Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera Partikularrak Aseguruak Hegan egin LABORAL Kutxarekin

ZER HARTZEN DU BARNE?

Kode bat, bi pertsonarentzako joan-etorriko bi hegaldi egiteko. *Tasak ez daude barne (pertsonako eta ibilbideko 20 € nazioko hegaldian eta 25 € nazioartekoan). Kode horrekin, Erroma, Paris, Berlin, Londres, Brusela, Oporto, Marrakex... dituzu aukeran, eta baita beste hainbat helmuga ere.

Joan-etorriko hegaldi zuzena

2 lagunentzako

Europako eta Marokoko helmugetara bidaiatzeko

2.500 ibilbide baino gehiago

Eskuko ekipajea (airelinearen arabera)

 

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Zure etxe- edo auto-asegurua kontratatuta, kode bat oparituko dizugu, bi pertsonarentzako joan-etorriko bi hegaldi egiteko. Tasak ez daude barne (pertsonako eta ibilbideko 20 € nazioko hegaldian eta 25 € nazioartekoan). Eta etxe- edo auto-aseguruaren aurrekontua eskatzen baduzu, 100 hegaldiren zozketan sartuko zara**.

KONTRATATU

ZUZENEKO SARIA

GOZATU

Zure etxe- edo auto-asegurua kontratatuta, kode bat oparituko dizugu, bi pertsonarentzako joan-etorriko bi hegaldi egiteko.

   

Sariarekin trukatzeko kode bat jasoko duzu, posta elektronikoz edo SMS bidez.

Erreserba egindakoan, gozatu bidaiaz besterik gabe.

Deskargatu sustapeneko jatorri eta helmuga guztiak.

 

NOIZ EGIN DEZAKET ERRESERBA?

Aurrena, erabaki 4 epealdietako zeinetan egin nahi duzun hegan; ondoren, egin erreserba, eta, amaitzeko, gozatu bidaiaz. Erraza, ezta?

Gogoan izan: sustapena denez, gerta liteke kodea trukatzean helmuga eta data guztiak eskuragarri ez egotea, ez baita hegazkin-txartelaren ohiko erosketa bat.

 

1º epealdia 2º epealdia 3º epealdia 4º epealdia
KONTSULTATU ETA
ERRESERBATU
2020ko martxoaren 1etik 10era 2020ko maiatzaren 1etik 10era 2020ko irailaren 1etik 10era 2021eko urtarrilaren 1etik 10era
HEGALDIAK 2020ko martxoaren 25etik 2020ko maiatzaren 31ra 2020ko maiatzaren 25etik 2020ko irailaren 30era 2020ko irailaren 25etik 2020ko abenduaren 31ra 2021eko urtarrilaren 25etik 2021eko apirilaren 30era

 

SARTU

ERRESERBATU

ETA EGIN HEGAN

Sartu laboralkutxa.incentivoregalo.com webgunean (ezarrita dauden 4 epealdietako batean izan dadila) eta idatzi zure kodea.

Kontsultatu helmugak eta datak eta erreserbatu hegaldia online.

Zure hegaldiaren erreserbazenbakia posta elektronikoz jasoko duzu. Bidaia on!

 

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK

  • Zer egin behar dut sustapenean parte hartzeko?

    Etxe- edo auto-asegurua kontratatu behar duzu parte hartzeko.

    Zertan datza oparia?

    Kode bat emango dizugu, bi pertsonarentzako joan-etorriko bi hegaldi egiteko. Tasak ez daude barne (pertsonako eta ibilbideko 20 € nazioko hegaldian eta 25 € nazioartekoan). Kode horren bidez, Espainiako, Europako edo Marokoko helmugetara egin ahal izango duzu hegan.

    Sustapenean eskuragarri ez dauden hegaldi edo data batzuk nahi badituzu, hegaldi-kodearekin bidali dizugun mezu elektronikoan ageri den gure webguneak eskaintzen dituen aparteko baldintzekin egin ahal izango duzu. Erreserba egiteko prozesuan aukeratu ahal izango duzu.

    Behar dut bidaia-asegururik?

    Zoazen lekura zoazela, ziur egon: seguru bidaiatuko duzu.

    Nola egin behar dut erreserba?

