Datuen Babesa
BEZEROEN DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKARI BURUZKO INFORMAZIOA
Agiri honen helburua gure bezeroak edo bezerogaiak diren pertsona fisikoen datu pertsonalak babesteko politikaren berri ematea da.
A. Tratamenduaren arduraduna
Gure arteko kontratu-harremanaren nahiz kontratu aurreko harremanaren esparruan ematen dizkiguzun datu pertsonalak CAJA LABORAL POPULAR COOP. DE CRÉDITOk (aurrerantzean, «LABORAL Kutxa»; IFZ: F-75076935; helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta ibilbidea z.g., 20.500 Arrasate, Gipuzkoa) tratatuko ditu, ondoren azalduko ditugun asmoetarako. LABORAL Kutxarekin harremanetan jarri nahi baduzu, Bezeroentzako Arreta Zerbitzuaren helbide elektronikora (Servicio.de.Atencion.al.Cliente@laboralkutxa.com) edo gure edozein bulegotara gertura zaitezke.
Era berean, datuen babeserako ordezkaria izendatu dugu, besteak beste datuen babeserako araudia betetzen dela egiaztateko. Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri nahi baduzu, eskutitza idatz diezaiokezu gorago adierazi dugun helbidera, datuen babeserako delegatuarentzat dela zehaztuta; edota, protecciondatos@laboralkutxa.com helbide elektronikora bideratuta.
Zure erantzukizuna da eman dituzun datuak egiazkoak direla bermatzea eta zure gaur egungo egoerarekin bat datozela. Horrenbestez, eman dituzun datuetan edozein aldaketa gertatuz gero, horren berri eman behar duzu, «E. Interesdunaren eskubideak» atalean zehazten den prozedura erabiliz.
LABORAL Kutxak zuk emandako hirugarrenen datuak tratatu ahal izango ditu, baldin eta kontratua burutzeko beharrezkoa bada. Hori horrela, interesdunei (onuradunei, senideei, abalistei eta abarrei) ezinbestean jakinarazi behar diezu LABORAL Kutxak beraien datuak tratatuko dituela eta horretarako euren baimena jaso. Era berean, datu-babesaren alorrean dituzten eskubideen berri ere eman behar diezu «E. Interesdunaren eskubideak» atalean zehaztutakoaren arabera.
Datu pertsonalak guraso-ahala duten pertsonek edo desgaituen legezko ordezkariek emanez gero, horiek baimenduko dute datuak biltzea eta LABORAL Kutxak erabili eta tratatu ahal izatea, betiere Politika honetan zehaztutako asmoetarako.
B. Tratamenduaren helburuak
LABORAL Kutxak jarraian aipatzen diren xedeetarako erabiltzen ditu datuak.Kontratuaren ondoriozko helburuei lotutako tratamenduak edo lege aginduz bete beharrekoak ezinbestekoak dira kontratatu edo eskatutako zerbitzua gestionatzeko. Gainerako tratamenduak aurrekoekin bateragarriak dira, zerbitzu hobea emateko helburuarekin informazio pertsonalizatua eskaintzen baitizute. Tratamendu gehigarri horietako batzuetan ezinbestekoa izango da zuk berariaz oniritzia ematea; beste batzuetan, berriz, LABORAL Kutxaren interes legitimoa egonik, horiekiko kontrako iritzirik ez adieraztea.
i. Kontratu-harremanean edo kontratu aurreko harremanean oinarritutako tratamenduen helburuak:
a) LABORAL Kutxako bezero izateko egin duzun eskaera ebaluatzeko jarduerak egitea, eta ondorengo merkataritza-harremana gestionatzea.
b) LABORAL Kutxaren produktu eta zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko harremana eraginkortasunez gestionatzea, mantentzea eta kontrolatzea, baita kontratu aurreko fasean ere.
c) Finantzaketa-eskaera bat egiten duzunean edo erakundeak nolabaiteko finantza-arriskua bere gain hartzea dakarren produktu bat kontratatu nahi duzunean, eragiketaren ondorioz sor daitezkeen kreditu-arriskuak aztertzeko eta zure ahalmena eta kaudimen-egoera ezagutzeko, eta horren ondoren eskaera onartu edo ukatzeko, Laboral Kutxak scoring-prozesuak eta zure kontsumo-ohituren balorazioa egingo ditu (erakundeak eskura dituen trantsakzio-datuetan eta kontratatutako edo eskatutako produktu eta zerbitzuei lotutako gainerako datuetan oinarrituz), eta era berean Espainiako Bankuaren Arriskuak Jakinarazteko Zentralari (CIRBE) eta ondare- eta kreditu-kaudimenari buruzko informazio-fitxategiei kontsulta egingo die.
