Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

LK Konpromiso

BURUAREKIN ETA BIHOTZAREKIN INBERTITZEKO EGINA

Inbertsioa dibertsifikatzeko aukera ematen dizun fondoa (*)
Eurotan eginiko errenta aldakor mistoko fondoa da. Ondarearen % 30 eta % 75 bitartean Europako errenta aldakorrean inbertitzen du eta gainerakoa errenta finkoan.
Fondo honetan inbertitutako kapitala ez dago bermatuta. Fondo honek arrisku ertain-handiko profila du: arrisku-sailkapenean 4.ean dago (1 arriskurik txikiena, 7 handiena). Bestalde, agian ez da egokia dirua hiru urtetik beherako epean berreskuratu nahi duten inbertsiogileentzat.
Osagai solidarioa ere baduen fondoa
Kontratatzen duzunean, zuk erabakitzen duzu Laboral Kutxak zer GKEri (Medicus Munduri, Mundukideri edo Caritasi) emango dion fondoaren gestio-komisioaren zati bat.
Gizarte-erantzukizunean oinarritutako fondoa
. Fondoaren zorroa osatuko duten akzioak aztertu eta erabakitzerako orduan, gizartearen, ingurumenaren eta gobernamenduaren jasangarritasunarekin lotutako irizpideak hartuko dira kontuan; horien artean, CO2 emisioei buruzko politikak edo giza-baliabideen eta gobernamenduaren kudeaketak.
. Baztertu egingo dira armagintzari, tabakogintzari, jokoari, pornografiari eta meatzaritzari lotutako enpresak.
. Giza garapen handiko sailkapena duten herrialdeetako zor publikoan inbertituko da.

EZAUGARRIAK
Fondoa kategoria honetakoa da: Inbertsio fondoa. ERRENTA ALDAKORRA MISTOA EUROTAN
Fondoaren eta inbertitzailearen arrisku-profila: 4 (1etik 7ra bitarteko eskalan).
Fondo Etikoa.

Kudeaketa-helburua: Gestioaren erreferentzia honako indize hauen errentagarritasuna izango da: % 60 MSCI EMU net total return (MSDEEMUN) indizea + % 40 Bloomberg Barclays Series-E Spain Govt 1-5 Yr Bond indizea. Erreferentzia hauek informazio edo konparazio helburuarekin hartzen dira soilik.
Inbertsio-politika: Fondoak sozialki arduratsuak diren kriterioak aplikatzen ditu. Zorroan egongo diren jaulkitzaileak aukeratzeko orduan, ohiko finantza-analisiaz gain, konpañia bakoitzak ingurumena, enpresaren gobernamendu eta giza alorretan duen jarduera kontuan hartuko dira.
Bere esposiziotik %30 eta %75 tartean errenta aldakorrean izango da, eta ez du kapitalizazio jakin batean jardungo, gainerakoa errenta finkoa publikoa nahiz pribatua izango da (gordailuak barne %20raino). Aktiboen jaulkitzaileak eta merkatuak ELGAkoak izango dira funtsean. Fondoak bere ondarearen % 100eraino inbertitu ahal izango du beste IKE-etan.
Fondoaren zorroan dauden aktibo guztiek ISR irizpideak bete beharko dituzte.
Aukera egongo da, % 35etik gora Europar Batasuneko estatu batean, autonomia-erkidego batean, toki-erakunde batean, Espainia kide duten nazioarteko erakundeetan eta Espainiakoa baino kaudimen handiagoko estatuetan inbertitzeko.
Estaldura eta inbertsioa helburutzat harturik, deribatuen merkatu antolatuetan negoziatutako deribatuekin jardun ahal izango da, bai eta merkatu antolatuetan negoziatu ez direnekin ere.

Argibide gehiago lortzeko, jo fondoaren informazio-liburuxkara.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.