Negozioa irekitzea
Autonomo baten bizitzako hainbat egoerak eskatzen dute arreta berezia, baita aholkularitza ona ere ustekabeen aurrean estaldura emango dizun aseguru bat kontratatzeko garain.
Zure saltokia edo negozioa aseguratu behar duzu etxea eta autoa aseguratzen dituzun bezalaxe, zure burua ustekabeen aurrean -uholde, sute, bandalismoko ekintza eta abarren aurrean- estaltzeko. Lokalaz edo negozioaz harago, aukeratu duzun bizimodua babesteko modua da, hau da, zure diru-iturria babestekoa eta, kasu askotan, baita zure langileen eta haien familien bizimodua ere. Nolabait, merkataritza-asegurua ezbehar potentzial baten aurrean kaltetu posibleak babesten dituen bizitza-aseguruaren antzeko zerbait da.
Garrantzitsua da produktu osoa kontratatzea, zure premietara eta zure negozioaren errealitatera egokituta dagoena, estaldura zabalak dituena eta horiek kontratatzeko orduan malgua dena; Seguros Lagun Aron eskaintzen dizuguna bezalakoa, hain zuzen.
Saltokietarako aseguru-produktuek muin-muineko hainbat estaldura dituzte, oinarrizkoak eta beharrezkoak direnak eta guztiek ezagutzen dituztenak: lapurreta, urak eragindako kalteak, sutea, etab.; hala ere, kontratatzeko garaian ezagutu eta baloratu behar diren beste hainbat aukerako estaldura ere eskaintzen dizkigute.
Adibidez, Defentsa Juridikoko bermea. Berme horren bitartez zerbitzu juridiko integral bat jartzen dizugu eskura, zure negozioa edozein egoeratan tartean sartuta dagoela ere, egoera horri aurre egin ahal izateko. Zerbitzu horrek telefono bidezko aholkularitza hartzen du barnean, baita dokumentuak betetzeko laguntza eta, azken neurri gisa, abokatu baten presentzia ere.
Zerbitzu honek aurreikusten dituen gaiak hainbat, askotarikoak eta interes handikoak dira autonomoentzat eta enpresari txikientzat, izan laneko esparrukoak (kontratuak, kaleratzeak, soldatak, etab.), esparru fiskalekoak edo merkataritzaren esparrukoak (errenta-aitorpena, zergak, enpresen eraketa eta desegitea, etab.), kontsumokoak (arazoak informatika-zerbitzuekin edo telekomunikazioekin, saltokiei edo finantza-erakundeei egindako erreklamazioak, argiaren, uraren nahiz gasaren hornidurak, etab.) zein aseguruen, higiezinen, automobilen edo zigor-arloko gaien esparrukoak.
Baina joan gaitezen harago aukerako beste berme bat bilatzeko. Zoritxarrez nire saltokia aldi baterako itxi beharko banu bertan ezbeharren bat izan delako (sutea, lapurretagatiko kalteak, etab.) Zer gertatuko da kalteak konpontzen dizkidaten bitartean irabazteari uzten diodan diruarekin? Nork ordainduko dizkit lokala edukitzeak dakartzan gastu finkoak? Jendearentzat zabalik dagoen saltoki batek duen arrisku handienetako bat lokala bezeroei arreta emateko ezin ireki izatea da. Gai hori garrantzitsua da benetan, nire lokalak su hartuko balu, adibidez, litekeena baita denbora asko pasatzea jendearentzat zabaldu ahal izateko egin behar diren konponketak amaitu arte eta, ondorioz, bizitzeko behar ditugun diru-sarrerak izateari uztea eta, hainbat kasutan, jardueraren beraren biziraupena ere arriskuan jartzea.
Egoera horien aurrean gure burua babesteko mozkin-galera bermea kontratatzea gomendatzen dizugu; aukerako estaldura hori gutxitan kontratatzen da, askotan badagoenik ere ez delako jakiten. Berme horrek ezbehar baten ondorio zuzen gisa enpresaren jarduera guztiz edo partzialki gelditzearen eraginez sortutako gastu orokor iraunkorrak edo mozkin garbiaren murrizketa estaltzen ditu.
Beraz, negozioaren jarraipena bermatzeko aukerako estaldura hauek kontratatzea gomendatzen dizugu, oso kostu doitua duten arren egoera horietan diru-sarrerak bermatuta daudela jakiteak ematen duen lasaitasuna eskaintzen baitute.