d) Pertsona juridiko baten edo hirugarren baten izenean jarduten baduzu, harremanetarako zure datuak era berean tratatuko dira harreman juridikoari eusteko.
ii. Lege-betebeharrean oinarritutako tratamenduaren helburuak:
a) Zure nortasuna egiaztatzea eta zure jarduera ekonomikoari buruzko egiaztapen egokiak egitea, kapitalak zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko araudian ezarritakoarekin bat.
Asmo horretarako, eta iruzurra prebenitzeko ere bai, LABORAL Kutxak hirugarren iturrietara jo ahal izango du informazio bila; erakunde ofizialak izan litezke —hala nola erakunde publikoak—, edo informazio-iturri irekiak izan litezke, hala nola egunkari eta buletin ofizialak, erregistro publikoak, Administrazio publikoen ebazpenak, telefono-gidak edo elkargo profesionaletako kideen zerrendak.
Asmo horrekin berarekin, LABORAL Kutxak Ekonomiako Estatu Idazkaritzaren menpeko Finantza Titularitateen Fitxategian deklaratu behar ditu ondorengoen identifikazio datuak: kontu-korronte, ageriko kontu, balore kontu eta eperako gordailuetako titular, titular erreal, ordezkari edo baimendutako guztienak; baita aipatutako produktuetan erabilera-ahala duen edozein pertsonenak. Era berean, produktu horiek ireki, ezeztatu edo aldatzen direnean ere, horren berri eman behar du, nahitaez, legeak aginduta.
b) Edozein finantza-produktu telefono bidez kontratatzen denean ezarri behar den araudia betetzeko, ahots-grabazioak egitea eta gordetzea.
c) Zure datuak jakinaraztea agintaritza publikoari, erregulatzaileei eta gobernu-organoei, baldin eta legeak, tokiko araudiak edo arauzko betebeharrek hala agintzen badute. Bereziki, banku- eta finantza-alorrean Espainiako Bankuaren Arriskuak Jakinarazteko Zentralari, zuzenean edo zeharka kreditu-arriskuak zein pertsonarekin dituzun identifikatzeko.
iii. LABORAL Kutxaren interes legitimoan oinarritutako tratamenduaren helburuak:
a) Profil bat egitea, kontratatuta dituzun produktu eta zerbitzuen gainean eta produktu horiei lotutako mugimendu, eragiketa edo transakzioei dagokienez LABORAL Kutxak eskura dituen datuen bidez, eta arriskuaren eta kaudimenaren jarraipena egitea, zure profilari ondoen egokitzen zaizkion eta zure interesekoak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuak eskaini ahal izateko.
b) Kontratatutako edo eskatutako zerbitzu eta produktuei lotutako gogobetetasunari buruzko inkestak egitea, beraiekiko gogobetetasun-maila ebaluatzeko eta, horrela, LABORAL Kutxaren prozesu eta zerbitzuak hobetzeko.
c) Zure datuak tratatzea edo hirugarrenei jakinaraztea (LABORAL Kutxa Taldeko enpresak izan ala ez), iruzurra prebenitu, ikertu edo atzemateko, eta gure sareen eta informazioaren segurtasuna bermatzeko. Zehazki, eragiketa susmagarri edo iruzurrezkoa antzematen denean, banku-eragiketetan iruzurrari aurrea hartzeko baterako fitxategi batean sartuko dira kontuaren IBAN zenbakia eta titularraren izena.
d) Zure funtsezko datuak eguneratzea (zure bezero-fitxako datuak eta kontratu bakoitzean eskatzen direnak) eta datu publikoekin aberastea (erregistro publikoak, katastroa eta argi eta garbi publiko egin duzun informazioa), eguneratze hori bezeroarekiko harremanari eusteko edo jarraipena egiteko beharrezkoa denean.
e) Zure datuak LABORAL Kutxaren enpresa laguntzaileei eta partaidetuei jakinaraztea, baldin eta, gure Erakundeko bezero bezala, entitate horien produktu edo zerbitzurik kontratatzen baduzu.
