Egunean egotea zurea da
Ikasi ON LINE BANKUA erabiltzen Arantzaren eta Keparen eskutik eta ezagutu zure kontuen saldoa
Zure kontuen saldoa ezagutzea, transferentziak egitea, zure txartelen gastua kontrolatzea... On line Bankua egunean egon nahi duten eta ordutegien eta distantzien mende egon gabe beren kontuetan sartu nahi duten pertsonentzat pentsatuta dago. Horregatik, hainbat bideo prestatu dizkizugu aukera guztiak urratsez urrats aztertzeko.
Zure kontuen eta txartelen mugimenduak ezagutzea
Bidaian, oporretan... edo etxetik ateratzea gaizki datorkizun edozein egunetan. Seguru behin baino gehiagotan ikusi duzula zure kontu edo txartelen mugimenduak kontsultatu nahi dituzula eta pentsatu zer ona litzatekeen zure bulegora joan gabe libreta eguneratzera joatea, ezta? Orain, zure Online Bankuaren bidez, edozein unetan egin dezakezu, zauden tokian zaudela ere.
Transferentziak eta intsuldaketak egitea
Seguru duela hilabete batzuk ez zenuela pentsatuko baina orain zure on line bankua erabiltzen duzunez... Zergatik etorri bulegora transferentzia bat egitera zure mugikorretik edo ordenagailutik azkar eta eroso egin dezakezunean?
BIZUM: bidali eta jaso dirua modu errazean
Azkenaldian, BIZUM familiakoen, koadrilaren edo mugikorrean instalatuta duen edozein pertsonaren artean diru-kopuru txikiak bidali eta jasotzeko modurik ezagunenetako bat bihurtu da.
Neska-mutilei ordainsaria ematea, emandako 10 euroak itzultzea edo koadrilako afariaren kontua doitzea Whatsapp bat bidaltzea bezain erraza da orain.