Plus Kontua

1 / 6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du. Arrisku txikiena 1/6 da eta arrisku handiena 6/6.

Zer da LABORAL Kutxaren Plus Kontua?

Plus Kontua komisiorik ez duen kontua da, txartelak eta transferentziak dohainik dituena eta gainera SMS alerta zerbitzua ere badu zure eguneroko bizitza errazteko.

LABORAL Kutxaren Plus Kontuaren abantailak

Plus Kontua
EZ DU MANTENTZE-KOMISIORIK*

ITNa: % 0 eta UTBa: % 0, betiere kontuak zorpekorik izan ez badu, likidatu beharreko hiruhilekoan.

Txartela
BI ZORDUNKETA- ETA/EDO KREDITU-TXARTEL JAULKIPEN- ETA MANTENTZE-KOMISIORIK GABE TITULAR BAKOITZARENTZAT, PLUS KONTU BAKOITZEAN**

Hauek dira hobari-programa honetan sartzen diren txartel-motak***:

- Zordunketakoak: modalitate guztiak.

- Kreditukoak: Aktiba, Clásica, GO! kreditukoa, Ikastola, Medicus Mundi eta Cáritas. Visa Oro txartelak % 50eko hobaria du jaulkitze- eta mantentze-kuotan.

Transferentziak
ONLINE TRANSFERENTZIAK DOAN

Bai nazionalak eta bai Europar Batasuneko herrialdeen artekoak, betiere 50.000 €-tik beherakoak eta eurotan badira.

Alerta zerbitzua
SMS ALERTAK ZERBITZUA DOAN

Titular bakoitzarentzat, betiere zerbitzua Plus Kontu batean helbideratuta badago.

Gainera, nomina LABORAL Kutxan helbideratuta baduzu, NOMINAMULTIkoa zara.

Bete beharreko baldintzak

Baldintzak: titularretako batek behintzat Online Banka izan behar du. Abantaila horiez baliatzeko, baldintza hauetako bat bete behar da gutxienez:

1. LABORAL Kutxan hilean 600 €-tik gorako nomina, pentsioa edo langabezia-prestazioa helbideratuta izatea eta hilean 100 €-ko erosketak behintzat txartelez ordaintzea.

2. Aurrezki- edo inbertsio-produktuetan 30.000 €-ko edo gehiagoko saldoa izatea. Ondore horietarako, ageriko edo eperako gordailuek, inbertsio-funtsek, aurreikuspen- edo pentsio-planek, baloreek, aurrezki-aseguruek edo kapital sozialak hilaren amaieran dituzten saldoak batuko dira.

3. Bezero berriak. Plus Kontu bat irekitzen duten bezero berriek urtebetez izango dituzte abantaila horiek, aparteko inolako baldintzarik gabe.

Ohiko galderak

Plus Kontu bat irekitzeko nortasun-agiria, pasaportea edo, adin txikikoa bada, adingabearen eta haren legezko ordezkarien (gurasoak edo tutoreak) identifikatzaile fiskala eta diru-sarreren edo jarduera ekonomikoaren egiaztagiria (nomina, errenta-aitorpena edo zure lan-jarduera frogatzen duen agiria) eduki behar dira.

Plus Kontuaren dokumentazioaren atalean komisioei buruzko informazio-agiria, ordainketa-kontuari lotutako zerbitzu adierazgarrienen zerrenda eta kontratu aurreko informazioa kontsulta ditzakezu.

* Plus Kontuak hiru hilean behin likidatzen ditu interesak, eta 25 €-ko hiru hilez behingo mantentze-komisioa du (% 0ko ITNa eta –% 3,29ko UTBa, urtebetez egunean 3.000 €-ko saldo konstanteari eusten bazaio). Komisio hori osorik hobarituko da, baldin eta dokumentu honetan jasotako baldintzak betetzen badira eta kontuan zorpekorik izan ez bada likidatu beharreko hiruhilekoan. ** 65 urtetik beherako bezeroen kasuan, beharrezkoa da Bizum zerbitzua aktibatuta izatea; bestela, bigarren txartelari kostuaren % 50eko deskontua aplikatuko zaio. *** Txartel hauek kanpo geratuko dira: Gold, Gold Pime, Pro, Business eta Gasolioko hobariduna.