Funtsa + Gordailua 50/50

Arrisku-adierazlea funtsa-gordailua

Aurreztu ala inbertitu? Aukeratu dena.

Euro
Gutxieneko inbertsioa

4.000 €

Plazo mínimo
Gutxieneko epea

Gordailuan, 15 hilekoa izango da gutxieneko epea.

Rueda
Interesen likidazioa

Gordailuan, hilean behin egingo da interesen likidazioa

Reloj
Eskaintza noiz arte indarrean

2025/04/15

Gutxieneko inbertsioa: 4.000 €; % 50 «15 hilerako epea» gordailuan sartuko da, eta % 50, inbertsio-funts batean**.

Inbertsio-funtsetan inbertitzeak kapitala galtzeko arriskua dakar**.

Kontaktatu

Ohiko galderak

Egin beharreko gutxieneko inbertsioa 4.000 €-koa da.

Inbertsioaren % 50 “15 hilabeterako epea” gordailura bideratuko da, eta gainerako % 50 zuk aukeratzen duzun eta zure inbertsio-profilera ondoen egokitzen den inbertsio-funts batera.

Edozein unetan ezereztu ahal izango duzu «15 hilerako epea» gordailua. LABORAL Kutxak ontzat eman ahal izango du ezereztea, eta kasu horretan urteko % 4ko kenkaria ezarriko dio itzuliko den printzipalari, ezerezte-dataren eta hitzartutako muga-egunaren arteko epearen arabera. Kenkari horrek ezingo du, inolaz ere, data horretara arte sortutako interesen zenbatekoa gainditu.

«15 hilerako epea» gordailua kontratatu ahal izateko, titularrak edo titularretako batek ekarpena egin beharko du inbertsio-funts batean, eta funts horrek eta «15 hilerako epea» gordailuak titulartasun bera izan beharko dute.

Eskaintza honetatik kanpo geratzen dira Horizonte gamako inbertsio-funtsetan, Banco Inversisen gordailututako funtsetan, LK Ahorro funtsean eta LK Ahorro Corto Plazo funtsean egindako ekarpenak, baita Caja Laboral Popular, Coop. de Crédito entitateak banatzen dituen beste inbertsio-funts batzuetatik etorritako ekarpenak ere.

(*) Kanpaina honetako gordailua «15 hilerako epea» gordailua da. Interesen likidazioa hilean behin egiten da eta, kontratatzeko, (**Kontratazio-baldintzak) paragrafoan jasotako baldintza bete behar da. Lehen 12 hiletan % 2,10eko interes-tasa nominala (ITNa) aplikatuko da, eta, azken 3 hiletan, % 5,5eko ITNa (% 2,81eko UTBa), baldin eta (***Iraunkortasun-baldintza) paragrafoan jasotako baldintza betetzen bada; bestela, % 2,10eko ITNa (% 2,12ko UTBa) ezarriko da. 100.000 €-ko 15 hilerako Gordailu baten likidazioadibidea, baldin eta bezeroak muga-egunera arte eusten badio: hilean 175 €-ko interes gordinak likidatuko ditu lehen 12 hiletan, eta hilean 458,33 €-ko interes gordinak azken 3 hiletan (% 2,81ko UTBan). (***Iraunkortasun-baldintza) paragrafoan eskatzen den iraunkortasun-baldintza betetzen ez badu, berriz, hilean 175 €-ko interes gordinak likidatuko ditu 15 hiletan (% 2,12ko UTBan). Edozein unetan ezereztu ahal izango duzu «15 hilerako epea» gordailua. LABORAL Kutxak ontzat eman ahal izango du ezereztea, eta kasu horretan urteko % 4ko kenkaria ezarriko dio itzuliko den printzipalari, ezerezte-dataren eta hitzartutako muga-egunaren arteko epearen arabera. Kenkari horrek ezingo du, inolaz ere, data horretara arte sortutako interesen zenbatekoa gainditu. (**) Kontratazio-baldintza. «15 hilerako epea» gordailua kontratatu ahal izateko, titularrak edo titularretako batek ekarpena egin beharko du inbertsio-funts batean, eta funts horrek eta «15 hilerako epea» gordailuak titulartasun bera izan beharko dute. Ekarpen horren zenbatekoa gordailua formalizatzekoaren parekoa izan beharko da, edo handiagoa. Eskaintza honetatik kanpo geratzen dira Horizonte gamako inbertsio-funtsetan, Banco Inversisen gordailututako funtsetan, LK Ahorro funtsean eta LK Ahorro Corto Plazo funtsean egindako ekarpenak, baita Caja Laboral Popular, Coop. de Crédito entitateak banatzen dituen beste inbertsio-funts batzuetatik etorritako ekarpenak ere. (***) Iraunkortasun-baldintza. Azken 3 hiletan % 5,5ko ITNa lortzeko, inbertsio-funtsean egindako ekarpenari, «15 hilerako epea» gordailua kontratatzeko eskubidea ematen duenari, 2026-03-31ra arte eutsi beharko zaio gutxienez. Eskaintza honek lurralde nazionaleko probintzia guztietarako balio du, Nafarroako Foru Komunitaterako izan ezik. Gordailu hau kontratatzeak "15 hilabeteko epea" gordailua aparte kontratatzeko aukera baztertzen du. Eskaintza konbinatu honetan dauden inbertsio-fondoak bereizita kontabilizatu ahal izango dira. Kontsultatu inbertsio-funts guztien informazio-liburuxkak eta inbertitzailearentzako funtsezko datuen (IFDen) agiriak www.cnmv.es eta www.laboralkutxa.com webguneetan eta LABORAL Kutxaren edozein bulegotan.