f) Zure ahotsa edo irudia grabatzea; bideoa, telefonozko elkarrizketa edo zurekin dugun edozein harreman elektroniko (harremana mantentzeko bidea edozein delarik ere: posta elektronikoa, txata, SMSa, mezu elektronikoko mezularitza, sare sozialak…) gordetzea; eta zerbitzuetara sartu zaren aldietako erregistro informatikoak eta telematikoak edukitzea. Horren guztiaren asmoa da kalitatea eta segurtasuna kontrolatzea eta gerta litezkeen auzietan (auzibide judizialetan, administratiboetan, bitartekotzakoetan edo beste edozeinetan) frogatzat erabili ahal izatea. Dena dela, LABORAL Kutxak jakinarazi egingo dizu baldin eta deia edo komunikazioa grabatzeko asmoa badu.
g) Ordainketa, kreditua edo finantzaketa aurreikusi moduan itzultzen ez bada eta legez xedatutako baldintzak betetzen badira, LABORAL Kutxak ondare- eta kreditu-kaudimenaren informazio-fitxategietan sartuko ditu zure datu pertsonalak. Eragindako pertsonen kaudimen ekonomikoa epaitzea da fitxategi horien helburu bakarra.
h) Datu anonimoen bidez jokabide-ereduak eratzea, horren helburua delarik kontratatutako produktu eta zerbitzuak gestionatzeko eta hobetzeko, bai eta berriak sortzeko ere.
i) Pertsona juridiko baten edo hirugarren baten izenean jarduten baduzu, edota enpresari indibiduala bazara, zure enpresarekin dagoen harreman juridikoaren ondorioz sortzen diren jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabili ahalko dira harremanetarako zure datu pertsonalak.
j) LABORAL Kutxak sinadura elektronikoaren bidez (datu biometrikoak jasotzen dituen sinadura digitalaren bidez) identifikatzeko baliabideak ezar ditzake, eragiketak, eskabideak, jarraibideak, kontratuak, aginduak, aitorpenak edo beste edozein agiri sinatzeko; hain zuzen ere, baliabide horiez sinatzeko beharrezkoa denean sinadura digitalizatuz (edo beste sistemaren batez) lortutako datu biometrikoak tratatu edo gordetzea —hauek hartzen dira datu biometrikotzat: trazuaren koordenada espazialak, abiadura eta presioa; agiri elektronikoa, eta datu biometrikoek eta agiri elektronikoak osatutako multzoaren aztarnaren sinadura (hash)—. Era berean, datu horiek erregistratu egin ahal izango ditu, sinatzailearen nortasuna egiaztatzeko eta sinatutako dokumentazioaren eta eragiketaren benetakotasuna bermatzeko. Dena dela, LABORAL Kutxak sinatzeko edo identifikatzeko prozedura horiek eskaintzen dizkizunean, zeuk erabakiko duzu erabili nahi dituzun ala ez.
Zure sinadura kriptografikoki babestuta egongo da agiri elektronikoan, baina gakoak zaintzen dituen konfiantzazko hirugarren independentearengana jotzeko aukera daukazu, edozein egiaztapen tekniko egitea nahi izanez gero. IZENPE SA erakundea da konfiantzazko hirugarren hori (helbide elektronikoa: www.izenpe.com, eta posta-helbidea: Tomas de Zumarraga beatoa, 71,1.a 01008 Gasteiz). Agiri elektronikoa eta identifikatzeko bitartekoa eman beharko dituzu. Zure izenean beste pertsona batek jarduten badu (adibidez, legezko ordezkariak edo peritu informatikoak), zure agindua eta nortasuna ez ezik, horrela aritzeko interes legitimoa duela ere egiaztatu beharko du. Sinadurak egiaztatzeko euskarri teknikoa behar baduzu, software-hornitzaile honetara jo dezakezu: SERBAN (webgunea: www.serban.es, eta posta-helbidea: Alberto de Alcocer, 46B, 28016 Madril).
k) Komenigarritasun- eta egokitasun-testa egitea eta horren ondoriozko informazioa gordetzea, inbertsioak egiteko erabakiak hartu eta arriskuak ulertzen dituzula egiaztatzeko; eta, hala bada, zure inbertsio-helburuak eta zure finantza-egoera ikustea, aholkularitza-zerbitzuak emate aldera.
l) Segurtasun pribatuko helburuetarako bideo-irudiak bildu eta gordetzea, legeak agindutako epean.
