Haizeak eragindako alerta meteorologikoa
Jarraitu LABORALl Kutxaren honako aholku hauei
Haize bortizak
- Itxi edo tinkatu ondo ateak, leihoak eta toldoak. 
- Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak. 
- Urrun zaitez erlaitz, horma edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean. 
- Saiatu errepidez ez bidaiatzen eta, bestela, kontu handiz ibili beti. 
- Urrundu hondartzatik eta haize bortitzen eraginez sor daitezkeen mareek eta olatuek kolpatzen dituzten lekuetatik. 
- Ez erabili itsasontzirik, eta aztertu amarren egoera.Inola ere ez ezazu uretako kirolik egin. 
Galerna
- Hondartzan zein kanpin batean baldin bazaude, egon adi, ebakuatzeko agindua jaso baitezakezu. 
- Ez zaitez bainatu urrutiko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintzako eta salbamenduko zerbitzurik ez dutenetan. 
- Ezta erresaka edo olatu handiak dauden hondartzetan ere. 
- Urrundu zaitez olatuak apurtzen diren lekuetatik (harkaitzak, kai-muturrak, kaiak). 
- Urpekaritza egiteko asmoa baldin bazenuen, utz ezazu plana bertan behera. 
- Ez erabili itsasontzirik, eta aztertu amarren egoera.Inola ere ez ezazu uretako kirolik egin.