Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

MERKATARITZA ERRENTATZAILEA

Zure lokalak jasandako edo hirugarrenei eragindako kalteen aurka babesteko sortu da modalitate hori.

Estaldura nagusiak ez ezik, aukerako bermeak ere erantsi ditzakezu, maizterraren aurrean babestuta egoteko, hala nola:

  • Maizterraren ekintza bandalikoak

    Maizterraren ekintza bandalikoak: gaizkia egiteko asmo hutsez higiezin aseguratuan eragindako kalteak estaltzen dira. Errentariek lokal aseguratuaren ERRENTAMENDU-KONTRATUA INDARREAN izan beharko dute.

  • Errentatzailearen defentsa juridikoa

    Errentatzailearen defentsa juridikoa: Gure aseguratuaren defentsa eta erreklamazio judiziala errentamendu-kontratuarekin lotutako gatazketan, adibidez maizterrak ordaindu ez dituen errenten erreklamazioa.

  • LABORAL KUTXAREKIN DITUZUN ABANTAILAK

    1. Egokitzeko malgutasuna

      Bezero bakoitzaren premia eta baldintzetara egokitzen gara, errentatzaile, maizter zein negozio-jabe izan.

    2. Laguntza 24 orduetan

      Zure saltokia babestuta egongo da eguneko 24 orduetan, ezbeharren bat izanez gero lehenbailehen ireki eta bezeroei arreta eman ahal izateko.

    3. Lasaitasuna ustekabeen aurrean

      Zure jarduerak edo jabetzak bezeroei edo auzotarrei eragindako kalteei aurre egiten lagunduko dizugu.

    4. Aholkularitza juridikoa

      Aholkua emango dizugu eguneroko egoerak bideratzeko: kontratuak, kaleratzeak, langileak zigortzea, errenta-aitorpena, zergak, BEZa...

    5. MERKATARITZA DIGITALA

      Zure negozioaren behar informatikoei erantzuna emateko doako zerbitzua. Zerbitzu hauek hartzen ditu barne: in situ laguntza informatikoa, online banckup-zerbitzua eta abar.

IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro, S.A., IFK-zk. hau duena: A-20079224.

Aholkatuko zaitugu

Posta elektronikoz edo telefonoz
aholkatuko zaitugu:

Aukeratu nola nahi duzun zurekin harremanetan jartzea:

×

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.