ZURE NEGOZIOARENTZAKO LAGUNTZAK Consulting-pro

CONSULTING PRO enpresa-kudeaketako doako orientazio zerbitzua da, Laboral Kutxako bezero diren profesionalei, autonomoei eta negozio txikiei zuzendua

LABORAL KUTXAk sustatzen duen zerbitzu honek ez du zerikusirik finantza-jarduerarekin, eta, beraz, isilpekoa da, erabat. BULTZ-LAN CONSULTINGek kudeatzen du, eskarmentu eta ospe handiko enpresa-aholkularitzak, eta, horregatik, programa hau erreferentzia moduan finkatu da enpresa txikiarentzat.

Doako aholkularitza

Gainera, arreta hori neurrirako aholkularitza-zerbitzuarekin, aurrez aurrekoarekin, osatzeko aukera duzu.

Bestalde, aldian behin prestakuntza-ikastaroak antolatuko dira, hainbat gairen inguruan, formatu laburrean eta hartzaile bakoitzari egokitutako ordutegian. Laboral Kutxak diruz lagunduta egongo dira.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.