EGUNEKO BAJAKO ASEGURUA

Lanera joan gabe geratu behar duzu, gu izango gaituzu aldamenean.

EGUNEKO BAJA

EGUNEKO BAJA

Autonomoa edo profesionala bazara, badakizu, istripua edo gaixotasuna dela-eta lan egin ezin duzunean, inor ez dela zutaz arduratzen. Baina gu bai: zuk hautatutako diru-kopurua bermatzen dizugu.

Bereziki autonomoentzat diseinatua

  • Abantailak Laboral Kutxarekin

    1. Lasaitasuna ustekabekoak izatean

      • 24x365 estaldura. Mundu osoan duzu estaldura, eguneko 24 orduz, urteko 365 egunetan.
      • Egun naturaleko kalte-ordaina (iraupen luzeko prozesuetarako azken kalte-ordainaren konturako entregak egiten ditugu).
      • Haurdunaldiko eta erditu osteko gaixotasunen estaldura, eta erditzeagatiko kalte-ordaina.
      • Estaldura prozesu kronikoetan, hezur eta muskuluetakoetan eta beste prozesu batzuetan, betiere, aurretik ez bazeuden.
      • Estaldura prozesu mentaletan, etenik gabe zentro psikiatrikoan barneratzearekin.
      • Profesionalak ez diren kirol-jardueretan izandako istripuak, baita kirol-lehiaketetan ere.
    2. Egokitzeko malguak gara

      • Kontrata dezakezu 'gaixotasuna soilik' edo 'gaixotasuna eta istripua'.
      • Zuk erabakitzen duzu jaso nahi duzun eguneko subsidioa.
      • Nahi izanez gero, zure beharretara ondoen egokitzen den frankizia aukera dezakezu (3 egun, 4, 7, 10, 15 egun, etab.)
    3. Abantaila fiskalak

      • Kengarria PFEZn 500 eurora arte autonomoaren familiako kide bakoitzeko.
      • Gastu kengarria enpresentzat, bere langileen gaixotasun-aseguru gisa.
    4. Erraztasunak

      • Prima urtean behin edo sei hilez behin ordaintzeagatik aplikatzekoak diren deskontuak.
      • Gabealdi-eperik gabe (berehalako eskubideak), salbu haurdunaldia eta erditzea (12 hilabeteko gabealdia).
      • Aldez aurretiko azterketa medikorik gabe.
      • Beste aseguru pribatu batzuekin bateragarria eta osagarria, eta Gizarte Segurantzaren Aldi baterako Ezintasunagatiko prestazioekin.
  • Neurriko konponbideak zure asegurua osatzeko

    • Ospitaleratze-bermea

      Nahi izanez gero, gastuak estaltzeko eguneko kopuru jakin bat bermatuko dizugu, ospitaleratze-kasuetarako.

  • Estalduren konparazioa

    LANBIDEAK URTEAK EGUNEKO SUBSIDIOA HILEKO KOSTUA
    Abokatuak, Medikuak, Arkitektoak 45etik beherakoak 90 € frankiziarik gabe 87,85 €
    90 € 7 eguneko frankiziarekin 65,43 €
    Merkataritza, Ostalaritza, Kudeatzailea eskulanarekin 45etik beherakoak 60 € frankiziarik gabe 87,49 €
    60 € 7 eguneko frankiziarekin 67,88 €
    Igeltseroa, Pintorea, Eraikuntza 45etik beherakoak 50 € frankiziarik gabe 79,81 €
    50 € 7 eguneko frankiziarekin 61,86 €

IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: La Previsión Mallorquina de Seguros, S.A., IFK-zk. hau duena: A-08169013.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.