Gure hastapenetatik, helburu bat izan dugu: gure ingurunean enplegua eta aberastasuna sortzen laguntzea. Berdintasunez banatutako aberastasuna.
Gizarte oparoak, berdinzaleak eta jasangarriak eraikitzeko asmo horrek gidatzen gaitu oraindik ere. Eta bera da lortzen ditugun etekinak nola eta zertan banatzen ditugun definitzen duena.
Gure ekarpenak gureekin helburu eta balio partekatuak dituzten proiektu eta erakundeetara bideratzen ditugu. Eta horretan laguntzen duten sektoreak.
Zein dira gure jardun-arloak?
Kooperatibaren aberastasuna sortzea eta garatzea.
Gure komunitateetan errotutako enpresa-proiektuak sustatzea eta indartzea.
Kolektibo zaurgarrienetako pertsonen ahalduntzeari laguntzea.
Inbertsioa hezkuntzan eta ezagutzan.
Euskal kulturari eta euskarari eusten laguntzea.
Inplikazioa gauden inguruneetan, gure baliabideak antzemandako premiei aplikatuz.
Berrikuntza eta ekintzailetza sustatzea.
Trantsizio energetiko-klimatikoa eta teknologiko-digitala bultzatzea.