    Urrats erraz hauek eman behar dituzu, besterik gabe:

    1. Sartu laboralkutxa.incentivoregalo.com helbidean, posta elektronikoz jaso duzun kodearekin.
    2. Egin zure hegaldiaren erreserba online, hegaldiaren kodearekin bidali dizugun mezu elektronikoan ageri diren epealdien arabera.
    3. Zure hegaldiaren erreserba-zenbakia posta elektronikoz jasoko duzu. Bidaia on!

    Zer data ditut erreserba egiteko eta bidaiatzeko?

    Honako 4 epealdi hauek dituzu aukeran:

    1. Erreserba: 2020-03-01etik 2020-03-10era; bidaia: 2020-03-25etik 2020-05-31ra.
    2. Erreserba: 2020-05-01etik 2020-05-10era; bidaia: 2020-05-25etik 2020-09-30era.
    3. Erreserba: 2020-09-01etik 2020-09-10era; bidaia: 2020-09-25etik 2020-12-31ra.
    4. Erreserba: 2021-01-10etik 2021-01-10era; bidaia: 2021-01-21etik 2021-04-30era.

    Urtean 4 epealdi izango dituzu beti aukeran: bat iraungitzen denean, hurrengoan sartzeko aukera izango duzu.

    Joan naiteke bakarrik?

    Bai, hegaldiaren kodeak ematen du pertsona bakarrarentzat erreserbatzeko aukera; baina, kode hori desgaitu egingo da erreserba egindakoan, eta ezin izango da berriro erabili.

    Badut saria beste norbaiti oparitzeko aukerarik?

    Bai; bi aukera dituzu: bidaia zeuk egitea beste norbaitekin edo saria nahi duzunari oparia.

    Nirekin bidaiatzekoa zenak ez du dagoeneko joan nahi; eraman dezaket beste norbait?

    Ez; airelineek ez dute bidaiarietan aldaketarik onartzen, behin bidaia-txartela sortuta dagoela.

    Alda ditzaket nire erreserbaren datak?

    Ez; airelineek ez dute aldaketarik onartzen, erreserba egindakoan. Erreserba-aldian zehar nahi adina alditan sartu ahal izango zara kontsultak egin eta datak eta helmugak aldatzera; baina, erreserba egin aurretik betiere.

    Nora egin dezaket bidaia?

    Espainiako, Europako edo Marokoko helmugetara joan ahal izango zara. Kontsultatu nora joango gara

    Zer airelinea sartzen dira?

    Erreserben web-plataforman 30 low cost airelineatik gora daude: IBERIA EXPRESS - JETAIRFLY - VUELING - SMART WINGS - RYANAIR - FRENCH BLUE - HOP! - WIZZ AIR - TRANSAVIA FRANCE - EUROWINGS - EASYJET - ALUU AIRLINES - WOW AIR - BLUE PANORAMA AIRLINES - AIRBALTIC - TRANSAVIA - NORWEGIAN AIR SHUTTLE - BLUE AIR - POBEDA - VOLOTEA - CORENDON AIRLINES - PEGASUS AIRLINES - FLYBE - JET2 - NIKI - AIRBALTIC - CONDOR - ONUR AIR - FLYBE – ICEANDAIR.

    Erreserba online egiten da? Egin dezaket smartphonetik?

    Bai. Erreserba-motorra duen web-plataforma bat da, airelineekin konektatuta dagoena. Gainera, responsive teknologia duenez, Internet eskura duzun edozein lekutatik egin ahal izango duzu erreserba, ordenagailutik, tabletatik edo smartphonetik.

    72 ordu igaro dira eta oraindik ez dut nire txartelen erreserba jaso, zergatik?

    Agian, posta elektronikoko mezu baztergarrien karpetan egongo da erreserbaren mezua. Begiratu. Han ez badago, mesedez idatzi vuelo@incentivoregalo.com helbidera, berriro bidal diezazutela eskatzeko.

    Ekipajea sartuta dago nire hegaldi-kodean?

    Pertsona bakoitzak 10 kg-rainoko eskuko ekipaje 1 eraman dezake, airelinearen neurriak errespetatuz. (Erreserba Ryanair enpresarekin egiten baduzu, adibidez, bidaiari bakoitzak poltsa, maleta edo motxila bat eraman dezake kabinan doan, baldin eta aurreko eserlekuaren azpian sartzen bada eta neurri hauek gainditzen ez baditu: 40 cm x 20 cm x 25 cm).

    Bikotekidearekin noa; eraman dezakegu haurtxo bat?

