Erabilerraztasuna
¿Zer da erabilerraztasuna?
Webaren erabilerraztasunak hauxe esan nahi du: ahalik eta pertsona gehienek izatea webgunean sartzeko eta bertako edukia eskuratzeko ahalmena, erabiltzaile bakoitzaren nabigazio-testuingurua eta desgaitasunak aintzat hartu gabe. Nabigazio-testuinguruaren baitan, hauek sartzen dira: gailuak, nabigatzaileak, Internetera konektatzeko abiadura, periferikoak, nabigatzailearen eta ordenagailuaren konfigurazioa, ingurune-baldintzak& Desgaitasuntzat, berriz, ikusmenaren, entzumenaren, mugimenaren eta ezagutzaren alorretako urritasunak hartzen ditugu.
Konpromiso-adierazpena
Hori guztia dela eta, edukien erabilerraztasuna bermatzen duen webgunea sortu dugu; hau da, WAI (Webaren Erabilerraztasunerako Ekimena) lan-taldeak ezarritako arauak betetzen ditu. WAI World Wide Web Consortiumeko (W3Cko) kide da.
W3Ck ezarritako web-estandarrak erabiltzeari esker -markatze semantiko baliodunerako XHTML 1.0 Transitionala eta diseinurako kaskadako estilo-orria (CSS)- , webgunea behar bezala bistaratzen da edozein gailu eta plataformatan, eta haren edukia egoki inprimatzeko aukera dago.
Webgune honen erabilerraztasunari buruzko galderarik, iradokizunik edo arazorik baduzu, jarri gurekin harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: contactacon@cajalaboral.es
Adostasun-ikonoak
Laboral Kutxaren webguneak puntu hauek betetzen ditu:
- W3C WCAG 1.0ren "AA" mailarekiko adostasuna
Adierazten du Web 1.0 edukirako erabilerraztasun-arauak A bikoitzeko mailarekin betetzen dituela. Haren estekak erabilerraztasun-mailei eta ikonoen erabilerari buruzko azalpenera eramaten du.
- XHTML 1.0
Adierazten du XHTMLren 1.0 Transitional bertsioa behar bezala erabili dela eta sintaxiak hizkuntza haren gramatikaren araberakoa dela. Estekak W3Cren balidatzailera eramaten du.
- CSS-2
Adierazten du erabilitako estilo-orrien sintaxia egokia dela. Estekak W3Cren kaskadako estilo-orrien balidatzailera eramaten du.
Nabigaziorako laguntza
Letra-tamaina aldagarria
Webgune honetako orriak diseinatzean, unitate erlatiboak erabili dira, testuen tamainan, adibidez. Orriak behar bezala ikusten dira edozein bereizmenetan, eta erabiltzaileak testuaren tamaina alda dezake aukera hori badu.
Webgunearen mapa
Erabiltzaileak webguneko orrien aurkibidea aurkitu ahal izango du, webgunearen maparen bidez.
Nabigazio-ibilbidea
Erabiltzaileak beti jakingo du zer sailetan eta zer azpisailetan dagoen, orriaren goialdeko nabigazio-ibilbideari esker.
Teklatuko lasterbideak:
- Internet Explorer: "Alt" + Laster-tekla + "Enter"
- Mozilla: "Shift" + "Alt" + Laster-tekla
- Chrome: "Alt" + Laster-tekla
Hauek dira webgune honetarako laster-teklak:
- Laster-teklak:
- 1 Joan Partikularrak orrialdera
- 2 Joan Autonomoak orrialdera
- 3 Joan Enpresak orrialdera
- 4 Joan Bilatu orrialdera
- 5 Joan Web mapa orrialdera
- 6 Joan Erabilerraztasuna orrialdera
- 7 Joan Kontaktua orrialdera
- Edukirako jauzia
Testu soileko nabigatzaileak edo ahotsaren bidezko nabigatzaileak (pantaila-irakurleak) erabiltzen dituzten erabiltzaileek orri bakoitzeko nabigazio-menura eta edukira zuzenean joateko aukera izango dute, webgune honetako orri bakoitzaren hasierako "Joan menu nagusira" eta "Joan edukira" esteken bidez edo, hurrenez hurren, 0 eta 7 laster-teklen bidez.
- Fitxategiak behera kargatzea
Webgune honetatik behera karga daitezkeen fitxategiak RTF edo PDF formatuan sortu dira, eta ahalik erabilerrazenak dira.