
BIZITZA OPTIMOA
Etorkizuneko zure sarrerak babesten ditu edo maileguak kitatzeko aukera ematen dizu heriotza edo baliaezintasun iraunkor absolutua gertatuz gero.
Barnean hartzen ditu:
- Heriotza: Gaixotasunaren edo istripuaren ondoriozko Heriotza estaltzen du (heriotzatik eratorritako gastu berehalakoenei berehala aurre egiteko 3.000 euroko aurrerakina).
- Zuk aukeratzen duzu onuraduna.
- Azterketa medikorik gabe 150.000 €-z azpikoentzat (45 urtetik beherakoetan) eta 75.000 €-z azpikoentzat (46 eta 55 urte bitartekoetan).
- Zuk aukeratzen duzu polizaren iraupena.
- Zuk aukeratzen duzu ordaintzeko modua.
Aukera hauek ere egin ditzakezu:
- Baliaezintasun iraunkor absolutua eta/edo gaixotasun larriak bezalako estaldurak kontratatu.
- Heriotzagatiko edo baliaezintasun iraunkor absolutuagatiko kapitala bikoiztu, istripua izanez gero.
- Hirukoiztu, zirkulazio-istripua izanez gero.
-
Gure Bizitza-aseguruaren abantailak
-
Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran
Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.
-
Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.
-
Malgutasuna:
- Zerorrek aukeratuko duzu kapital aseguratua, zuk eta zure familiak aseguratzeko dituzuen premien arabera aldatzeko aukerarekin.
- Onuradunak libreki izendatu ahal izango dituzu, eta nahi duzunean aldatu.
-
Eroso ordaintzeko aukera
Zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa-modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean.
-
Gardentasuna
Zure esku jartzen ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.
-
Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatutako Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A.