iv. Laboral Kutxaren interes legitimoa edo zuk berariaz emandako baimena oinarri hartuta eta datuen jatorriari eta horien erabileraren arrazoizko aurreikuspenari erreparatuta egindako tratamenduaren helburuak:
a) Jakinarazpen komertzialak edo publizitatekoak bidaltzea, edozein bide erabiliz horretarako (telefonoa, posta, elektronikoa, SMSa, mugikorra, kutxazaina, nabigatzen duzun bitarteko oharrak eta beste), bai eta kontratu-harremana amaitu ondoren ere. Jakinarazpen batzuk orokorrak izango dira eta beste batzuk zure ezaugarri pertsonaletara egokitutakoak; batzuk banku-produktu eta -zerbitzuei buruzkoak izango dira eta beste batzuk inbertsioei, aseguruei edo LABORAL Kutxak, LABORAL Kutxa Taldeko enpresa batek edo LABORAL Kutxaren enpresa kolaboratzaile edo partaidetzako batek merkaturatzen duen beste edozein produkturi buruzkoak.
b) Arriskua eta kaudimena aztertuta, zure profila egitea; zure kontsumo-ohituren profil komertziala eta ebaluazioa egiteko. Hauxe da asmoa: zure profilera hobekien egokitzen diren eta zure interesekoak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuak ezagutu eta eskaintzea, eta kontratutako produktu eta zerbitzuen jarraipena egitea.
v. Berariaz eman diguzun baimenean oinarritutako tratamenduaren helburuak:
a) Zuk baimenduz gero, zure kokapena geolokalizatzea, hori beharrezkoa duen zerbitzua emateko. Erabiltzen ari zaren gailuaren arabera edo dagokion apparen bidez azalduko zaizu horretarako erabiliko den modua.
b) Zure jarraibideen arabera, eta eramangarritasun-eskubidea gauzatuz, zure datuak zuk adierazten diguzun hirugarrenari ematea.
c) Etorkizunean egin genezakeen beste edozein tratamendu, hala jokatzeko zure konfiantza dugulako.
Politika honen ondorioetarako, honako sozietate hauek osatzen dute LABORAL Kutxa Taldea:
· Caja Laboral Popular Coop. de Crédito
· Lagun Aro Vida, S.A.
· Seguros Lagun Aro, S.A
· Caja Laboral, Bancaseguros OBSV, S.L.U
· Sociedad de Gestión de Activos de Caja Laboral S.A
· ISGA Inmuebles S.A.
· Caja Laboral Gestión Sociedad de Gestión de Instituciones de Inversión Colectiva S.A
· Caja Laboral Pensiones Gestión Fondos de Pensiones S.A.
Era berean enpresa laguntzaileak edo partaidetzakoak aipatzen ditugunean, honako sektore hauetan aritzen diren enpresak izan daitezke: finantza-alorrean, aseguruen alorrean, motorraren alorrean, etxegintzan, osasunean, inbertsio-alorrean, higiezinen alorrean, elektronikaren eta telekomunikazioen alorrean, aisialdiaren alorrean, ostalaritzan, bidaien alorrean edo kontsumo handiari lotutako beste alor batzuetan.
Profil bat egiteko helburuari dagokionez adierazi behar da horrek dakarrela zure datu pertsonalak erabiltzea (txartelen eta ordainagirien transakzioenak; eragiketenak; Agregazio Zerbitzuan sartutako produktuen saldo eta mugimenduenak; kontratatu edo eskatutako kanal, zerbitzu eta produktuenak, eta finantza-tresnei buruz dituzun ezagutza eta esperientzienak). Hauxe lortu nahi da: zure egoera ekonomikoari eta arriskuei, inbertitzaile-profilari eta kontsumo-interes edo -ohiturei buruzko alderdiak aztertu edo aurreikustea, eta, horrela, zure profilari eta beharrizanei ahalik eta gehien egokitzen zaien zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea.
