Aurrezki Erregularra Gordailua
LABORAL Kutxa Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari atxikita dago, urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera. Aipatutako funtsak gaur egun bermatzen duen gehieneko kopurua 100.000 € da gordailugile bakoitzeko.
Zer da Aurrezki Erregularreko Gordailua?
Aurrezteko plan malgua da, komisiorik gabea, eta aukera ematen du aldian-aldian ekarpenak egiteko, hilean 30 €-tik 1.000 €-raino.
Aurrezki Erregularra Gordailuaren abantailak
Zeuk erabakiko duzu nola eta zenbat aurreztu hilez hil (30 €-tik 1.000 €-ra).
% 1,75eko UTBa jasoko duzu lehen urteko aurrezkiengatik.
Komisiorik eta gasturik gabe.
Dirua nahi duzunean atera dezakezu*.
Adibidez, hilean 500 € sartzen badituzu zure Aurrezki ERREGULARRA kontuan, 6.000 € metatuko dituzu urtebetean, eta 45,86 €-ko interesak jasoko dituzu
Zatoz zure LABORAL Kutxa bulegora eta hasi interesak eta aurrezteko ohitura onak sortzen!
Ohiko galderak
Gordailuari lotutako ageriko kontu operatibo bat eduki behar da. Kontua irekitzeko Online Bankatik ireki dezakezu edo LABORAL Kutxaren edozein bulegotara joanda.
Bai. Zenbatekoa, ekarpenaren data eta helbideratze-kontua nahi duzunean alda ditzakezu, bai Online Bankan, bai bulegoan.
*Urtebeteko epea. Muga-egunean isilbidez berrituko da urtebeteko epealdietarako, berritze-egunean indarrean dagoen tasarekin. Gordailuaren ezerezte aurreratua lehen urtean eskatuz gero, % 1,75eko ITNan % 1,75eko UTBan likidatuko da. Adibidea: zure Aurrezki ERREGULARrean hilean 500 € sartzen badituzu eta 6 hilabete igarotakoan ezerezten baduzu, 3.000 € izango dituzu metatuta, eta 12,51 €-ko interesak jasoko dituzu. **Adibideko interesak kalkulatzeko, % 1,75eko ITNko % 1,75eko UTBko interes-tasa aplikatu zaio gordailuan metatutako zenbatekoari, eta dagokion atxikipena ezarri zaio (% 19), egungo araudi fiskalaren arabera. Interes gordina: 56,62€; zure aurrezki-gordailuan ordaindu beharreko interesa: 45,86 € urtebeteren buruan. Beharrezkoa da gordailuari lotuta ageriko kontu bat izatea, gordailua formalizatu eta ezereztu ahal izateko. Interes hartzekodunak egunero kalkulatzen dira balorazio-daten arabera, eta gordailu horretan bertan ordainduko dira, urteko epealdiaren azken egunean.