabaki kaltegarrien aurka, baldin eta legez adostutako kuoten eta derramen ordainketan egunean badago.

Laneko erreklamazioak:

Aseguratuaren defentsa adiskidetze-organismoen aurrean eta lan-arloko jurisdikzioan lan egiten duen enpresariarekin edo erakunde publikoarekin sortzen diren gatazka indibidualetan eta gizarte-prestazioen erreklamazioetan.
- Dagokion pentsioari buruzko eskubideen erreklamazioa Gizarte Segurantzan.

Zuzenbide Fiskala:

- Aseguratuaren interesak defendatzeko idazkien erredakzio-lanak barne hartzen ditu berme honek, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenekin zuzeneko lotura duten erreklamazioetan.

Etxe-zerbitzuko langileak:

- Aseguratuaren etxe-zerbitzuko langileek egiten dizkioten erreklamazioetan Aseguratuaren interesak defendatzea, baldin eta langile horiek Gizarte Segurantzako erregimenean alta emanda badaude.

×

Bermea: Altzariak lekuz aldatzea eta etxebizitza urtebetez alokatzea

Etxebizitzan eragindako kalteak konpontzen diren bitartean bertan bizitzerik ez badago, altzariak lekuz aldatzeko eta kaltetutako etxebizitzaren antzeko beste bat, gehienez, urtebetez alokatzeko gastuak estaliko dira, betiere kalte materialen bermeetan sartutako ezbeharrak eragindakoa bada eta horren kontratazioa baldintza partikularretan badago. Aseguratutako etxebizitza urteko sasoi batzuetan soilik okupatzen bada, aurreko gastuak, gehienez, alokairuko bi hilabetera mugatuko dira.

×

Bermea: ETXEBIZITZA DIGITALA

Barne hartzen du, halaber, Urruneko laguntza informatikoaren (gorabeherak konpontzea, lekuan bertan laguntza informatikoa, smartphone eta ordenagailuak bilatzea, datuak berreskuratzea etab.) eta Babes digitalaren estaldurak (gurasoen kontrola, irainak ezabatzea eta Internet bidezko jazarpena kudeatzea, Internet bidez egindako erosketen erreklamazioetarako aholkularitza etab.)

×

Bermea: Asistentzia PLUS

Seguros Lagun Arok profesional baten laguntza bermatzen du, betiere Polizaren estalduretan estalita ez dagoen kalteren bat gertatu bada etxebizitza aseguratuan, eta ezarritako muga eta baldintzetan. Barne hartuz:

Bertaratu den profesionalaren desplazamenduen kostuak eta haren esku-lanaren lehenengo hiru orduak, konponketarako beharrezkoak badira, matxura izan duen ondasuna tailerrera eramateko kostuak eta gero etxera eramatearenak. Estaldura-denbora profesionala aseguratutako etxebizitzan sartzen den unetik aurrera hasiko da zenbatzen.

×

Bermea: Tresna elektrikoei kalteak

Tresna elektrikoen laguntza (piezarik gabe): Seguros Lagun Arok esku-lanaren lehen hiru orduak bere gain hartuko ditu eta Aseguru Etxeak bidalitako profesionalaren desplazamendua eta etxetresna hauek konpontzeko: garbigailua, lehorgailua, hozkailua, izozkailua, ontzi-garbigailua, labea, mikrouhin-labea, sukalde elektrikoa/bitrozeramika eta keak ateratzeko kanpaia.

Tresna elektrikoen laguntza (piezak barne): Seguros Lagun Arok esku-lanaren lehen hiru orduak bere gain hartuko ditu eta Aseguru Etxeak bidalitako profesionalaren desplazamendua eta etxetresna hauek konpontzeko erabilitako piezak edo materialak ere: garbigailua, lehorgailua, hozkailua, izozkailua, ontzi-garbigailua, labea, mikrouhin-labea, sukalde elektrikoa/bitrozeramika eta keak ateratzeko kanpaia.

×

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.