Datuen babesari buruzko klausula orokorra
A) Parte-hartzaileei jakinarazi zaie, beren datu pertsonalak LABORAL KUTXAk Arrasaten - Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua, zk.g.- duen Datuak Prozesatzeko Zentroko fitxategi automatizatuan erregistratuko direla, eta eurok eskubidea izango dutela datu horiek erabili, zuzendu, ezabatu eta kontra egiteko. Datu pertsonaltzat hartuko dira une honetan jasota daudenak eta etorkizunean jasotzen direnak, horiekiko kontratu- edo aurrekontratu-harremanei eusteko eta kutxaren kudeaketa-lanetarako; atal horretan sartuko dira, halaber, LABORAL KUTXAk bere edo beste batzuen informazio komertziala bidaltzeko erabiltzen dituenak ere. Parte-hartzaileek baimena eman diote LABORAL KUTXAri, edozein zerbitzu edo produkturen eskabidetik edo kontratutik eta edozein eragiketa edo transakziotik jasotako datuei tratamendu automatizatua emateko, batetik, merkataritza-eskaintzak parte-hartzaileen ezaugarrietara egokitzeko eta, bestetik, partaideei finantza-aholkularitza pertsonala emateko. Parte-hartzaileek, helburu horrekin, baimena eman dute arriskuak baloratzeko eta merkataritza-profilak lortzeko. Dena den, aukera dute datu-tratamendu horri uko egiteko ere. Bestalde, parte-hartzaileek espresuki baimena eman diote LABORAL KUTXAri, datu pertsonal horiek bere agenteei edo bere Taldea osatzen duten edo etorkizunean osatuko duten hirugarrenei (Seguros Lagun-Aro Vida, SA eta Seguros Lagun Aro, SA -Basurtoko Kaputxinoen bidea, 6, 2, Bilbo- ) lagatzeko edo, hala egokituz gero, interkonektatzeko, horiek aseguruen alorrean beren helburu sozial edo jardueren arabera erabili ditzaten. Euskadiko kutxak agiri honen bidez eman die parte-hartzaileei lagapen honen berri, lehen aipatu den helburuarekin. Era berean, parte-hartzaileek onartu egin dute beren datu pertsonalak LABORAL KUTXArekin lankidetza-hitzarmenak dituzten beste batzuei lagatzea, horien produktu, zerbitzu edo leialtze-programei -Travel Club eta abar- buruzko informazio komertziala jasotzeko helburu bakarrarekin. Publizitate-helburu horrekin, parte-hartzaileek baimena eman diote LABORAL KUTXAri, kontratuko edo aurrekontratuko harremanak bukatzen direnean beren datu pertsonalak erabiltzen jarraitzeko. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, parte-hartzaileek beren datuak lehen ezarri den bezala lagatzeko, merkataritza- eta arrisku-profilak lortzeko eta publizitatea igortzeko eman duten baimena ezeztagarria da atzera-eraginik gabe. Horrela bada, ezeztatzeko eskubidea doan erabili ahal izango dute parte-hartzaileek, agiri hau sinatzeko unean bertan. Horretarako, emango zaien dokumentua bete beharko dute. Baimen bat edo guztiak (datuen lagapena, profilak lortzea eta publizitatea igortzea) ezeztatu ahal izango dituzte, dagokien laukitxoa markatuta. Ezeztatzeko dokumentu hori geroago ere edozein unetan erabili ahal izango dute parte-hartzaileek, sukurtsalera joan eta betetzen badute. Horrela betetako ezeztapenak indarra izango du, harik eta kontrako baimen berezi eta espresa ematen den arte. Horregatik, ezeztapen-idazki horren ostean edozein agiri izenpetzeak ez du haren bidez jakinarazitako ezeztapena indargabetuko. Baimena ezeztatzeko beste bide batzuk ere badaude: Banka Elektronikoaren Zerbitzua (CL Net) eta Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua - posta-kutxa: 2, 20500 Arrasate / helbide elektronikoa: Servicio.de.Atención.al.Cliente@CajaLaboral.es- .
B) Pertsona fisiko diren parte-hartzaileei jakinarazi zaie, beren datu pertsonalak, arriskuaren identifikazioa, parte-hartzaileen eta arriskuaren ezaugarriak, batez ere arriskuaren zenbatekoari eta berreskuratzeko aukerari buruzkoak, eta indarreko lege- eta administrazio-xedapenek eskatzen dituzten gainerako datuak Espainiako Bankuak kudeatzen duen Arriskuak Jakinarazteko Zentralari eman behar zaizkiola ezinbestean. Zentral (CIR) hori jakinaren gainean jarriko da, halaber, kreditatuek betebeharren bat betetzen ez dutenean. Pertsona fisikoak banakako enpresari gisa hartzen badu parte eragiketa honetan, enpresa-jardueraren barruan diharduela jakinaraziko zaio Zentralari (CIR).
C) Ordainketak ez badira agiri honetan aurreikusitako moduan egiten, legeak ezarritako baldintzen arabera, ez-ordaintzeari buruzko datuak diruzko obligazioak ez betetzeari buruzko fitxategietan jaso ahal izango dira.