Ohiko galderak

Zertarako eduki bizi-aseguru bat?

Bizitzan badira aurreikusi ezin ditugun egoerak, esaterako, gaixotasunak, heriotza, etab. Bizitza-aseguru batek finantza-segurtasunean pentsatzeko aukera ematen digu, baita huts egiten dugunean gure familia estalita egongo dela jakiteak ematen digun lasaitasuna ere.

Normalean inork ez du gai horietan pentsatu nahi izaten, baina, batez ere, norbait zure mendekoa bada finantza-aldetik, horrelakorik suertatuz gero zer gertatuko litzatekeen pentsatzeari ez diogu uko egin behar. Denok dugu behar adinako kopuru (kapital) batekin gure mendekoak direnak bizitza-aseguru batekin babesteko erantzukizuna; eta kopuru hori zure familiaren finantza-segurtasunaren oinarria da.

Hauek dira bizitza-aseguru bat edukitzeak dakartzan abantaila nagusiak:

  • Zure diru-sarrerekin zure familiari egiten diozun ekarpena ordezten laguntzen dizu, familia bai erabat, bai neurri batean bakarrik ekarpen horren mendekoa bada ere.
  • Kitatu gabeko zorrak badituzu, zure familiak ez du gastu horiei aurre egin beharrik izango; adibidez, hipoteka, ordaintzeke duzun edozein faktura, hileta-gastuak, zergak, edo, baita, negozio bat baduzu, eduki ditzakezun zorrak ere.
  • Etorkizunean familiak izan ditzakeen beharrak ordaintzeko laguntza bat da, esaterako, zure seme-alaben ikasketak, etxebizitza berri bat erostea, erretirorako aurreztea, etab.
  • Heriotzarekin lotutako gastuetarako dirua berehala jasotzeko aukera ematen dizu.

Gehigarri gisa, bizitza-asegurua kontrata daiteke beste berme batzuekin, zuretzat eta zure familiarentzat horiek bezain egoera garrantzitsuak eta ustekabekoak estaltzeko. Esaterako, hauek:

  • Gaixotasun larriak edo baliaezintasuna, zure ekonomiarentzat traumatikoak izan daitezkeen egoerak baitira.Bitarteko ekonomikoak eskaini nahi ditugu Aseguratuaren bizi-kalitatea hobetzeko, baita tratamendu mediko-kirurgikoekin eta/edo errehabilitaziokoekin senda dadin ere.
  • Laneko baja, ospitaleratzeagatiko kalte-ordaina eta/edo osasun-gastuen itzulketa, istripu bat izan ondoren sor daitezkeen behar ekonomikoak estaltzeko: lan egiteko aldi baterako ezintasuna, ospitaleratze-epeak, proba eta tratamendu medikoak, ebakuntza kirurgikoak, errehabilitazio-saioak, etab.

Ikusten duzunez, arrazoi asko eta oso onak daude bizitza-aseguru bat kontratatzeko.

Kasu bakoitza baloratzeko norberaren baldintza pertsonalak, familiakoak eta lanekoak hartu behar dira kontuan. Familiarik izanez gero, aditu askok iradokitzen duenez, urteko soldata halako 5 -10 arteko kapitala behar da. Hortik aurrera, egokia iruditzen zaizun kapitala, zure familiak diru-sarrera handiagoak behar izatea ekar ditzaketen beste aldagai batzuen arabera, esaterako, hipoteka, seme-alaben hezkuntza, zorrak, etab. Aldagai horietako bakoitza dela-eta, kasu bakoitza desberdina da.

Nahi baduzu, paper batean kalkulatu dezakezu: kalkulatu tokatzen zaizkizun prestazio publikoak, dauzkazun zorrak etab. Baina, nahiago baduzu, guk egingo dugu zure ordez, AUKERA txostena egingo dizugu zure egoeraren diagnostiko batekin eta estaldura-aholku pertsonalizatuarekin..

Bai, ordaindu dezakezu asegurua zatika. Aseguruek urteko prima bat dute, baina erosoago ordaintzeko, zure aseguruaren prima zatika ordain dezakezu, zure beharren arabera. Orain, gainera, Multiaseguru kontuarekin 12 ordainketa erosotan eta inolako kosturik gabe..

Edozein lan-jarduera edo jarduera profesional egitea eragozten duen baliaezintasun iraunkor eta atzeraezinari deitzen zaio.

Bizitza-aseguruen kasuan, estalita geratzen da gaixotasun- edo istripu-kasuan.

Eta gure bizi-aseguruekin nahi adina estali ahal izango duzu, mugarik eta baldintzarik gabe.

Egoera fisiko atzeraezina, ohiko jarduera profesionalarekin edo lanekoarekin jarraitzeko aukerarik ematen ez duena

Berme interesgarria baino gehiago da; izan ere, gaixotasun hauetako bat diagnostikatuta soilik jasoko duzu kontratatu duzun kapitala, eta ez duzu zertan ezgaitasunik edo heriotzarik izan. Horrek gaixotasunaren ondorioz sor daitezkeen gastuetarako baliabideak emango dizkizu.

Estaltzen dituen gaixotasuanak:

  • Miokardioko infartua
  • Minbizia
  • Hodietako istripua
  • Giltzurruneko gutxiegitasuna
  • Arteria koronarioen kirurgia, zubi aortokoronarioa (By-pass)
  • Bizi-organoen transplantea
  • Paralisia, paraplegia
  • Alzheimer gaixotasuna
  • Parkinsonen gaixotasuna
  • Koma-egoera
  • Itsutasun osoa
  • Erredura larriak

Zuk aukeratzen duzun pertsona izango da onuraduna eta hark jasoko du aseguratutako kapitala ezustekoa gertatuz gero.

Hipoteka dagoenean normalean bankua izaten da lehentasunezko onuraduna, baina gehiegizko estaldura kasuetan, soberakin hori aukeratutako pertsonarentzat izaten da.

Gogoratu, gainera, kontratatutako bizi-aseguruen erregistro publiko bat dagoela eta edozeinek kontsulta dezakeela bizi-aseguru baten existentzia; hala, ez da onuradunik geldituko tokatzen zaiona jaso gabe.