Gazteentzako Ahorro Net > GO gordailua
Zer da Ahorro Net > GO Gordailua?
Gazteentzako diseinatutako aurrezki-plan malgua da, komisiorik gabea. Aldizkako ekarpenak egiteko aukera ematen du, hilean 30 €-tik 1.000 €-raino.
Ahorro Net > GO Gordailuaren abanatailak
Zeuk erabaki nola eta zenbat aurreztu hilez hil (30 €-tik 1.000 €-ra)
% 2,5eko UTBarekin, lehen urteko aurrezkiengatik
Komisiorik eta gasturik gabe
Dirua nahi duzunean atera dezakezu*
Adibidez, hilean 200 €-ko ekarpena egiten badiozu NET–GO aurrezkiari, urte baten buruan 2.400 € pilatuko dituzu, eta beste 26,21 € jasoko dituzu interesetan**.
Bizum LABORAL Kutxan aktibatua izatea besterik ez da behar.
Hasi sortzen interesak eta aurrezteko ohitura onak!
Ohiko galderak
Ezinbestekoa da gordailuari lotutako ageriko kontu operatibo bat izatea, 18 eta 29 urte bitartean izatea eta BIZUM aktibatuta izatea LABORAL Kutxan.
Kontua irekitzeko online Bankatik ireki dezakezu, edo LABORAL Kutxaren edozein bulegotara joanda.
Ez kezkatu! Bizum zerbitzua LABORAL Kutxarekin lotzen lagunduko dizugu.
*Urtebeteko epea. Muga-egunean isilbidez berrituko da urtebeteko epealdietarako, berritze-egunean indarrean dagoen tasarekin, 2025eko maiatzaren 1etik aurrera. Gordailuaren ezerezte aurreratua lehen urtean eskatuz gero, % 1,75eko ITNan % 1,75eko UTBan likidatuko da. Adibidea: zure Net>GO Aurrezkia gordailuan hilean 200 € sartzen badituzu eta 6 hilabete igarotakoan ezerezten baduzu, 1.200 € izango dituzu metatuta, eta 5 €-ko interesak jasoko dituzu. ** Adibideko interesak kalkulatzeko, % 2,5eko ITNko eta % 2,5eko UTBko interes-tasak aplikatu zaizkio gordailuan 2025eko maiatzaren 1etik aurrera jarritako hileko zenbatekoari, eta dagokion atxikipena ezarri zaio (% 19), egungo araudi fiskalaren arabera. Interes gordina: 32,36 €; zure aurrezki-gordailuan ordaindu beharreko interesa: 26,21 € urtebeteren buruan. Beharrezkoa da ageriko kontu bat izatea, gordailua formalizatu eta ezereztu ahal izateko. Interes hartzekodunak egunero kalkulatzen dira balorazio-daten arabera, eta gordailu horretan bertan ordainduko dira, urteko epealdiaren azken egunean.