Prebisio planen fiskalitatea Euskal Autonomi Erkidegoan

Aurreikuspen Planetarako ekarpenak

Azalpena

Oinarri orokorra txikitzen duen zenbatekoa

Mugak

  • Plan indibidualetarako ekarpenak:5.000 € urtean

  • Enpresa-kontribuzioak eta enplegu-planetarako ekarpen indibidualak:8.000 € urtean

  • Autonomoen planetarako ekarpenak:4.000 € urtean

  • Baterako muga:10.000 € urtean

Erretiro-egoerara pasatu ondorengo zergaldiaren hasieratik aurrera ez da murrizketarik egingo.

Ezkontidearentzako ekarpenak

  • Ezkontideak zerga-oinarriaren zati orokorrean sartu beharreko errentarik lortzen ez badu edo errentak urteko 8.000 €-tik beherakoak badira.

Gehienezko ekarpen gehigarria: 2.400 € urtean

Gehiegizko ekarpenak eta enpresa-kontribuzioak

Hurrengo bost ekitaldietan murriztu ahal izango dira, betiere murrizten diren ekitaldian bazkideak erretiratuta ez badaude.

Prestazioak

Azalpena

1. 2025eko abenduaren 31ren ondoren egindako ekarpenak.

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, zerga-erregimen berria egongo da indarrean.Ekarpenei dagokien zatia laneko irabazi moduan aitortuko da, eta % 30 txikitu ahal izango da, baldin eta kontingentzia bakoitzeko kapital gisa jasotako lehen prestazioa bada eta lehen ekarpenetik bi urte baino gehiago igaro badira (% 70eko integrazioa, 300.000 eurora arte; gainerakoan, % 100ekoa).Lortutako errentagarritasunari dagokion prestazioaren zatia —jasotako zenbatekoaren eta egindako ekarpenen arteko diferentzia positiboa— kapital higigarriaren etekin moduan aitortuko da, aurrezkiaren zerga-oinarrian, eta horretan murrizketarik gabe integratuko da.

2.2025eko abenduaren 31ra arte egindako ekarpenak.

Zerga-erregimen berria (aurreko puntua) edo 2025eko abenduaren 31n indarrean zegoena aukeratu ahal izango da.Aurreko zerga-erregimenaren arabera, jasotako zenbateko guztia lan-etekintzat hartzen da, eta murrizketa, baldin badago, erreskatatutako zenbatekoaren % 40koa da.


Erreskate eta prestazioetan aplikatu beharreko atxikipena

Ekarpenei dagokien zatiari une bakoitzean indarrean dauden lan-etekinetarako atxikipen-tauletan finkatutakoa ezarriko zaio; errentagarritasunari dagokion zatiari, berriz, % 19koa.