Etxebizitzako Aurrezki-Kontua

1 / 6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du. Arrisku txikiena 1/6 da eta arrisku handiena 6/6.

Zer da LABORAL Kutxaren Etxebizitzako Aurrezki-Kontua?

LABORAL Kutxaren Etxebizitza Kontuarekin zure aurrezkia planifikatu ahal izango duzu eta EAEko errenta-aitorpenean abantaila fiskalak aprobetxatu**. Laguntza erraz eta malgua, zure ohiko etxebizitzaren erosketan, birgaitzean edo eraikuntzan aurrezteko. Konplikaziorik gabe, dramarik gabe eta zure bizitzarekin jarraitzen duzun bitartean.

Zergatik ireki Etxebizitza Kontu bat?

Etxebizitza Kontuei aplikatutako abantaila fiskalak

Urtean 8.500€ aportatzen badituzu (urtean gehienez deduzitu daitekeena), Ogasunak bueltatzen dizuna:

  • 36 urtetik beherakoei: % 23 = 1.955 €

  • 36 urtetik gorakoei: % 18 = 1.530 €


Baldin eta irekiera unean zergadunak:

  • 36 urte baino gutxiago baditu: 10 urteko epea izango du kopuruak Etxebizitza Kontuetan sartzeko.

  • 36 urte baino gehiago baditu: epea 6 urtera murrizten da Etxebizitza Kontuetan kopuruak sartzeko.

ITN eta UTB

Adibide argigarriak*:

900€-ko batez besteko saldoa:

%0,00 UTBa*

15.000 €-ko batez besteko saldoa:

%0,94 UTBa*

30.000 €-ko batez besteko saldoa:

%1,18 UTBa*


Ohiko galderak

Bai, titularrak saldoa nahi duenean eta nahi besteko zenbatekoa erabili dezake. Hala ere, foru-ogasun batzuen araudiak ezarritako zerga-abantailez baliatu ahal izateko, erretiratutako funtsak titularraren ohiko etxebizitza erosteko, birgaitzeko edo eraikitzeko erabili behar dira soilik.

Etxebizitza-Kontuan metatutako saldoa zure ohiko etxebizitza erosi, birgaitu edo eraikitzeko soilik erabili behar da.

1. Jarri gurekin LABORAL Kutxarekin

Produktu hau kontratatu nahi baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, hemen gaude laguntzeko. Gurekin harremanetan jar zaitezke orrialde honetan dagoen formularioaren bitartez edo gure bulego batetara etor zaitezke. LABORAL Kutxan, aholkularitza pertsonalizatua eta konpromisorik gabea eskainiko dizugu, zure beharren araberako aukerarik onena aurki dezazun.


2. Oraindik ez zara bezero?

Zatoz LABORAL Kutxara "Egin zaitez bezero" zerbitzuaren bidez. Gozatu zuretzat diseinatutako abantaila eta irtenbide finantzario guztiez.

*UTBa aldatu egingo da kontuaren batez besteko saldoaren arabera, interes-tasa desberdinak aplikatzearen ondorioz: 2023ko urtarrilaren 1ean egindako 30.000 euroko ezarpen batek, kontuan urtebetez mantentzen denak, 352,11 euroko interes gordinak sortuko lituzke (UTB %1,18). Egun berean egindako 15.000 euroko ezarpen batek, urtebetez ere iraungo balu, 140,53 euroko interes gordinak sortuko lituzke (UTB % 0,94). Hiru hilean behin egiten den interesen likidazioa, kontuan bertan ordaintzen dira, eta hasierako ezarpenari gehitzen zaizkio hurrengo likidazioen interesak kalkulatzeko. **Aurrezpen metatua ohiko etxebizitza erosteko erabiltzen bada, zerga-arintzea indarrean dago Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, foru-lurralde bakoitzak ezartzen dituen mugen barruan, etorkizunean alda daitezkeen arren.