Kexak eta erreklamazioak
Laboral Kutxak jakinarazi nahi dizu, Bezeroaren Arreta Zerbitzua jarri duela zure esku, kexa eta erreklamazioak kudeatu ahal izateko. Zerbitzu horren bidez, harremanetan jarri ahal izango zara gurekin, behar dituzun iradokizun eta galderak egiteko.
Ezaugarriak
- Kexak, erreklamazioak, iradokizunak helarazi.
Nola
Izapideak Internet bidez egin ditzakezu. Sar zaitez Online Bankako Bezeroaren Arreta Zerbitzuren atalean, dagozkion gakoak sartu ostean, eta berariaz gaituta dagoen inprimakia aukeratu.
Idatziz ere egin dezakezu:
Sukurtsalean xede horretarako emango dizuten inprimakia bete dezakezu edo, nahi baduzu, kexen eta erreklamazioen inprimakia behera kargatu (PDF formatuan), ondoren honako bi modu hauetan aurkezteko:
- Gure sare komertzialeko sukurtsaletan.
- Idatziz, Bezeroaren Arreta Zerbitzuari zuzenduta.
Bezeroaren Arreta Zerbitzua
Jose Mª Arizmendiarrieta, zk/g
20500 Arrasate-Mondragón
Laboral Kutxak bezeroa babesteko araudia du, eta honako PDF fitxategi honetan duzu eskuragarri.
Kexak zein erreklamazioak Bezeroen Babeserako Araudian 15.artikuluan zehazten diren epeetan erantzungo ditugu. Beraz, epealdi hori iragan ostean zure kasua argitzeko badago edo eman zaizun erantzunarekin ados ez bazaude, Finantza Ikuskatzaileen edozein Erreklamazio Zerbitzuengana jo ahal izango duzu, inprimakiak Iragarki Taula honetan dituzularik.