
Kontuak, txartelak eta saltokiko terminala zure enpresa edo negoziorako
Arrisku-adierazle hori kontuetarako da.
LABORAL Kutxa urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari atxikita dago. Aipatutako funtsak gaur egun bermatzen duen gehieneko kopurua 100.000 € da gordailugile bakoitzeko.
Ezagutu gehiago gure produktuei buruz


LABORAL Kutxaren enpresa-txartelak, zure gastuen kontrola eta kudeaketa errazteko.

Zure negozioari egokitutako saltokiko terminala, erraz, azkar eta segurtasun osoz kobratzeko.
Gainera, bezero zarenez, hauek izango dituzu
LKash-ek zure enpresaren ohiko ordainketak berehala finantzatzea ahalbidetzen du, bai transferentzia bidez egindakoak, bai ordainagiriak helbideratuz kudeatutakoak. Irtenbide arin horrek likidezia eskaintzen dizu berehala, eguneroko beharrak asetzeko eta zure negozioaren operatibari etenik gabe eusteko.

Gaztenpresak, LABORAL Kutxaren irabazi-asmorik gabeko fundazioak, ekintzailetza bultzatzen du 1994az geroztik. Ekintzaileei laguntza eskaintzen da prozesu osoan: ideia, negozio-plana, finantzaketa, prestakuntza, mentoringa eta enpresa-garapena. Hiru hamarkada baino gehiago negozio bideragarriak eta tokiko enplegua sortzen laguntzen.
Ohiko galderak
Orri honetako formularioa bete besterik ez duzu egin behar, eta hurbilen duzun bulegoa zurekin harremanetan jarriko da alta emateko.
Agiriak desberdinak izan daitezke zure forma juridikoaren arabera, baina normalean hauek beharko dituzu: ordezkarien NAN/AIZ, IFZ, eskritura eta ahalordeak, hala badagokio, titulartasun errealaren ziurtagiria eta zure jardueraren oinarrizko datuak.
Interesa dakizuke
Inbertsio estrategikoak egiteko baliabideak, ordainketa-epe luzatuarekin, zure negozioaren hazkunde-erritmora egokituta.
Lortu eguneroko beharrei aurre egiteko behar dituzun baliabideak.
Tokiko saltoki bat baduzu, zure behar guztiei erantzun integrala ematen diegu.