Jarduera hastea
Autonomo baten bizitzako hainbat egoerak eskatzen dute arreta berezia, baita aholkularitza ona ere ustekabeen aurrean estaldura emango dizun aseguru bat kontratatzeko garaian.
Erabaki zailena hartuta dago: orain paperen, burokraziaren, finantzaketaren eta abarren txanda da. Horretaz guztiaz gain kontuan izan behar dituzu zein arrisku hartzen ari zaren eta horiek nola babestu. Martxan jartzeko eman beharreko pausoak ezagutzea bezain garrantzitsua da aseguruen gaian aholkularitza ona izatea.
Aukeratutako lan-jarduera edozein dela ere, autonomoa izanik zure jardunean hirugarrenei sor diezazkiekezun kalteak aseguratzea (bezeroei, enplegatuei, zure produktuaren erabiltzaileei, eta abarri). Hori Erantzukizun Zibilaren bermearen bidez estaltzen da.
Gainera zure kargura langileak badituzu, guk zure betebeharren (hitzarmenean jasotakoen) inguruko aholkularitza eman diezazukegu, baita horiek behar bezala aseguratzeko moduari buruzkoa ere.
Gainera, ez ahaztu kotizazio-erregimena aldatu duzunez funtsezkoa eta ia ezinbestekoa dela zure burua eguneko baja aseguru batekin babestea, Gizarte Segurantzaren prestazioak osatzeko.
Merkataritza-lokal bat irekitzea erabaki baduzu, hori zure etxea edo zure autoa bezalaxe aseguratu beharko duzu, nola ez; izan ere, garrantzitsua baita lokala instalazioetan gerta daitekeen edo bezeroek izan dezaketen edozein ustekabekoren aurrean aseguratzea. Gure aseguruekin ezbehar baten ondorioz lokala aldi baterako itxi behar izanez gero gerta daitekeen mozkin-galera posiblea ere saihets dezakezu.