Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
ISTRIPUAK CONFORT

ISTRIPUAK CONFORT

Ez kezkatu istripua izanez gero.
Gu arduratzen gara guztiaz.

Kontratatzeko garaian errazagoa, erosoagoa eta arinagoa den istripu-aseguru berria da, modu oneko prezioak eta berme guztiz lehiakorrak dituena.

Erraza. Azterketa medikorik gabe, osasunari buruzko 2 galderarekin soilik.

Berme hauekin:

  • Heriotza
  • Baliaezintasun iraunkor partziala, baremoaren arabera, eta absolutua.
  • Ospitaleratzea.
  • Heriotzatik eratorritako gastuak estaltzeko kapital-aurrerakina.

Barne hartzen ditu, errekargurik gabe:

  • Hainbat kirol egitea, esaterako, eskia, txirrindularitza, urpekaritza.
  • Motoak gidatzea, zilindrada edozein dela.
  • Abantailak

    Gure istripu-aseguruaren abantailak

    • Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran
      Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.
    • Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.
    • Malgutasuna:
      • Zerorrek aukeratuko duzu kapital aseguratuaren modulua, nahi duzunean aldatzeko aukerarekin, zuk eta zure familiak aseguratzeko dituzuen premien arabera.
      • Onuradunak libreki izenda dezakezu, eta nahi duzunean aldatu.
    • Eroso ordaintzeko aukera
      Zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa-modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean.
    • Gardentasuna.
      Zure esku jartzen ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.

Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatutako Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A.

Itzuli

Aholkatuko zaitugu

Posta elektronikoz edo telefonoz
aholkatuko zaitugu:

Aukeratu nola nahi duzun zurekin harremanetan jartzea:

×

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.