Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera Maiz egiten diren galderak

Maiz egiten diren galderak

Erantzunak

Zer dira fondoak?

Inbertsio kolektiboko tresnak dira, eta, horien bidez, inbertitzaileek beren aurrezkiak profesionalen esku uzten dituzte, guztiak batera kudeatzeko. Horrela, bere kabuz nekez irits litekeen merkatuetan inbertitzen du aurreztaileak.

Zenbat fondo mota daude?

DMAIF/FIAMM: Ondarea errenta finkoan inbertitzen dute. Bezero kontserbadoreentzat daude gomendatuta.

BHIF/FIM: Fondo horiek beren ondarearen zati bat balore-merkatuetan inbertitzen dute: akzioetan, zor publikoan… Errenta aldakorrekoak, errenta finkokoak eta mistoak izan daitezke.

BHIFF/FIMF: Fondo horiek beste inbertsio-fondo batzuetan inbertitzen dute beren ondarea.

Nolako errentagarritasuna lor dezaket?

Oro har, fondo baten errentagarritasuna ezezaguna izaten da, erreskatea egin arte.

Errenta aldakorrean zenbat eta portzentaje handiagoa inbertitu, orduan eta handiagoa izango da hartutako arriskua.

Hala ere, fondo batzuek errentagarritasun bermatua dute. Mugaegunean inbertitutako dirua gutxienez berreskuratuko duela bermatzen diote parte-hartzaileari.

Zer da likidazio-balioa eta nola kalkulatzen da?

Fondoko partaidetza bakoitzak egun jakin batean duen prezioa da likidazio-balioa.

Nola kontsulta dezaket likidazio-balioa?

Sukurtsalean.

Telebankan, 901 333 444 telefonora deituta eta zerbitzuko sarrera-gakoa eta sinadura-txartela adierazita.

CLNETen.

Zer dira partaidetzak?

Fondoa osatzen duen zatiak dira partaidetzak.

Fondoko partaidetza kopurua kalkulatzeko, inbertsioa zati likidazio-balioa egin behar da. Partaidetza kopuruak ez du zenbaki osoa izan behar

Nola ireki ditzaket fondoak?

Zure bulegoan.

Telebankan, 901 333 444 telefonora deituta eta zerbitzuko sarrera-gakoa eta sinadura-txartela adierazita.

Caja Laboral Net bidez sarrera-gakoa eta sinadura-txartela adierazita.

Zer eragiketa egin ditzaket fondoetan, Interneten bidez?

  • Harpidetza gehigarria.
  • Zati bat berreskuratzea.
  • Intsuldatzeko eskatzea.
  • Eragiketak deuseztatzea.
  • Egindako eragiketak deuseztatzea.
  • Likidazio-balioa eta errentagarritasuna kontsultatzea.
  • Mugimenduak kontsultatzea.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.