BIZITZA-ASEGURU OPTIMOA

BIZITZA-ASEGURU OPTIMOA

Etorkizuneko zure sarrerak babesten ditu edo maileguak kitatzeko aukera ematen dizu heriotza edo baliaezintasun iraunkor absolutua gertatuz gero.

Barnean hartzen ditu:

  • Heriotza: Gaixotasunaren edo istripuaren ondoriozko Heriotza estaltzen du (heriotzatik eratorritako gastu berehalakoenei berehala aurre egiteko 3.000 euroko aurrerakina).
  • Zuk aukeratzen duzu onuraduna.
  • Azterketa medikorik gabe 150.000 €-z azpikoentzat (45 urtetik beherakoetan) eta 75.000 €-z azpikoentzat (46 eta 55 urte bitartekoetan).
  • Zuk aukeratzen duzu polizaren iraupena.
  • Zuk aukeratzen duzu ordaintzeko modua.

Aukera hauek ere egin ditzakezu:

  • Baliaezintasun iraunkor absolutua eta/edo gaixotasun larriak bezalako estaldurak kontratatu.
  • Heriotzagatiko edo baliaezintasun iraunkor absolutuagatiko kapitala bikoiztu, istripua izanez gero.
  • Hirukoiztu, zirkulazio-istripua izanez gero.

Abantailak:

  • HERIOTZAREKIN eta OINORDETZA-PROZESUAREKIN lotutako aholkularitza eta izapide guztiak ere barne.
  • Gaixotasun Larria izanez gero, Bigarren Diagnostiko Mediko Presentziala barne hartzen du Aseguratua bizi den herritik hurbilen dagoen erreferentziazko zentroan (lekualdatze-gastu guztiak barne).
    Dena den, Aseguratuak nazioarteko bide ez-presentziala aukeratu ahal izango du.
  • Abantailak

    Gure Bizitza-aseguru optimoaren abantailak

    • Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran

      Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.

    • Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.

    • Malgutasuna:

      • Zerorrek aukeratuko duzu kapital aseguratua, zuk eta zure familiak aseguratzeko dituzuen premien arabera aldatzeko aukerarekin.
      • Onuradunak libreki izendatu ahal izango dituzu, eta nahi duzunean aldatu.
    • Eroso ordaintzeko aukera

      Zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa-modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean.

    • Gardentasuna

      Zure esku jartzen ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.

Itzuli

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.