Ongietorri Gordailua

1 / 6

Este número es indicativo del riesgo del producto, siendo 1/6 indicativo de menor riesgo y 6/6 de mayor riesgo.

% 3,50erainoko UTBa

urtebeterako gehieneko errentagarritasuna

25.000 €

gordailuaren gehienezko zenbatekoa

Nomina gabe

ez dago mugitu beharrik

Gainera, online bezero egitean, eramaten duzuna

Online Kontua + Txartela

Komisiorik gabe***

Zure eguneroko kontua, ezustekorik gabe.


  • Mantentze komisiorik gabe: ITN % 0 eta UTB % 0 urtebetean 1.000 € konstanteko eguneroko saldorako kalkulatuak.

  • Online transferentziak, doan (Espainia eta EB).

  • Jaulkipen- eta mantentze-komisiorik gabeko zordunketa-txartela.

Boost Aurrezki Kontua

% 3ko UTBa**

Hilero sortzen duzun aurrezkirako.


  • Hilean 1.000 €-rainoko ekarpena.

  • Zuk erabakitzen duzu zenbat eta noiz.

  • Erabateko erabilgarritasuna, komisiorik gabe.

Ongietorri Gordailua kontratatzean, Online Kontua eta Boost Aurrezki Kontua kontratatzen dituzu. Kontu horietako batek ere ez du komisiorik.


Bihurtu bezero

Ohiko galderak

* ONGIETORRI GORDAILUA. Gehieneko zenbatekoa: 25.000 €. Bezero berrientzat bakarrik balio du, eta bezero bakoitzak gordailu bat izango du gehienez. Gordailuaren kontrataziotik kanpo geratzen dira azken 12 hilabeteetan bezero izan diren pertsonak. Gordailu-eskaerak hilabete naturaletan metatuko dira kontratazio-aldian (iraila eta urria), hau da, gordailua kontrata daitekeen hilabeteetan, eta hurrengo hilaren 10ean formalizatuko dira automatikoki, betiere helbideratze-kontuak formalizazio-datan nahikoa saldo badu; kontratuan adieraziko dena. Adibidez, irailaren 25ean egindako eskaera bat urriaren 10ean formalizatuko litzateke. Adibide adierazgarria: 25.000 €-ko gordailurako, hilean gutxienez 50 €-ko ordainketak egiten badituzu zure Online Kontuan (helbideratutako etxeko ordainagiriak eta saltokietan txartel, mugikor edo Bizum bidez egindako erosketak barne) gordailua indarrean dagoen bitartean: % 3,50eko ITNa / % 3,50eko UTBa, interes gordinak: 875 €, interes garbiak: 708,75 €; zenbateko bererako, baldintzak bete gabe: % 3ko ITNa / % 3ko UTBa, interes gordinak: 750 €, interes garbiak 607,50 €. Interesak muga-egunean likidatuko dira. Kontratu hau automatikoki ezereztuko da mugaegunean, eta sortutako zenbatekoa eta sortutako interesak euskarri-kontuan ordainduko dira. Bezeroek edozein unetan ezeztatu ahal izango dute guztiz beren gordailu lotua. Kasu horretan, % 3ko urteko ITNa duten interesak likidatuko dira ezeztatze-datara arte, eta % 4ko kenkaria aplikatuko zaio printzipalari ezeztatze-dataren eta hitzartutako epemugaren arteko aldiagatik. Kenkari hori ezingo da izan, inola ere, sortutako interesen zenbatekoa baino handiagoa. Eskaintza honek 2026ko irailaren 1etik urriaren 31ra arte balio du. LABORAL Kutxak beretzat gordetzen du eskaintza data horretatik aurrera luzatzeko eskubidea. ** BOOST AURREZKI KONTUA. % 3ko UTBko aurrezki-kontua. Hilean kontuan sar daitekeen gehieneko zenbatekoa: 1.000 €. Adibidea: kontua 2026-09-01ean irekitzen baduzu eta urtebetez hil bakoitzeko lehen egunean 500 € sartzen badituzu, aldi horretan guztira 6.000 € metatuko dituzu, eta beste 78,21 € garbi interesetan. Adibideko interesak kalkulatzeko, % 2,96ko ITNko / % 3ko UTBko interes-tasa aplikatu zaio gordailuan metatutako zenbatekoari, eta egungo araudi fiskalaren arabera dagokion atxikipena ezarri zaio (% 19). Interes gordina: 96,56 €. Interes garbia: 78,21 €. Interes hartzekodunak egunero kalkulatzen dira balorazio-daten arabera, eta kontu horretan bertan ordainduko dira, hileko epealdiaren azken egunean. *** KONTUA MANTENTZE-KOMISIORIK GABE. ITN: % 0 y UTB: % 0 urtebetean 1.000 € konstanteko eguneroko saldorako kalkulatuak. Jaulkipen- eta mantentze-komisiorik gabeko zordunketa-TXARTELA.