Aurrezki Nomina Gordailua
Zer da Aurrezki Nomina Gordailua?
Aurrezki-plan malgua da, eta ez du komisiorik. Nomina helbideratuta duten bezeroentzat diseinatuta dago, eta hilean 30 €-tik 1.000 €-ra bitarteko ekarpenak egiteko aukera ematen du.
Aurrezki Nomina Gordailuaren abantailak
• Zuk erabakitzen duzu nola eta zenbat aurreztu hilero (30 €-tik 1.000 €-ra)
• %2,5eko UTBko ordainsariarekin, lehen urteko aurrezkiengatik
• Komisiorik eta gasturik gabe
• Dirua nahi duzunean atera dezakezu*
Adibidez, zure Aurrezki Nominan 500 € gehitzen badituzu hilean, urtebeteren buruan 6.000 € pilatuko dituzu, eta beste 65,52 € jasoko dituzu interesetan**
Hasi interesak eta aurrezteko ohitura onak sortzen!
Ohiko galderak
Gordailuari lotutako ageriko kontu operatibo bat eduki behar da, eta LABORAL Kutxan helbideratuta nomina/pentsioa/langabezia-prestazioa.
Online Bankatik ireki dezakezu, edo LABORAL Kutxaren edozein bulegotara joan, kontua irekitzeko.
Edozein unetan alda dezakezu zenbatekoa, ekarpenaren data eta helbideratze-kontua, bai online bankaren bidez, bai bulego batera joanda.
*Urtebeterako epea, epemugan tazituki urteka berrituta, berritze-unean indarrean dagoen tasaren arabera, 2025eko maiatzaren 1etik aurrera. Lehen urtean gordailua aldez aurretik ezerezteko eskaera egiten bada, % 1,75eko ITN %1,75eko UTBan likidatuko da. Adibidea: zure Nomina Aurrezkian hilean 500 € jartzen badituzu, eta sei hilabetera aldez aurretik ezerezten baduzu, 3.000 € pilatuko dituzu guztira, eta beste 12,51€ jasoko dituzu interesetan. ** Adibideko interesak kalkulatzeko, gordailuan metatutako zenbatekoari % 2,5eko ITN % 2,5eko UTBko interes-tasa aplikatu zaio, 2025eko maiatzaren 1etik aurrera jarritako hileko zenbatekoari, eta egungo zerga-araudiaren arabera dagokion atxikipena aplikatu zaio (% 19). Interes gordina: 80,89 euro; zure aurrezki-gordailuan ordaindu beharreko interesa: 65,52 euro urtebeteren buruan. Gordailuari lotutako ageriko kontu operatibo bat eduki behar da, gordailua formalizatu eta ezeztatu ahal izateko. Hartzekodunen interesak balorazio-daten arabera kalkulatzen dira egunero, eta gordailu horretan bertan ordainduko dira urteko aldi bakoitzaren azken egunean. Nomina Aurrezkiko gordailu baten titulartasuna izateko, ezinbestekoa da LABORAL Kutxan gutxienez 600 euroko nomina, pentsioa edo langabezia-prestazioa helbideratuta izatea, bai gordailuari lotutako kontuari alta ematen zaionean, bai indarrean dagoen bitartean. Baldintza hori betetzen ez bada, LABORAL Kutxak gordailua bere kabuz ezeztatzeko eskubidea izango du