Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

LK Mercados Emergentes

EZAUGARRI OROKORRAK

a) Fondoaren bokazioa eta kudeaketaren helburua: Goraka ari diren herrialdeetako Nazioarteko Errenta Aldakorra.

Goraka ari diren herrialdeetako nazioarteko errenta aldakorreko fondoa da eta goraka doazen herrialdeetako jaulkitzaileen errenta aldakorrean inbertitzen du zorroaren % 75 eta % 100 bitartean, merkatuaren igurikimenen arabera eta, batez ere, beste inbertsio-fondo batzuen bidez. Gainerakoa epe laburreko errenta finkoan edo antzekoetan inbertitzen du. Zuzeneko eta zeharkako beste inbertsio kolektiboko erakunde batzuen bidez inbertsioek eragindako dibisa-arriskua aktiboaren % 30 baino handiagoa izango da.

b) Inbertsioak hautatzeko eta banatzeko irizpideak:

Fondoak, bere helburuak lortzeko, ELGAko estatu kideetan egoitza duten inbertsio kolektiboko erakundeetan inbertituko du, haien inbertsio-politika fondoaren kudeaketa-bokazioarekin eta -helburuekin bat etorriz gero.

Nazioko eta nazioarteko inbertsio kolektiboko erakunde kudeatzaile nagusien artean hautatuko du. Erakunde horiek beren errentagarritasun historikoari buruzko datuak eskaini behar dituzte, eboluzioaren azterketa zehatza egiteko.

Inbertsio kolektiboko beste erakunde batzuetan inbertitutako ondarearen ehunekoa % 97 ingurukoa izango da, eta gainerako % 3a likidezia-koefizientea betetzeko erabiliko du.

Erakunde kudeatzaileak finkatuko ditu baloreak hautatzeko irizpideak.

Kasuren batean, fondoak zorroaren % 50eraino inberti dezake, eurotako likidezia duten epe laburrerako zor publikoko tresnetan, merkatuaren egoerak hala eskatzen duenean.

c) Inbertsioei atxikitako arriskuak:

Errenta aldakorrean egindako inbertsioen ondorioz, fondoaren errentagarritasuna inbertitutako merkatuen hegazkortasunaren mende dago, eta, beraz, merkatu-arrisku handia du. Euroaz bestelako dibisetako aktiboetan egindako inbertsioak kanbio-tasaren gorabeherek eragindako arriskuaren mende daude.

Fondoak goraka ari diren merkatuetan inbertitzen du. Herrialde horietan egindako inbertsioek aktiboak nazionalizatzeko edo desjabetzeko arriskuak izan ditzakete, eta arrisku horiek areagotu egin litezke, une jakin batean. Horrez gain, ustekabeko gertakari politiko edo sozialek eragina izan dezakete inbertsioen balioan, eta hegazkorrago bihur ditzakete.

Fondoaren inbertsioak aipatu ditugun arriskuen mende daude, bai zuzenean, bai zeharka, inbertsio kolektiboko beste erakunde batzuetan egindako inbertsioen bidez.

Informazio gehiago behar izanez gero, Fondoaren liburuxka xehatua kontsultatu.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.