Hasiera Negozioak eta Profesionalak Aseguruak Administratzaile eta zuzendarien EZ

D&O ASEGURUA ADMINISTRATZAILEEN ETA GOI MAILAKO ZUZENDARIEN ERANTZUKIZUN ZIBILA

Ez zaude bakarrik. Zurekin gaude.

Ohikoa izaten da Administratzaileak eta Zuzendariak beren arrisku propioez baino gehiago kezkatzea enpresaren arriskuez, eta, horregatik hain zuzen, LABORAL Kutxak D&O asegurua eskaintzen dizu, administratzaile eta zuzendarientzako erantzukizun zibileko aseguru espezifiko bat, gero eta exijentzia handiagoko eta erreklamazio gehiagoko ingurune batean ekintza eta erabaki enpresarialak bideratzeko behar diren segurtasuna eta lasaitasuna ematen dituena.

Aseguru honek beharrezko banakako babesa ematen dio balizko kontingentzien aurrean bere ondare pertsonala eta bere familiarena babestu nahi dituen zuzendari edo administratzaileari:

  • Sozietatearen kudeaketako hutsegiteen eta omisioen legezko erantzukizuna dutelako administratzaileek eta zuzendariek.
  • Erantzukizun hori modu pertsonalean (beren ondare propioarekin), solidarioan eta mugagabean bere egiten dutelako.
  • Bestelako kalte ekonomikoak edo beren izen onaren kalteak ere jasan ditzaketelako, eta aholkularitza pertsonalizatua behar izan dezaketelako.
D&O asegurua

OINARRIZKO ESTALDURAK:

  • Defentsako gastuak.
  • Kudeaketa-hutsegiteetatik eratorritako kalte-galeren kalte-ordaina.
  • Irudia lehengoratzeko gastuak.
  • Ikerketa-gastuak.
  • Legez asegura daitezkeen ikerketa batetik eratorritako isun administratiboak.
  • Sozietatearen sortzailearen erantzukizuna.
  • Enplegu-praktika bidegabeengatik (mobbing, diskriminazioa...) pertsona aseguratuek duten erantzukizuna.
  • Sozietateari egin beharreko ordainketa.

ESTALDUREN HEDADURA:

  • Gastu-aurrerakina.
  • Konkurtso-abalaren gastuak.
  • Fidantza zibilak, kautela-neurriak eta fidantza penalak eratzearen gastuak.
  • Filial berrietarako estaldura automatikoa.
  • Partaidetza duten erakundeetako etengabeko ordezkariak.
  • Lehengo administratzaile edo zuzendarien estaldura.
  • Zerga-erantzukizun subsidiarioa.
  • Doako 12 hilabeteko aldi informatiboa, luzatzeko aukerarekin.
  • Atzeraeragin mugagabea.
  • Abokatuak libreki izendatzea.
  • NOR BABESTEN DU?

    1. Nor estaltzen du?

      Goi-zuzendaritzako betebeharrak egiten dituen edo sozietatean kudeaketako eta gobernuko ahalak dituen uneko, iraganeko edo etorkizuneko pertsona fisiko oro, baita beren familiak ere (ezkontidea, legez aitortutako izatezko bikotekidea, jarauntsiko masa edo jaraunsleak, legezko ordezkariak edo albazeak). Halaber, sozietatearen sortzaileak ere estalita daude.

    2. Langileak ere estalita daude?

      Sozietatearen kudeaketa edo gainbegiratuko lanak egiten dituzten kasuetan, enplegu-praktika bidegabe batengatik erreklamatuak izaten direnean, edo administratzaile edo zuzendari edo sozietatearen sortzaile batekin batera kodemandatuak izaten direnean langileak kudeaketa-hutsegite batean lagundu edo elkarrekin parte-hartu duenean.

IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro,S.A., IFK-zk. hau duena: A-20079224.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.