Aldi baterako ezintasuna
Autonomo baten bizitzako hainbat egoerek eskatzen dute arreta berezia, baita aholkularitza ona ere ustekabeen aurrean estladura emango dizun aseguru bat kontratatzeko garaian.
Norberaren konturako langileek kontingentzia arruntengatik kotizatzeko betebeharra dute, Gizarte Segurantzako beste erregimen batean egindako jarduera dela-eta prestazioa izateko eskubidea ez badute behintzat; halaber, kontingentzia profesionalengatik kotizatzeko aukera dute (langile autonomo ekonomikoki mendekoek nahitaez izan behar dute aldi baterako ezintasunaren, lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen estaldura).
Langile Autonomoen Erregimen Berezira atxikitako pertsonen % 80 inguruk gutxienekoa kotizatzen dute. Zer esan nahi du horrek eta zein ondorio ditu?
Zenbaki zehatzak urtero aldatzen dira, baina horrek esan nahi du gutxienekoa kotizatzen duen autonomo batek baja hartzen badu hilean 700 euro baino gutxiago kobratuko duela, eta diru horrekin jarraitu beharko duela bere Gizarte Segurantzako kotizazioa ordaintzen.
Horri konponbidea emateko bi aukera ditu, Gizarte Segurantzako kotizazioa handitzea edo eguneko baja aseguru bat kontratatzea. Bajan izateagatiko prestazioei dagokienez, ez dago alde handirik bi aukeren artean, baina bai horien kostuan, aseguru pribatuek askoz kostu baxuagoa baitute.
Aseguru horiek bi aldagai dituzte, aseguruaren kostua baldintzatzen dutenak eta gure premien arabera doitu behar ditugunak. Baja hartuz gero jaso nahi dugun eguneko zenbatekoa eta zein egunetatik aurrera kobratu nahi dugun: lehenengo egunetik aurrera, lehenengo astetik aurrera, etab.
Webgune honetan Lagun Arorekin baja-aseguru bat egitearen kostuak kontsulta ditzakezu (webgunean sartzeko esteka).