Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
BIZITZA RELAX

BIZITZA RELAX

Aseguru berria, errazago eta arinago kontratatzen dena, modu oneko prezioak eta berme lehiakorrak dituena.

Gaixotasun- edo istripu-kasuetan berme hauek hartzen ditu barnean:

  • Heriotza: heriotzatik eratorritako gastu berehalakoenei berehala aurre egiteko 3.000 euroko aurrerakina.
  • Baliaezintasun iraunkor absolutua.

Eta ondorengo kasuak estaltzen ditu:

  • Lanbide gehienak.
  • Kirol-jarduera ohikoenak zaletu gisa.
  • Motoak gidatzea, zilindrada edozein dela.
  • Azterketa medikorik gabe, osasunari buruzko bi galderarekin soilik.

PRIMA FINKOA lehen 5 urteetan

  • Gure Bizitza-aseguruaren abantailak

    • Gabealdirik gabe aseguruaren estalduran

      Kontratuan asegurua indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.

    • Estaldura mundu osoan, eguneko 24 orduetan.

    • Malgutasuna:

      • Zerorrek aukeratuko duzu kapital aseguratua, zuk eta zure familiak aseguratzeko dituzuen premien arabera aldatzeko aukerarekin.
      • Onuradunak libreki izendatu ahal izango dituzu, eta nahi duzunean aldatu.
    • Eroso ordaintzeko aukera

      Zure premien arabera zatitu ahal izango duzu aseguruaren urteko primaren ordainketa, eta ordainketa-modu hori ere, zure premiak aldatu ahala, aldatu egin ahal izango duzu asegurua indarrean dagoen bitartean.

    • Gardentasuna

      Zure esku jartzen ditugu Baldintza Orokorrak, hau da, asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.

Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatutako Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A.

Itzuli

Aholkatuko zaitugu

Posta elektronikoz edo telefonoz
aholkatuko zaitugu:

Aukeratu nola nahi duzun zurekin harremanetan jartzea:

×

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.