Elurrak eragindako alerta meteorologikoa
Jarraitu LABORAL Kutxaren honako aholku hauei
- Eska ezazu errepideei eta egoera meteorologikoari buruzko aurretiazko informazioa. 
- Eguraldia benetan txarra denean, bidaia bertan behera uztea da gomendagarriena. Ahal izanez gero, erabili garraio publikoa. 
- Nolanahi ere, bidaiatzea ezinbestekoa baldin bada, aztertu pneumatikoen, balazten eta izotz-kontrakoaren egoera, eraman beti kateak, erregai-tanga beteta, eta ez ahaztu berokiak. Eta ahal izanez gero, eraman beti telefono mugikorra, batez ere bigarren mailako errepideetan gidatu behar baduzu. Oso gomendagarria da neguko pneumatikoak erabiltzea. 
- Gidatu poliki, izotz-plakarik balego adi, batez ere laiotzean edo gune itzaltsuetan. 
- Utz ezazu aurreko ibilgailuarekiko ohikoa baino segurtasun-tarte handiagoa. 
- Ez egin tupusteko noranzko-aldaketarik. Gida ezazu bolantea suabe mugituz. 
- Izoztuta dagoen zona batera sartzen zarenean, ez zapaldu galda, utzi ibilgailuari zona hori bere inertziaz zeharka dezan. 
- Erabil itzazu neguko pneumatikoak, eta halakorik ez baduzu eta izotza edo elur gogorra baldin badago, edo zirkulazioko agenteek hala agintzen badizute, jarri kateak kotxeari. 
- Kontuz berotzeko sistema osagarriekin –su-ontziak eta estufak, adibidez– etxeko ezbeharrak eragiteko duten arriskuagatik.