“Cookieen” erabileraren bitartez egin daitekeen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, informazio gehiago lor dezakezu Cookieen Politika kontsultatuz gure webgunean: https://wwww.laboralkutxa.com/eu/partikularrak
C. Hartzaileak
«B. Tratamenduaren helburuak» atalean azaldu diren terminoen arabera, LABORAL Kutxak honako erakunde hauei eman ahalko dizkie zure datu pertsonalak:
i. Agintaritza publikoari, erregulatzaileei eta gobernu edo jurisdikzio-organoei, baldin eta legeak, tokiko araudiak edo arauzko betebeharrek hala agintzen badute. Besteak beste, zerga-administrazioei, Espainiako Bankuari eta CIRBEri (ez-ordaintzeagatiko arriskua ekar dezaketen produktuei lotuta agertuko da zure identifikazioari buruzko informazioa).
ii. Experian Bureau de Crédito S.A. edota ASNEX-EQUIFAX, Servicios de Información sobre solvencia y Crédito, S.L. ondare- eta kreditu-kaudimenari buruzko fitxategiak, baldin eta ordainketa, kreditu edo fiantzaketa aurrikusi bezala itzultzen ez bada eta legez aurrikusitako baldintzak betetzen badira.
iii. Banku-eragiketetan iruzurrari aurrea hartzeko baterako fitxategiari —Sociedad Española de Sistemas de Pago SA (Iberpay) sozietateak kudeatzen du—, kontu korronte edo aurrezki-kontu batean eragiketa susmagarri edo iruzurrezkoa hautematen denean.
iv. LABORAL Kutxa Taldeko sozietateei edota enpresa laguntzaile eta partaidetzakoei, «B. Tratamenduaren helburuak» ataleko iii) puntuko c) eta e) letretan eta iv) puntuko a) letran deskribatutako asmoetarako.
v. Baimenduak, ordezkariak, ahaldunak eta kontuetan esku hartzen duten beste legezko figura batzuk, kontratuan edo ahalordetzean ezarritako baldintzetan.
Datuak jakinaraziko zaizkien erakunde horiez gain, LABORAL Kutxak kontratuak ditu zerbitzu-hornitzaile diren hirugarren batzuekin; horiek ere eduki ditzakete zure datu pertsonalak. Izan ere, kontratatutako zerbitzua emateko LABORAL Kutxaren izenean eta beraren kontura tratatzen dituzte datuok.
LABORAL Kutxak zerbitzu-hornitzaileak aukeratzeko irizpide zorrotzak erabiltzen ditu, datuak babesteko betebeharrak goitik behera beteko direla ziurtatzeko. Gainera, datuak tratatzeko kontratua sinatzen du beraiekin, besteak beste honako betebehar hauek aginduta: neurri egokiak erabiltzea, antolamenduari lotutakoak nahiz teknikoak; datu pertsonalak hitzartutako asmoetarako erabiltzea, eta soil-soilik LABORAL Kutxak idatziz emandako jarraibideen arabera; eta zerbitzua eman ondoren datuak deuseztea edo LABORAL Kutxari itzultzea.
Zehazki, hona hemen LABORAL Kutxak kontratatzen dituen zerbitzu-arloak eta enpresak (zerrenda informaziorako da soil-soilik eta ez du izaera mugatzailerik): logistika-zerbitzuak, aholkularitza juridikoa, notariotza, tasazioa, jakinarazpen eta komunikazio ziurtatuko, elektronikoko edo postako zerbitzuak, hornitzaileen homologazioa, zerbitzu profesionaletako enpresak, mantentze-lanei lotutako enpresak, zerbitzu teknologikoak hornitzen dituzten enpresak, zerbitzu informatikoak hornitzen dituzten enpresak, zorrak auzibidean edo auzibidetik kanpo erreklamatzeko zerbitzuak, segurtasun fisikoko enpresak, bat-bateko mezularitzako enpresak eta deien zentroko zerbitzua eskaintzen duten enpresak.
Finantza-agregatzailea edo, hala badagokio, eramangarritasuna erabiltzen baduzu, zuk nahi dituzun enpresari lagako dizkiogu datuak, zure baimenarekin.
Europar Batasuneko edo bestelako herrialdeetako agintari edo erakunde ofizialei transakzioei buruzko informazioa ematera behartuta egon litezke kreditu-erakundeak eta ordainketa-zerbitzuen gainerako hornitzaileak, baita horiek transakzioak egiteko transmititutako datuak jasotzen dituzten ordainketa-sistemak eta lotutako zerbitzu teknologikoen hornitzaileak ere, jarduten duten estatuko legediaren edo estatu horrek sinaturiko akordioen ondorioz, eta terrorismoaren eta delinkuentzia antolatutako era larrien finantzaketaren aurkako borrokaren esparruan eta kapitalak zuritzea prebenitzearen esparruan.
