Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

Gure ekarpena

Chica

Txikitatik gustatu zait eskolara joatea, han asko ikasten dudalako eta ondo pasatzen dudalako.

Gainera, bisita hori oso berezia izan da. Izan ere, eskolan hobeto ibiltzeko eta adiskideak egiteko euskaraz ikasten dabiltzan neska-mutikoak ezagutu ditut.

Zuk eta Super Batek, Save the Childrenekin eta Mondragon Linguarekin batera, laguntza handia eman diezue. Euskara ikasteaz gain, jolastu, kantatu eta ikaragarri ondo pasatu dute.

Horregatik, haur horien guztien izenean, eskerrak eman nahi dizkizuet Super Bateko guztioi, aukera hori emateagatik. Hemen dituzue ikastaroko argazki batzuk, haur horietako batzuk ezagutu ditzazuen.

  • ARGAZKITEGIA

    LABORAL_KUTXA-006.jpg LABORAL_KUTXA-007.jpg LABORAL_KUTXA-030.jpg LABORAL_KUTXA-037.jpg LABORAL_KUTXA-040.jpg LABORAL_KUTXA-047.jpg LABORAL_KUTXA-051.jpg
  • IRUZKINA

    Euskaraz jakitea lagungarri da haur etorkinak euskal gizartean eta, batez ere, ikastetxean errazago integratzeko. Izan ere, euskara-klaseak hartuta, arazo gutxiago izango dute euskaraz ulertzeko, hitz egiteko eta etxerako lanak egiteko.

    Jolasen bidez euskara ikastea oso aberasgarria eta dibertigarria da 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, eta hori haien irribarreetan islatzen da.

    Bestalde, euskara ikasi eta ondo pasatzeaz gain, klase horiek ikuspegi prebentiboa, inklusiboa eta integratzailea dute, bizikidetzarekin eta kultura-artekotasunarekin lotutako balioak lantzeko aukera ematen baitute.

    Gainera, eskolaz kanpoko jarduerak (hezkuntzako, aisiako eta astialdiko laguntza) oso garrantzitsuak dira haientzat, eta asko baloratzen dituzte.

TO BE CONTINUED…

Eta, laster, ekintza eta jarduera gehiago etorriko dira zure SuperBATik solidarioenari esker.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.