    Bai, baina 30 €-ko gehigarria gehi airelineak ezartzen dituen kostuak ordainduta. Haurtxoak 24 hilabetetik beherakoa izan behar du eta besoetan egin behar du bidaia osoa. Kasu horretan, helduon erreserba egindakoan, helbide honetara idatziz eska dezakezu zerbitzua: vuelo@incentivoregalo.com.

    7 egunetik beherako haurtxoek (7 barne) ezin izango dute sustapen honetako airelineetan bidaiatu. 8 egun eta 23 hilabete bitarteko haurtxoek (biak barne) 18 urtetik gorako heldu batekin bidaiatu beharko dute (ume bakoitzak heldu batekin). 2 urteko adingabeak ezingo dira hegaldiaren erreserban sartu, onlineko erreserban zehar. 2 urtetik beherakoek heldu baten altzoan bidaiatu ahal izango dute (tripulazioko kideek umeentzako segurtasun-uhal berezi bat emango diote).

    Halakoetan, umeak ez du ekipajea fakturatzeko eskubiderik. Ume horren erreserba egiteko, airelinearekin jarri beharko zara harremanetan, zeure erreserba bukatutakoan. Erreserba-zenbakia eman beharko diezu, reservas@tuiata.com helbidearekin batera, eta haurtxoaren erreserba eskatu.

    Kostu txikiko aire-konpainia gehienek aukera ematen dute haur-ekipamenduko 2 artikulu doan eramateko. Ekipajeak fakturatzeko mostradorean etiketa daitezke (adi: hegaldirako aurreikusitako irteera-ordua baino 40 minutu lehenago ixten dute). Edonola ere, zeuk galdetu beharko dituzu aire-konpainia bakoitzaren baldintzak, haurtxoaren txartela erreserbatzeko harremanetan jartzen zarenean.

    Haur-kotxeak hegazkinaren eskaileretara iritsi arte erabili ahal izango dira. Hegazkinetik jaitsitakoan, eskaileren ondoan jaso ahal izango dira (baldin eta tokian tokiko baldintzek aukera hori ematen badute). Haurrentzako Amsafe CARES euste-sistema, aldemeneko jarlekuan.

    Urtebetetik gorako umeak hegazkineko jarleku batean eseri ahal izango dira, Amsafe CARES euste-sistema erabiltzen badute (bezeroak eraman beharko du). Haur horiek 10 eta 20 kg bitartean pisatu beharko dute. Erreserba egiteko, jarri harremanetan airelinearekin eta eman lehen aipatu ditugun helduen erreserbako datuak.

    Ume txiki batentzako (12 eta 23 hilabete bitartekoarentzako) jarlekua erreserbatu baduzu (Amsafe CARES euste-sistema erabiltzeko, betiere), 10 kg-rainoko eskuko ekipajeaz gain poltsa txiki bat ere igo dezakezu hegazkinera, eta ordaindutako ekipajea ere fakturatu dezakezu. Berarekin doan helduak, berriz, bere eskuko ekipajeaz gain 5 kg-rainoko haur-poltsa bat ere eraman dezake aldean.

    Erreserba eginda eta hegaldiaren erreserba-zenbakia eskura duzula, haurrarekin bidaiatzearen inguruko kontsulta egin dezakezu erreserbatu duzun airelinearekin.

    Pasatu egin zait erreserba egiteko epealdia; egin dezaket erreserbarik?

    Erreserba-plataforma epealdi horietan bakarrik egongo da erabilgarri, erabiltzaile guztientzat. Epea horietatik kanpo ezin izango zara sartu. Halere, erreserbak egiteko 4 epealdi daude, eta bakoitzean hainbat aukera izango dituzu erreserba egiteko.

    Nora joko dut arazoren bat izanez gero?

    Grupo Incentivo Regaloren bezeroaren arretarako departamentura: vuelo@incentivoregalo.com

    Nola egin dezaket onlineko fakturazioa?

    Erreserba egin ostean, mezu elektroniko bat jasoko duzu check-ina online egiteko jarraibideekin.

    Huts egin dut bidaiarien datuak sartzerakoan; zer egin dezaket konpontzeko?

    Erreserba berretsitakoan ez da onartuko ezeztapenik edo izen-aldaketarik. Aldaketaren bat egitekotan, erreserbatu duzun konpainiaren baldintzen arabera egin beharko duzu, zuzenean beraren webgunean ageri den bezeroaren arretarako departamentura joz. Ezeztatzeak erreserbaren % 100eko kostua izan dezake.