Oro har, LABORAL Kutxak ez die daturik transferitzen Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko enpresei edota zerbitzariak esparru horretatik kanpo dituzten enpresei. Dena dela, aparteko kasuren batean halako nazioarteko transferentziarik eginez gero, LABORAL Kutxak beharrezko neurriak hartuko ditu, berme egokiak eman dituzten herrialde eta erakundeetara transferitzeko, edo arauz zehaztutako printzipio legitimatzaileen arabera burutzeko.
D. Datuen jatorria
LABORAL Kutxak aukera izango du, halaber, eman dizkiguzun datuez gain, zuk egindako transakzioetatik, erabilitako produktu eta zerbitzuetatik, eta kanpoko informazio-iturri publiko nahiz pribatuetatik ateratako datu pertsonalak ere tratatzeko, “«B. Tratamenduaren helburuak»” atalean deskribatutako asmoen eta oinarri legitimatzaileen arabera.
Era berean, aurretiaz aipaturiko hirugarrenek emandako datu pertsonalak ere tratatuko ditu LABORAL Kutxak, kategoria hauen arabera: identifikazio-datuak; posta-helbideak edo helbide elektronikoak; datu ekonomiko, finantzario eta kaudimenekoak, eta arrisku-adierazleak.
Ez du babes bereziko datu pertsonalik eskuratuko hirugarrenetatik.
Finantza-agregatzailea erabiltzen baduzu eta baimena ematen baduzu, bide horretatik ere jasoko ditugu datuak. Era berean, beste arduradun baten esku dauden datuak LABORAL Kutxara eramateko eskubidea erabiltzen baduzu, hortik ere eskuratuko ditugu datuak.
E. Interesdunaren eskubideak
Egintza honetan aurreikusitako suposamenduetan eman dituzun baimenak edozein unetan baliogabetu eta ezetsi ahal izango dituzu, eskatze hutsarekin. Jakinarazten dizugu, indarrean dagoen legeriaren arabera, datuak ikusteko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak eta, era berean, datuak ezabatzeko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasun eskubideak erabil ditzakezula, zure nortasuna egiaztatuta (NANaren edo horren pareko agiria emanez) eta honako helbide honetara idatziz: Caja Laboral Popular Coop. de Crédito, Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua, zk.g. 20500 Arrasate (Gipuzkoa), hartzailea datuen babeserako delegatua dela adieraziz. Bestela, mezu elektronikoa idatzi dezakezu protecciondatos@laboralkutxa.com helbidera.
Zure ustetan CAJA LABORAL POPULAR COOPERATIVA DE CRÉDITOk ez badu errespetatu aurretiaz aipaturiko eskubideren bat, erreklamazioa jar dezakezu ahal duzu kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean, Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 77. artikuluarekin bat. Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia da kontrol-agintaritza eskuduna, aipaturiko Erregelamenduaren arabera beste agintaritza autonomiko edo estatuz gaindiko batzuek izan lezaketen eskumenei kalterik egin gabe.
F. Datuak gordetzea
Zure eta LABORAL Kutxaren arteko kontratu-harremanak dirauen bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak.
Bi alderdien artean iraun lezakeen edozein betebehar gestionatu eta amaitzeko behar diren ekintza guztiak burutu ondoren (eta kontratu-harremana amaitu ondoren jakinarazpen komertzialak igortzen jarraitzeko baimena eman diguzunean izan ezik), zure datuak egoki blokeatuta gordeko ditugu (hau da, agintaritza eskudunek eskuratzeko eta Erakundearen defentsarako erabiltzeko moduan), kontratu-harremanaren ondorioz LABORAL Kutxak eduki litzakeen betebeharrak preskribatu arte. Eskuarki, kapitalak zuritzea prebenitzeko araudiak 10 urteko epea zehazten du, eta hipoteka-legeriak 20 urtekoa.
Preskripziorako epealdia amaitu ondoren, datuak ezabatu egingo ditugu.
Bezeroa ez bazara eta kontratazio-eskaeraren bat egin baduzu, urte 1eko gehieneko epez gordeko ditugu zure datuak, eskaerak epe handiagoa ezartzen duenean salbu, kontratazioa errazteko eta informazio bera behin eta berriz eman behar izan ez dezazun.
Bideozaintzako irudiak hilabetean gordeko ditugu, salbu eta legeak epealdi luzeagoa baimentzen badu; adibidez, pertsonen, ondasunen edo instalazioen aurkako ekintzak egin izana egiaztatzeko gorde behar direnean. Irizpide bera jarraitzen da eraikin pribatuetan sartzean identifikatzeko eta segurtasunerako hartu diren datuei dagokienez.