Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
BIZITZA EMAKUMEA

BIZITZA EMAKUMEA

Aseguru berri bat da, emakumeentzat berariaz pentsatutako estaldura eta zerbitzu sorta zabala eskaintzen duena.

Bizitza-aseguru honek ohiko moldeak hausten ditu. Izan ere, "bizirik" gozatzeko sortu da. Estaltzen duen berme nagusia emakumezkoen minbizia da, hori emakumeen ezintasun eta heriotza gehienen eragilea baita.

Honako estaldura hauek hartzen ditu barne:

  • Aseguratutako kapitala aurreratzea, diagnostikoa egiten den unean bertan, gaixotasuna sendatzeko baliabide guztiak abian jartzeko edo gaixondoko gastuak ordaintzeko.
  • Heriotza: gaixotasunak edo istripuak eragindako heriotza (3.000 euro berehala aurreratzea heriotzak eragindako bat-bateko gastuei aurre egiteko) eta ezintasun handia.
  • Zuk erabakitzen duzu polizaren indarraldia. Zuk erabakitzen duzu ordaintzeko era.

Honako aukera hauek ere eskura dituzu:

  • Hainbat estaldura kontratatzea, hala nola erabateko baliaezintasun iraunkorra, osoa edo partziala.
  • Istripu-bermedun kapitalak bikoiztu edo hirukoiztea, familiaren edo norberaren beharren arabera.

Zure lanbidea eta egiten dituzun bidaiak eta kirolak edozein direla ere, zugana egokituko gara.

Abantailak:

"Zure ondoan" zerbitzuen katalogo osoa hartzen du barne:

  • Eguneroko bizitzarako asistentzia: Gaixotasunaren edo istripuaren ondorioz ospitaleratzea edo etxean immobilizazioa behar izanez gero, zerbitzu hauek hartzen ditu barne: etxeko laguntzailea, seme-alaba eta mendeko senideak zaindu eta lagun egitea eta abar.
  • Aurrez-aurreko bigarren diagnostikoa prozesu onkologikoetan.Medikuaren kontsulta ez ezik, osasun-zentrora joateko gastuak ere hartzen ditu barne.
  • HERIOTZArekin eta ONDORENGOTZA PROZESUArekin zerikusia duten aholkularitza eta izapide guztiak (Gizarte Segurantzako prestazioak, herentzia, zergen likidazioa...).
  • Gure Bizitza-aseguruaren abantailak

    • Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran

      Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.

    • Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.

    • Malgutasuna:

      • Zerorrek aukeratuko duzu kapital aseguratua, zuk eta zure familiak aseguratzeko dituzuen premien arabera aldatzeko aukerarekin.
      • Onuradunak libreki izendatu ahal izango dituzu, eta nahi duzunean aldatu.
    • Eroso ordaintzeko aukera

      Zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa-modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean.

    • Gardentasuna

      Zure esku jartzen ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.

Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatutako Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A.

Itzuli

Aholkatuko zaitugu

Posta elektronikoz edo telefonoz
aholkatuko zaitugu:

Aukeratu nola nahi duzun zurekin harremanetan jartzea:

×

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.