    Eguneko zer ordutan egin dezaket erreserba eta noiz jasoko ditut nire txartelak?

    Erreserbaren epealdian zehar —hegaldiaren kodea jaso duzun dokumentuan dator—, edozein ordutan egin ahal izango duzu erreserba, onlineko plataformak 24 orduz egiten baitu lan, etenik gabe.

    Txartelak posta elektronikoz jasoko dituzu, gehienez ere 72 orduko epean.

    Erreserba dezaket helmuga eta data jakin bat?

    Bai; webgunean dituzu helmuga eta data guztiak. Helmuga eta data ugari daude aukeran. Gainera, nahi izanez gero, beste egun batzuk ere aukeratu ahal izango dituzu, sustapeneko gehigarri bat ordainduz.

    Zer gertatuko da airelineak bertan behera uzten badu hegaldia?

    Erreserba egindakoan, airelineako bidaiaria zara ofizialki; beraz, kasu horietan dauden eskubide eta betebehar berberak dituzu. Bete airelineak eta AENAk ematen dizkizuten jarraibideak.

    Halaber, aukera izango duzu gure Erreserba Departamentuarekin harremanetan jartzeko (vuelo@incentivoregalo.com) ere; informazioa emateaz gain, irtenbiderik onenari buruz aholkatuko zaitugu.

    Zer muga dituzte sustapeneko hegaldiek?

    Hegaldiek ez dute mugarik. Webguneko edozein hegaldi erreserbatu ahal izango duzu, eta, nahi izanez gero, hotelak ere bai, merkatuko tarifen arabera % 70erainoko deskontuekin.

    Erreserba-epealdia baino lehen badut jakiterik zer helmuga ditudan aukeran?

    Bai; jatorriak eta helmugak esteka honetan kontsultatu ahal izango dituzu: nora joango gara

*Eskaintzak auto- eta etxe-aseguruen kontratazio berrietarako balio du, betiere kanpainaren baldintzak betetzen badituzte eta 2020ko otsailaren 10etik 2020ko apirilaren 17ra bitartean egiten badira (efektu-data: 2020ko abenduaren 31). Kontratua egindakoan, opari hau emango da: kode bat, bi pertsonarentzako joan-etorriko bi hegaldi egiteko. Tasak ez daude barne (pertsonako eta ibilbideko 20 € nazioko hegaldian eta 25 € nazioartekoan). Muga: bi pertsonarentzako joan-etorriko bi hegalditarako 1.500 kode. Polizaren ordainketak LABORAL Kutxan egon behar du helbideratuta. Auto- eta etxe-aseguruen gutxieneko primak 250 €-koa eta 150 €-koa izango dira, hurrenez hurren. Sustapeneko hegaldiak hil hauetan erreserbatu behar dira, hilaren 1. egunetik 10.era bitartean: 2020ko martxoan, 2020ko maiatzean, 2020ko irailean eta 2021eko urtarrilean. Espainiatik abiatuko dira hegaldiok eta Europa barruko erradio laburrekoak izango dira helmugak. Kontsultatu zozketaren eta kanpainaren baldintzak www.laboralkutxa.eus webgunean edo LABORAL Kutxaren bulegoetan.
**2020ko otsailaren 10etik 2020ko apirilaren 17ra bitartean edozein kanal erabiliz auto- edo etxe-aseguru baten aurrekontua egiten duten LABORAL Kutxako bezeroak 100 hegaldiren zozketan sartuko dira. Guztira 2 hegaldiko 50 sari banatuko dira. Zozketaren data: 2020ko maiatzaren 15a. Kontsultatu zozketaren oinarriak zure ohiko bulegoan edo www.laboralkutxa.eus webgunean.
SAseguruen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da, banka-aseguruetako operadore lotetsia, eta Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago, OV-0072 klabearekin. Erantzukizun Zibila eta Finantza Ahalmena estalita ditu, indarrean dagoen legediaren arabera. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro SA. Kontsultatu aseguratzaileak hemen: www.laboralkutxa.com/eu/partikularrak/aseguruak.
Aholkatuko zaitugu

Posta elektronikoz edo telefonoz
aholkatuko zaitugu:

Aukeratu nola nahi duzun zurekin harremanetan jartzea:

×

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.