Super LK Kontua

1 / 6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du. Arrisku txikiena 1/6 da eta arrisku handiena 6/6.

Zer da LABORAL Kutxaren Super LK Kontua?

Super LK kontua komisiorik gabeko banku-kontua da, 60 urtetik gorakoei zuzendua, eta hainbat abantaila ditu, hala nola txartelak doan, online transferentziak eta SMS alertak.

LABORAL Kutxaren Super LK Kontuaren abantailak

Super LK Kontua
EZ DU MANTENTZE-KOMISIORIK*

ITNa: % 0 eta UTBa: % 0, betiere kontuak zorpekorik izan ez badu, likidatu beharreko hiruhilekoan.

Txartela
BI ZORDUNKETA- ETA/EDO KREDITU-TXARTEL JAULKIPEN- ETA MANTENTZE-KOMISIORIK GABE TITULAR BAKOITZARENTZAT, SUPER LK KONTU BAKOITZEAN**

Hauek dira hobari-programa honetan sartzen diren txartel-motak***:

- Zordunketakoak: modalitate guztiak.

- Kreditukoak: Aktiba, Clásica, GO! kreditukoa, Ikastola, Medicus Mundi eta Cáritas. Visa Oro txartelak % 50eko hobaria du jaulkitze- eta mantentze-kuotan.

Transferentziak
ONLINE TRANSFERENTZIAK DOAN

Bai nazionalak eta bai Europar Batasuneko herrialdeen artekoak, betiere 50.000 €-tik beherakoak eta eurotan badira.

Mugikorreko alerten zerbitzua
SMS ALERTAK ZERBITZUA DOAN

Titular bakoitzarentzat, betiere zerbitzua SUPER LK Kontu batean helbideratuta badago.

Bete beharreko baldintzak

Abantaila horiez baliatzeko, 60 urtez gorakoak izan behar dute bezeroek, eta baldintza hauetako bat bete behar dute gutxienez:

1. LABORAL Kutxan hilean 600 €-tik gorako nomina, pentsioa edo langabezia-prestazioa helbideratuta izatea eta hilean 100 €-ko erosketak behintzat txartelez ordaintzea.

2. LABORAL Kutxan hilean 400 €-tik gorako erretiro-pentsioa helbideratuta izatea.

3. Aurrezki- edo inbertsio-produktuetan 30.000 €-ko edo gehiagoko saldoa izatea. Ondore horietarako, ageriko edo eperako gordailuek, inbertsio-funtsek, aurreikuspen- edo pentsio-planek, baloreek, aurrezki-aseguruek edo kapital sozialak hilaren amaieran dituzten saldoak batuko dira.

4. Bezero berriak. Super LK Kontu bat irekitzen duten bezero berriek urtebetez izango dituzte abantaila horiek, aparteko inolako baldintzarik gabe.

Ohiko galderak

Super LK Kontu bat irekitzeko nortasun-agiria edo pasaportea eta diru-sarreren edo jarduera ekonomikoaren egiaztagiria (nomina, errenta-aitorpena edo zure lan-jarduera frogatzen duen agiria) eduki behar dira.

Super LK Kontuaren dokumentazioaren atalean komisioei buruzko informazio-agiria, ordainketa-kontuari lotutako zerbitzu adierazgarrienen zerrenda eta kontratu aurreko informazioa kontsulta ditzakezu.

* Super LK Kontuak hiru hilean behin likidatzen ditu interesak, eta 25 €-ko hiru hilez behingo mantentze-komisioa du (% 0ko ITNa eta –% 3,29ko UTBa, urtebetez egunean 3.000 €-ko saldo konstanteari eusten bazaio). Komisio hori osorik hobarituko da, baldin eta dokumentu honetan jasotako baldintzak betetzen badira eta kontuan zorpekorik izan ez bada likidatu beharreko hiruhilekoan. ** 65 urtetik beherako bezeroen kasuan, beharrezkoa da Bizum zerbitzua aktibatuta izatea; bestela, bigarren txartelari kostuaren % 50eko deskontua aplikatuko zaio. *** Txartel hauek kanpo geratuko dira: Gold, Gold Pime, Pro, Business eta Gasolioko hobariduna