Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
BIZITZA-ASEGURU RELAX

BIZITZA-ASEGURU RELAX

Aseguru berria, errazago eta arinago kontratatzen dena, modu oneko prezioak eta berme lehiakorrak dituena.

Gaixotasun- edo istripu-kasuetan berme hauek hartzen ditu barnean:

  • Heriotza: heriotzatik eratorritako gastu berehalakoenei berehala aurre egiteko 3.000 euroko aurrerakina.
  • Baliaezintasun iraunkor absolutua.

Eta ondorengo kasuak estaltzen ditu:

  • Lanbide gehienak.
  • Kirol-jarduera ohikoenak zaletu gisa.
  • Motoak gidatzea, zilindrada edozein dela.
  • Azterketa medikorik gabe, osasunari buruzko bi galderarekin soilik.

Abantailak:

  • HERIOTZAREKIN eta OINORDETZA-PROZESUAREKIN lotutako aholkularitza eta izapide guztiak ere barne.

PRIMA FINKOA lehen 5 urteetan

  • Zure asegurua kalkulatu
  • Abantailak

    Gure Bizitza-aseguru relaxaren abantailak

    • Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran

      Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.

    • Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.

    • Malgutasuna:

      • Zerorrek aukeratuko duzu kapital aseguratua, zuk eta zure familiak aseguratzeko dituzuen premien arabera aldatzeko aukerarekin.
      • Onuradunak libreki izendatu ahal izango dituzu, eta nahi duzunean aldatu.
    • Eroso ordaintzeko aukera

      Zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa-modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean.

    • Gardentasuna

      Zure esku jartzen ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.

    • HERIOTZAREKIN eta OINORDETZA-PROZESUAREKIN lotutako aholkularitza eta izapide guztiak ere barne.

Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatutako Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A.

Itzuli

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.

×

Ene bada!... zure sistema ez dago eguneratuta

Irailaren 13an gure segurtasun zertifikatuak eguneratuko ditugu nabigazio seguru eta fidagarriago bat eskaintzeko.

Zure nabigatzaile edo sistema eragilea eguneratu gabe duzula ikusi dugu, ondorioz data horretatik aurrera arazoak izan ditzazkezu zure Online Bankara sartzeko.

Eguneratu zure sistema edo instalatu beharrezkoak izango dituzun zertifikatu berriak Online Bankara sartu ahal izateko.

Segurtasun zertifikatua

Zure Online Bankara sartzeko beste aukera batzuk

Telefonoa

  • Telebanka 901 333 444
  • Internazionala +034 943 77 99 09
  • edo WhatsApp-ez kontaktatu 688 710 732

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 22:00etara.
Larunbatak 8:00etatik 15:00etara.

Gure APPekin

  • Google Play
  • App Store