Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

EGUNEKO BAJA ASEGURUA

Autonomoentzat bereziki diseinatutako asegurua da; izan ere, zeure burua babesten duzunean, zure negozioa ere babesten duzu. Egokitu Eguneko Baja Asegurua zure beharretara.

50€ko itzultzea kontratazio berrietan

 

3 KONTRATAZIO-AUKERA

OPTIMOA

Behar duzun eguneko zenbatekoa jasoko duzu, gaixotasunak edo istripuak eragindako baja hartuz gero.

10,25 € -TIK AURRERA /HILEAN

ESKATU

BIZIGARRIA

Behar duzun eguneko zenbatekoa jasoko duzu, gaixotasun larri jakin batzuek eragindako baja hartuz gero.

4,50 € -TIK AURRERA /HILEAN

ESKATU

OSPITALIZAZIOA + ABE

Behar duzun eguneko zenbatekoa jasoko duzu, ospitalizazioak eragindako baja hartuz gero, baita gaixondoko egunetan ere.

4,20 € -TIK AURRERA /HILEAN

ESKATU

 

  • 3 AUKEREK BARNE HARTZEN DITUZTEN ESTALDURAK

    • 24 X 365 estaldura.  Eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan izango duzu estaldura, zauden lekuan zaudela.
    • Egun naturalen kopuruaren araberako kalte-ordaina.Bajan zauden egun bakoitzeko eta prozesua amaitutakoan jasoko duzu kalte-ordaina. Dena dela, prozesu luzeetan, azken kalte-ordainaren konturako ordainketak ere egiten ditugu.
    • kirol ez-profesionalean jardutean izandako istripuen ondoriozko bajak ere estalita daude, baita kirol-lehiaketan izandako istripuenak ere.
    • Zeuk erabakiko duzu jaso nahi duzun eguneko sorospenaren zenbatekoa. Eguneko 10 €-tik 400 €-ra, arrisku-taldearen eta modalitatearen arabera.
    • Aurretiko osasun-azterketarik gabe.
    • Beste aseguru pribatu batzuekin batera jaso daiteke, horiek osatzeko, baita Gizarte Seguraren Aldi Baterako Ezintasunagatiko prestazioekin ere
    • Deskontuak aplikatuko dira prima urtean edo sei hilean behin ordainduz gero.
    • Bizkarreko, ikusmeneko, entzumeneko eta hortzetako patologien ondoriozko baja-egunak ere estalita daude, betiere aseguruaren aurrekoak ez badira (Optimoa modalitatean).
    • Haurdunaldia, erditzea eta erditu ostekoa ere estalita daude, baina 12 hilabeteko gabealdiarekin, eta nahasmendu mental eta psikiatrikoek eragindako baja-egunak ere, 90 egun arteko ospitalizazioarekin (Optimoa modalitatea)
  • ZURE ASEGURURA EGOKITUTAKO AUKERAKO ESTALDURAK

    • OPTIMOA modalitatean:

      Zenbateko gehigarria erants dezakezu, ospitaleratuz gero kobratzekoa.

    • BIZIGARRIA modalitatean:

      Aukerako estaldura erants dezakezu, istripuak eragindako baja hartuz gero kobratzekoa.

    • OSPITALIZAZIOA + ABE modalitatean: modalitatean:

      Zenbateko gehigarria erants dezakezu, edozer arrazoi dela medio ospitaleratuz gero kobratzekoa (20 egun gehienez).

      Zenbateko gehigarria erants dezakezu, ebakuntza kirurgikoa egiteko ospitaleratuz gero kobratzekoa.

  • Mugak, gabealdia eta esklusioak

    • OPTIMOA modalitatean:

      Eguneko 400 euroraino

      Aurreko gaixotasunak ez daude estalita.

      12 hilabeteko gabealdia haurdunaldiaren, erditzearen eta erditu ostekoaren estaldurarako.

      Ez daude estalita bizkarreko, ikusmeneko, entzumeneko eta hortzetako patologien ondoriozko bajak..

      16 eta 65 urte bitartekoek kontrata dezakete.

    • BIZIGARRIA modalitatean:

      Eguneko 400 euroraino.

      Prestación máxima de 300 € diarios para Hospitalización tanto por enfermedad grave como por accidente.

      2 hilabeteko gabealdia gaixotasun larriaren estaldurarako.

      Aurreko gaixotasunak ez daude estalita.

      16 eta 60 urte bitartekoek kontrata dezakete.

    • OSPITALIZAZIOA + ABE modalitatean:

      Eguneko 100 €-ko prestazioa.

      Aurreko gaixotasunak ez daude estalita.

      16 eta 65 urte bitartekoek kontrata dezakete.

      Zenbateko gehigarria erants dezakezu, ebakuntza kirurgikoa egiteko ospitaleratuz gero kobratzekoa.

    Kontrataziotik kanpo geratzen dira lanbide hauek: zirkuko jarduerak, txakur-hezitzailea, alkatea, udaltzaina, suhiltzailea, hargina, kleroa, anbulantzia-gidaria, estatuko segurtasun-indarrak, kirolaria, etxeko langilea, Renfeko langilea, ikaslea, feriako saleroslea, fiskala, funtzionarioa, urpekaritza-irakaslea, epailea, magistratua, motor bidezko mezularia, militarra, meatzaria, kirol-monitorea, mendiko monitore gidaria, parapsikologoa, zezen-pikatzailea, lasterketa-pilotua, kirol-irakaslea, gorputz-hezkuntzako irakaslea, dantza-irakaslea, idazkari judiziala, lagun egiteko emakumea, anbulantzia-zerbitzua, soroslea, etxeko lanak, ONCEko saltzailea, saltzaile ibiltaria.

IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: La Previsión Mallorquina de Seguros, S.A., IFK-zk. hau duena: A-08169013.

Aholkatuko zaitugu

Posta elektronikoz edo telefonoz
aholkatuko zaitugu:

Aukeratu nola nahi duzun zurekin harremanetan jartzea:

×

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.