SEGURO + VIDA

+ BIZITZA ASEGURUA

    Aurretik bizitza luzea dugulako, "bizitzeko" pentsatutako asegurua eskaintzen dizugu.
    Zuk erabakitzen duzu zein kapital kontratatu nahi duzun, eta edozein unetan edo neurrian zabaldu ditzakezu bermeak eta estaldurak.
    Zein estaldura behar dituzu?
  • Gaixotasun larriak: Kapital aseguratuaren kalte-ordaina emango dizugu gaixotasun larri bat diagnostikatzen dizutenean (minbizia, miokardio-infartua).
  • Ezintasuna gaixotasunagatik edo istripuagatik/zirkulazio-istripuagatik ezintasun-gradu desberdinen aurrean eta edozein lanbidetarako.
  • Laneko baja: Eguneko kalte-ordaina istripua izanez gero.
  • Osasun-gastuen itzulketa.
  • Ospitaleratzeagatiko kalte-ordaina.
  • Heriotza-estaldura, 10.000 euroko gutxieneko kapitaletik (gastu berehalakoenei berehala aurre egiteko 3.000 euroko aurrerakina)

Gainera, "Zerbitzuen gida zure ondoan" eskaintzen dizugu:

  • Bigarren Diagnostiko Mediko Presentziala gaixotasun larria izanez gero.
  • Errehabilitaziorako eta txertatzen, egokitzen eta mugikortasunean laguntzeko programa.
  • Testamentu pertsonal edo familiarra eta testamentu bitala.
  • Aholkularitza, eta Heriotzarekin eta Oinordetza Prozesuarekin lotutako Izapide guztiak.
  • + BIZITZA ASEGURUAREN EZAUGARRIAK

    • Gabealdiak eta Frankiziak
      • 90 eguneko gabealdia Gaixotasun Larrien bermearen Minbizia estaldurarako.
      • Istripuagatiko Laneko Bajaren bermerako kontratatutako frankizia (gutxienez 7 egunekoa, salbu eta etxeko langileentzat, besteren konturako langileentzat bezalako arrisku berezietan... halakoetarako nahitaezkoa da 15 egunekoa)
      • Ospitaleratzea bermeari dagokion frankizia erlatiboa: ospitaleratzeak 48 ordukoa baino luzeagoa izan behar du, eta epe hori betetakoan, subsidioa ordainduko da lehenengo egunetik.
    • Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.
    • Malgutasuna:
      • Zerorrek aukeratuko duzu kapital aseguratuaren modulua, nahi duzunean aldatzeko aukerarekin, zuk eta zure familiak aseguratzeko dituzuen premien arabera.
      • Onuradunak libreki izenda dezakezu, eta nahi duzunean aldatu.
    • Eroso ordaintzeko aukera
      Zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa-modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean.
    • Gardentasuna.
      Zure esku jartzen ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.

Itzuli

Zer da "gaixotasun larri bat"?

Zer estaltzen du Gaixotasun Larrien bermeak?

Berme interesgarria da, gaixotasun hauetako bat diagnostikatuz gero, polizan hitzartutako kapitala ordainduko baitizugu:

  • Miokardioko infartua
  • Minbizia
  • Garun-hodietako istripua
  • Giltzurrunetako gutxiegitasuna
  • Arteria koronarioen kirurgia, zubi aortokoronarioa (by-pass)
  • Organo bitalak transplantatzea
  • Paralisia, paraplegia
  • Alzheimer-en gaixotasuna
  • Parkinson-en gaixotasuna
  • Koma-egoera
  • Erabateko itsutasuna
  • Erredura larriak
×

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.