Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera Negozioak eta Profesionalak Laguntzak Hitzarmenak EUROPAKO INBERTSIO FONDOAREN FINANTZAKETA - EaSI

EUROPAKO INBERTSIO FONDOAREN FINANTZAKETA - EaSI

<p>Ausartu zure proiektuak gauzatzen, LABORAL Kutxaren eta Europako Inbertsio Fondoaren arteko

Ideia txiki eta handientzako bultzada

Ausartu zure proiektuak gauzatzen, LABORAL Kutxaren eta Europako Inbertsio Fondoaren arteko "EaSI" programari buruzko hitzarmenak sorrarazitako finantzaketa-lerroaren bidez. Zu bezalako ekintzaile, ETE eta autonomoen etorkizuna bultzatzeko helburua du. Gainera, eskura duzu finantzaketa oso baldintza berezietan, zure negozioa sortu edo finkatzeko.

Nori zuzenduta?

  • Ekintzaile.
  • Startups.
  • Enpresa txiki.
  • Autonomoentzako finantzaketa.

Finantzaketa baldintza berezietan:

  • Zenbatekoa: 25.000 € arte
  • Epea: 5 urteraino
  • Interes-tasa: %3,40eko ITNa
  • Irekiera-komisioa: %1

Finantzaketaren helburua:

  • autoenplegu, kooperatiba nahiz gizarte-ekonomiako enpresetarako ekarpenean parte-hartzea /laguntzea.
  • Mikroenpresa berriak abian jartzea
  • Makineta, ekipamendu-ondasunetan, bulego edo lantegien egokitzapenean eta ibilgailu komertzialetan inbertitzea.

Adibidez: 36 hilerako 20.000 euroko mailegu batean, Irekiera-komisioa: 200€. ITN: %3,40; UTB: %4,143; Hileko kuota: 585,16€; Kostu osoa: 21.265,63€

Oharra: Honako hauek baztertzen dira: armen produkzioa eta komertzializazioa, giza klonazioa, tabakoa, alkohol destilatuaren produkzioa, ausazko jokoak, higiezinen erosketa eta birfinantzaketak.

Unión europea eta EIF logotipoak

Finantzaketa honek Europar Batasunaren laguntza du, Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako Europar Batasunaren Programa («EaSI») abian jarri duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1296/2013 (EB) zenbakidun Araudiaren arabera ezarritako berme-tresnaren esparruan.

Europar Batasunak emandako finantza-sostenguko prestazioak, Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako Europar Batasunaren Programa («EaSI») abian jarri duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1296/2013 (EB) zenbakidun Araudiaren arabera eta Europarako Inbertsio Planaren esparruan sortutako Inbertsio Estrategikoetarako Europar Funtsaren («FEIE») arabera ezarritako berme-tresnaren esparruan. Europar Batasunean inbertsio produktiboak finantzatzen eta aplikatzen laguntzea eta finantzaketa eskuragarriagoa izan dadin bermatzea dira FEIEren helburuak. 

FEIEri buruzko informazio gehiago eskura daiteke Europako Batzordearen web-orrialdean

http://ec.europa.eu/priorities/jobs-growth-and-investment/investment-plan_en

 

eta Twitterren (#investEU). 

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.