Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

LK Bolsas Europeas

EZAUGARRI OROKORRAK

Fondoa kategoria honetakoa da: Inbertsio fondoa. ERRENTA ALDAKORRA EUROTAN
Fondoaren eta inbertitzailearen arrisku-profila: 6 (1etik 7ra bitarteko eskalan).
Kudeaketa-helburua: Gestioaren erreferentzia MSCI Europe indizearen errentagarritasuna da.
Inbertsio-politika: Fondoak esposizio osoaren % 75 eta % 100 bitartean izango du errenta aldakorrean ( % 0-100 artean inbertsio kolektiboko finantza-erakundeen bidez), gainerakoa errenta finkoko aktiboetan pribatu nahiz publikoan inbertituko da, (horren barruan sartuta diru-merkatuko tresna likidoak eta deposituak). Aktiboen Jaulkipenak eta merkatuak europarrak izango dira, gutxienez % 60 eurogunekoak. Errenta aldakorra edozein kapitalizaziokoak eta edozein sektorekoak izango dira.
Errenta finkoko jaulkipenek –gordailuak eratzen dituzten erakundeak barne hartuta– gutxienez kreditu-kalitate ertaina izango dute (gutxienez BBB-), edo Espainiako Erresumak unean-unean duena, hori baino txikiagoa bada. Edonola ere, erakunde gestoreak aktiboen kaudimena ebaluatuko du, eta kaudimena ezin da lehen aipatutako ratinga baino txikiagoa izan.
Fondoak % 100raino inbertitu ahal izango du inbertsio kolektiboko finantza-erakundeen bidez, aktibo egokiak badira eta harmonizatuak. Inbertsio kolektiboko finantza-erakunde ez harmonizatuetako inbertsioa ez da Fondoaren ondarearen % 30 baino handiagoa izango. Gestorako taldekoak izan ala ez.
Errenta finkoko zorroak urtebetetik beherako iraupena izango du, batez beste.
Fondoaren dibisa-arriskuarekiko esposizioa ez da %30 baina handiagoa izango.
Deribatuen bidezko merkatu-arriskuarekiko esposizioa ondare garbiaren zenbatekoa izango da gehienez.
Ondarearen % 35etik gora inbertitu ahal izango da Europar Batasuneko estatu batek, autonomia-erkidego batek, toki-erakunde batek, Espainia kide duten nazioarteko erakundeek eta Espainiakoa baino kaudimen handiagoko estatuek jaulki eta abalatutako baloreetan. Zehazki, ehuneko hori une jakin batzuetan gainditzea aurreikusten da, merkatuaren egoerak hala eskatzen duenean, alegia.
Deribatuen merkatu antolatuetan negoziaturiko finantza-deribatuetan jardun ahal izango da, eskurako inbertsioen inguruko arriskuei estaldura emateko xedez eta inbertsio-helburuetarako. Eta deribatuen merkatu antolatuetan negoziatzen ez diren finantza-tresnekin ere egin ahal izango dira eragiketak, estaldura emateko xedez eta inbertsio-helburuetarako.

Informazio gehiago behar izanez gero, Fondoaren liburuxka xehatua kontsultatu.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.