Osasun-Aseguruak autonomo eta profesionalentzat

Zergatik kontratatu Osasun-Asegurua autonomo eta profesionalentzat?

  • Arreta pertsonalizatua zure osasuna babestu eta zaintzeko, baita laneko edo trafikoko istripuengatik ere.

  • Lehen mailako arreta-mota guztietarako eta espezialistetarako sarbidea, dei bakar batekin.

  • Banakako gela baten erosotasuna ospitaleratuz gero.

  • Terapia eta proba diagnostikoetan azken tekniketan sartzeko bermea.

  • Kontsulta medikoei eta kudeaketei berehala erantzutea, zure mugikorretik eta zure eguneroko bizitza eteten duen joan-etorririk gabe.

  • Laguntza profesionala zure bizi-kalitatea hobetzeko nutrizio, begietako osasun eta medikuntza estetikoko programa eta tratamendu berariazkoekin, besteak beste.

  • Zure osasuna berehala artatzea.

3 kontratazio-aukera, aukeratzen duzun koordainketaren arabera

PROFESIONALAK ÓPTIMA

Osasun-laguntza osoko asegurua, koordainketarekin.


HILEAN 37,60€-TIK HASITA

Gehiago jakin
PROFESIONALAK PLUS

Osasun-laguntzako aseguru osoa koordainketarik gabe lehen 6 zerbitzuetan eta gainerakoa koordainketa progresibo batekin.


HILEAN 49,60€-TIK HASITA

Gehiago jakin
PROFESIONALAK

Osasun-laguntza osoko asegurua, koordainketarik gabe.


HILEAN 78,20€-TIK HASITA

Gehiago jakin

Zer estaldura eskaintzen ditu?

  • Medikuntza orokorra eta espezialitate mediko guztiak, murrizketarik gabe.

  • Proba diagnostikoak.

  • Ebakuntza kirurgikoak, ospitaleratzearekin edo ospitaleratu gabe.

  • Bigarren iritzi medikoa nazioartean ospe handia duten espezialistekin.

  • Aho-hortzetako 30 zerbitzu baino gehiago eta % 21eko deskontua tratamenduetan.

  • Larrialdiko laguntza medikoa atzerrirako bidaietan.

  • Laneko istripu edo gaixotasunagatik ere zerbitzu guztiak jasotzeko eskubidea izango duzu.

  • Eguneroko bizitzako laguntza, ospitalizazioa edo lanerako ezintasunagatiko baja gertatuz gero. Honelako zerbitzuak eskainiko dira: etxeko lanetan laguntzea, seme-alabak zaintzea eta eskolako laguntza, etxean laguntza informatikoa duen lanpostua…

  • Istripua izanez gero, heriotza-estaldura.

Zer estaldura gehi ditzaket?

  • Laguntza medikoa Nafarroako Unibertsitate Klinika ospetsuan.

  • Blua Osagarri Digitala, zerbitzu medikoetara eta online aholkularitzako programetara sartzeko.

  • Homeopatia eta akupunturako tratamenduen gastuen errenboltsoa.

  • Laguntza medikoa zirkulazio- eta lan-istripuen kasuan.

  • Eguneko ospitaleratzeak gaixotasun edo istripuagatik.

  • Ukipen-leiarren eta kristal graduatuen gastuetarako laguntza ekonomikoa.

  • Farmazia-gastuetarako laguntza ekonomikoa.

  • Laguntza medikoa AEBetako ospitale ospetsuetan.

Ohiko galderak

IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako aseguruak. Arriskuaren aseguratzailea: Sanitas, S.A. de Seguros, A-28037042 IFK zk. duena. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen