Egin bezero eta lortu gehienez 1.275 €!
Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari atxikita dago LABORAL Kutxa, 2011ko urriaren 14ko 16/2011 Errege Dekretuan aurreikusitakoari. Gaur egun, 100.000 euroko gehienezko zenbatekoa bermatzen dio Funts horrek gordailugile bakoitzari.
Inbertitutako kapital osoaren edo zati baten diru-itzultzea, erreskatea edo itzulketa aurreratua eginez gero, komisioak edo zigorrak ordaindu beharko dira.
Nola lortu 1.275 € 3 urratsetan
Bete formularioa abenduaren 31 baino lehen, nomina edo pentsioagatik 400 €-en promozioari atxikitzeko. Ondoren, eman 2. eta 3. pausoak.
(1) 1 275 € gordinera arte, elkarrekiko bateragarriak diren promozio hauen baldintzak betez gero: gehienez 875 € gordin, Ongietorri Gordailuaren bidez, eta 400 € gordin, nomina edo pentsioa helbideratzeko promozioaren bidez.
(2) NOMINA EDO PENTSIOA. Hobaria 400 € gordinekoa (324 € garbikoa) izango da nomina- edo pentsio-helbideratze berrietarako. Hobaria diruzko etekin higigarria da, eta dagokion zerga-atxikipena izango du (gaur egun, % 19koa). Promozioak 2027ko otsailaren 28ra arte helbideratutako nomina edo pentsioetarako balio du. 18 urtetik gorako pertsona fisikoentzat da promozioa, betiere nomina, pentsioa edo langabezia-prestazioa LABORAL Kutxan helbideratuta izan ez badute eta 2026ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) onlineko atxikimendua formalizatzen badute. Promozioaren muga: onlineko formularioaren bidez baliozkotasunez formalizatutako lehen 1.000 atxikimenduak. Gutxienez 800 €-ko nomina edo pentsioa mantendu behar da 12 hilabetez jarraian. 400 € gordinak 2027ko martxoaren bigarren hamabostaldian abonatuko dira. Ikusi promozioaren oinarri osoak.
(3) ONGIETORRI GORDAILUA. Gehieneko zenbatekoa: 25.000 €. Azken 12 hilabeteetan LABORAL Kutxan posiziorik izan ez duten bezero partikularrentzat soilik. Gehienez gordailu bat bezeroko. 2026ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra kontrata daiteke. Azaroan eta abenduan egindako gordailu-eskaerak hurrengo hilaren 10ean formalizatuko dira zuzenean, betiere helbideratze-kontuak nahikoa saldo badu. Adibidez, azaroaren 25ean egindako eskaera bat abenduaren 10ean formalizatuko da. 25.000 €-ko gordailuaren adibidea: hilean gutxienez 50 €-ko ordainketak eginda (helbideratutako etxeko ordainagiriak eta saltokietan txartel, mugikor edo Bizum bidez egindako erosketak barne hartuz) gordailua indarrean dagoen bitartean, % 3,5eko UTBa eta % 3,5eko ITNa, 875 €-ko interes gordinekin (708,75 €-ko interes garbiekin); baldintza horiek bete ezean, % 3ko UTBa eta % 3ko ITNa, 750 €-ko interes gordinekin (607,50 €-ko interes garbiekin). Interesak muga-egunean likidatuko dira. Ezerezte aurreratu osoa edozein unetan egin daiteke: % 3ko ITNko interesak sortuko dira ezerezte-datara arte, eta urteko % 4ko kenkaria ezarriko da printzipalaren gainean, epemugarako geratzen den epearen gainean; kenkari horrek ezingo du inolaz ere sortutako interesen zenbatekoa gainditu. LABORAL Kutxak eskaintza luzatu ahal izango du.