Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera COVID 19 GOMENDIOAK

COVID 19 GOMENDIOAK

ZURE FINANTZA- ETA ASEGURUEGUNEROKOAN SEGURTASUNEZ ETA NORMALTASUNEZ JARDUTEKO GOMENDIOAK

Nola egin ordainketak modu seguruan eta kontaktu fisikorik gabe?

  • Saiatu eskudirua saihesten eta egin zure ordainketa guztiak txartelarekin.
  • Gure txartelak contactless dira, eta 20 € baino gutxiagoko ordainketetan ez dago zertan gakoa sartu. Saltokiko terminalean gakoa sartu behar baduzu, garbitu eskuak jarraian.
  • Gainera, gomendatzen dizugu txartela mugikorrean ere sartzea, mugikorra ordaintzeko ere erabil dezazun. Android mugikorra baduzu, jaitsi LK-Pay App-a, eta iphone bat baduzu, Apple Payrekin ordain dezakezu.
  • Kutxazain batetik dirua atera behar baduzu, erabili ondoren, eskuak ondo garbitu.
  • Lagunen eta ezagunen arteko ordainketak egiteko, erabili Bizum; doan da, eta haiekin ez duzu kontaktu fisikorik izan behar. Horretarako jaitsi gure LK-Pay App-a, eta sartu Online Bankaren erabiltzailearekin eta gakoarekin.
  • Txartelik ez baduzu, eskatu Online Bankaren bidez; lehenengo urtea doan da, eta etxean jasoko duzu.

Nola ikusi nire posizioak eta nola egin eragiketak LABORAL Kutxako bulegora joan beharrik gabe?

  • Zure www.laboralkutxa.com Online Bankatik Banku-produktuak eta aseguruak, eta ohiko eragiketa gehienak egitea (eskualdatzeak, transferentziak, maileguen alta, produktuen kontratazioa). Ez zaitez beldurtu, eta gogoratu dena egun berean baliogabetu dezakezula. Webgunea edozein gailutan erabil dezakezu eta/edo LABORAL Kutxaren App jaitsi.
  • Mailegu bat behar baduzu, Dispon mailegua eskura duzu zure mugikorrean, Online Bankan eta baita kutxazainetan ere. Oraindik ez baduzu, eskatu Online Bankatik edo Telebankatik.
  • Eta Online Bankaren gakoa gogoratzen ez badut?
    Eska ezazu Telebankan (901 333 444), segurtasun-galdera batzuen ondoren, gakoa zure mugikorrera bidaliko dugu.
  • Eta Online Bankarik ez badut?
    Ez kezkatu, txartela baldin baduzu, Online Bankaren alta eska dezakezu Webgunetik eta 15 minutu igarotakoan sartu ahal izango zara.

Nola hitz egin dezaket nire gestorearekin edo LABORAL Kutxarekin?

  • Online Bankaren bidez, zure gestorearekin harremanetan jar zaitezke “KONTAKTUA” ikonoan klik eginda. Berdin erantzungo dizu, baina HARRESIA erabiliz, edo bideokonferentzia bat eginez nahi baduzu.

Eta gestorerik esleituta ez baduzu, zure bulegoarekin harremanetan jartzeko inprimaki bat agertuko zaizu.

 

TELEBANKA

LARRIALDIAK

Sare-Sozialak

Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.

901333444

688710732

Txartela lapurtu edo galduz gero
900200128

Aseguruak:
  944947428

@LABORALKaixo

LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxa

 

GARRANTZITSUA! Errazagoa izan dakizun, gorde gure telefonoak zure mugikorrean

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.