LKash: enpresentzako ordainketen finantzatzailea

Zer da LKash?

LKash-ek aukera ematen dizu zure enpresaren ohiko ordainketak berehala finantzatzeko, transferentzia bidez egindakoak edo ordainagiriak: hornitzaileei egindako ordainketak, nominak, zergak, etab.

Abantailak

  • Erraz eta azkar, eskatu finantziazioa online.

  • Ez da dokumentazio gehigarririk aurkeztu behar finantzazio bakoitza eskatzeko.

  • Malgutasuna:

    • Eskatu finantziazioa soilik behar dituzun ordainketetarako.

    • Ondoen datorkizunean: bai ordainketa egiteko unean, bai ondoren.

    • Zure negozioaren egunerokotasunera egokitu zaitez: finantzaketaren epemuga luzatu edo edozein unetan bertan behera utz dezakezu.

Nola funtzionatzen du?

  1. Zoaz LABORAL Kutxaren bulego batera, han zure likidezia-beharren azterketa egingo dizute eta kreditu-muga bat emango dizute linea berri honetarako.

  2. Sinatu kontratua.

  3. Hemendik aurrera, nahikoa duzu zure Online Bankan sartzea eta behar dituzun ordainketak finantzatzeko eskatzea.

Ohiko galderak

Interesa dakizuke

Confirming

Hobetu zure likidezia eta ordaindu hornitzaileei garaiz Confirming zerbitzuarekin.

Gehiago jakin
Ekonomia Sozialaren Finantzaketa

Enpresa-proiektuak sustatzeko gizarte-eragina duten proiektuen finantzaketa.

Gehiago jakin
Lokalia

Tokiko merkataritzaren behar guztiei erantzun integrala.

Gehiago jakin