Gazteentzako Net GO Aurrezki Gordailua

1 / 6
Zenbaki horrek produktuaren arriskua adierazten du: 1/6 zenbakiak arriskurik txikiena adierazten du eta 6/6 zenbakiak handiena.

Zer da Net GO Aurrezkia?

Gazteentzako diseinatutako aurrezki-plan malgua da, komisiorik gabea. Aldizkako ekarpenak egiteko aukera ematen du, hilean 30 €-tik 1.000 €-raino.

Net GO Aurrezkiaren abantailak

  • Zeuk erabaki nola eta zenbat aurreztu hilez hil (30 €-tik 1.000 €-ra)

  • % 3ko UTBarekin, lehen urteko aurrezkiengatik

  • Komisiorik eta gasturik gabe

  • Dirua nahi duzunean atera dezakezu*

Adibidez, hilean 200 €-ko ekarpena egiten badiozu Net GO Aurrezkiari, urte baten buruan 2.400 € pilatuko dituzu, eta beste 31,60 € jasoko dituzu interesetan**.


Bizum LABORAL Kutxan aktibatua izatea besterik ez da behar.


Hasi sortzen interesak eta aurrezteko ohitura onak!

Ohiko galderak

*Urtebeteko epea. Muga-egunean isilbidez berrituko da urtebeteko epealdietarako, berritze-egunean indarrean dagoen tasarekin, 2026ko urriaren 1etik aurrera. Gordailuaren ezerezte aurreratua lehen urtean eskatuz gero, % 2,00ko ITNan % 2,00o UTBan likidatuko da. Adibidea: zure Net GO Aurrezkia gordailuan hilean 200 € sartzen badituzu eta 6 hilabete igarotakoan ezerezten baduzu, 1.200 € izango dituzu metatuta, eta 5,63 €-ko interesak jasoko dituzu. ** Adibideko interesak kalkulatzeko, % 3ko ITNko eta % 3,00ko UTBko interes-tasak aplikatu zaizkio gordailuan 2026ko urriaren 1etik aurrera jarritako hileko zenbatekoari, eta dagokion atxikipena ezarri zaio (% 19), egungo araudi fiskalaren arabera. Interes gordina: 39,01 €; zure aurrezki-gordailuan ordaindu beharreko interesa: 31,60 € urtebeteren buruan. Beharrezkoa da ageriko kontu bat izatea, gordailua formalizatu eta ezereztu ahal izateko. Interes hartzekodunak egunero kalkulatzen dira balorazio-daten arabera, eta gordailu horretan bertan ordainduko dira, urteko epealdiaren azken egunean.