Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

LK Aktibo Ipar

Fondoa kategoria honetakoa da: Inbertsio fondoa. ERRENTA ALDAKOR MIXTO INTERNAZIONALA
Fondoaren eta inbertitzailearen arrisku-profila: 4 (1etik 7ra bitarteko eskalan).
Kudeaketa-helburua: % 50 MSCI World + % 25 Bloomberg Barclays EuroAgg Treasury 5-7 Year TR (LET5TREU) + % 10 Bloomberg Barclays Series-E US Govt. 3-5 yr (BEUSG2) +% 10 Bloomberg Barclays Euro Aggregate Corporate Total Return (LECPTREU) + % 5 Bloomberg Barclays Pan-european High Yield TR (LP02TREU ).
Inbertsio-politika: Zuzeneko edo zeharkako esposizioa izango du fondoak errenta aldakorrean, %30 eta %75 tartean, eta ez du sektore edo kapitalizazio jakin batean jardungo, gainerakoa errenta finkoa publikoa nahiz pribatua izango da (gordailuak barne %20raino). Aktiboen jaulkitzaileak eta merkatuak ELGAkoak izango dira funtsean, dena den, garatzeko bidean dauden herrialdeetan egin ahal izango dira inbertsio guztien % 20.
Aukera egongo da, % 35etik gora Europar Batasuneko estatu batean, autonomia-erkidego batean, toki-erakunde batean, Espainia kide duten nazioarteko erakundeetan eta Espainiakoa baino kaudimen handiagoko estatuetan inbertitzeko.
Estaldura eta inbertsioa helburutzat harturik, deribatuen merkatu antolatuetan negoziatutako deribatuekin jardun ahal izango da, bai eta merkatu antolatuetan negoziatu ez direnekin ere.

Argibide gehiago lortzeko, jo fondoaren informazio-liburuxkara

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.