Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

LK Futur

EZAUGARRI OROKORRAK

Fondoa kategoria honetakoa da: Fondoen fondoa. ERRENTA ALDAKORRA INTERNAZIONALA.
Fondoaren eta inbertitzailearen arrisku-profila: 6 (1etik 7ra bitarteko eskalan).
Kudeaketa-helburua: Gestioaren erreferentzia eurotako MSCI All Country World Index indizearen errentagarritasuna da.
Inbertsio-politika: Fondoak ondarearen % 50 eta % 100 bitartean inbertituko du aktibo egokiak diren Gestoraren Taldeko IKE finantzarioetan ez direnak, harmonizatuak izan ala ez. Harmonizatu gabeko IKE-etan egindako inbertsioa ez da ondarearen % 30 baino handiagoa izango.
Zuzenean edo zeharka, esposizio osoaren % 75-100 inguru inbertituko da errenta aldakorrean, sektoreak, kapitalizazioa, dibisa eta herrialdea aurrez zehaztu gabe (garabidean dauden herrialdeak ere sartzeko aukera egongo da). Inbertsioaren helmuga aukeratzeko, egungo eta etorkizuneko joera handiak hartuko dira aintzat, hala nola garapen demografikoa, klima-aldaketa, kontsumo- eta ohitura-alorreko aldaketak, baliabide naturalak, teknologia eta telekomunikazioak eta talde gestoreak identifikatutako beste batzuk.
Deribatuen merkatu antolatuetan negoziaturiko finantza-deribatuetan jardun ahal izango da, eskurako inbertsioen inguruko arriskuei estaldura emateko xedez eta inbertsio-helburuetarako. Eta deribatuen merkatu antolatuetan negoziatzen ez diren finantza-tresnekin ere egin ahal izango dira eragiketak, estaldura emateko xedez eta inbertsio-helburuetarako.

Argibide gehiago lortzeko, jo fondoaren informazio-liburuxkara.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.